Orkestrak dibertsifikazioaren alde egin du euskal ekonomia sendotzeko asmoz
Institutuak EAEko Lehiakortasunari buruzko 2018ko txostena aurkeztu du
Euskal ekonomian “garai positiboa” bizitzen ari gara, adierazle sozioekonomiko garrantzitsu asko suspertzen ari baitira. Orkestrak egin berri duen EAEko Lehiakortasunari buruzko Txostenak nabarmentzen du ekonomiaren hazkunde inklusiboa eta enpresen jarduera hobea. Alabaina, munduko ekonomiaren desazelerazio-seinaleak ikusita, ezinbestekoa da euskal ekonomiak dituen erronkei aurre egitea.
50 adierazle sozioekonomiko baino gehiagoren azterketa oinarri hartuta, txostenak jasotzen du ongizate ekonomiko eta soziala igo egin dela. Per capita BPG hazi egin da, eta pobrezia murriztu; enpresek, berriz, igo egin dute beren produktibitatea, eta finantza-egoera sendoa dute gaur egun. “Egoera positiboa bizitzen ari gara, eta etorkizuna baikorra da epe laburrera”, adierazi zuen txostenaren aurkezpenean Orkestrako lehendakari Ignacio M. Echevarriak, “baina epe laburrera erronka handiak ditugu, nazioarteko merkataritzan dauden aldaketen ondorioz eta demografia- eta ingurumen-erronken ondorioz”.
Etorkizuneko egoera honetan Euskadiren lehiakortasuna sendotzeko, zenbait estrategia nabarmentzen ditu txostenak. Batetik, metalmekanika eta automobilgintza sektoreen lehiakortasuna nabarmentzen da, baina baita IKTak, biomedikuntza eta osasuna sendotzeko beharra ere. “Espezializazioaren alde egin behar dugu, eta, era berean, dibertsifikazioaren alde, gure indarguneak kontuan hartuta”, adierazi du Susana Franco txostenaren koordinatzaileak, eta gehitu du “gure sektorerik sendoenak elkarri erabat lotuak daude, eta hori arriskutsua da”.
Orkestraren azterketak agerian utzi du igoera egon dela esportatzaile diren enpresetan, nahiz eta bakoitzaren esportazio-bolumena txikia izan. Hori dela eta, beharrezkoa da enpresa horien alde egitea atzerrian duten presentzia areagotu dezaten. Bestalde, enpresa-berrikuntzan maila altua egon arren eta eraginkortasunean gora egin arren, I+Gan egindako inbertsioa jaitsi egin da azken urte hauetan. “Kostuetan ezin dugu lehiatu beste lurralde batzuekin; beraz, berritzaileagoak izan behar dugu, eta ETE-ek ere joera horrekin bat egin dezaten lagundu behar dugu”, azaldu du Susana Franco ikertzaileak.
Azkenik, txostenak nabarmentzen du euskal herritarren prestakuntza-maila altua dela, goi-mailako heziketan ikasle gehien duen eskualdea baita. Hala ere, tarteko kualifikazioetan hutsune bat badagoela aipatzen du. IKTetan profesional espezializatuak falta direla detektatu da; beraz, erronka handietako bat da enpresek eskatutako profil berrietara egokitzea heziketa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasun Behatokia ere aurkeztu du Orkestrak (hemendik aurrera guztion eskura egongo da). Tresna hori plataforma digital bat da, Euskadiko adierazle sozioekonomiko nagusiak jasotzen dituena, eta Europako beste eskualde batzuetakoekin alderatzeko aukera ematen du. “Euskal gizarteari eskaintzen diogun adimen lehiakorreko tresna bat da”, adierazi du Mari Jose Aranguren Orkestraren zuzendari nagusiak, “Garapen ekonomikoko eta ongizate sozialeko erronketan lan egiteko behar duten informazioa eman nahi diegu enpresei, gobernuei eta erakundeei”.
Lotutako albisteak

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker
Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez