Nazioartekotzea
Albisteak 30 urtarrila, 2019

Otsailaren 13an euskal enpresek aukera izango dute Brexit-aren egoera ezagutzeko Erresuma Batuko Enbaxada eta Merkataritza Ganberaren eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik

“Brexit-erako prestatzen” ekitaldia da euskal enpresei aholkularitza emateko antolatutako ekimenetako bat, brexit.eus informazio-trukerako plataformarekin batera

Brexit-erako prestatzen” ekitaldia da euskal enpresei aholkularitza emateko antolatutako ekimenetako bat, brexit.eus informazio-trukerako plataformarekin batera

300dik gora enpresak baieztatu dute parte hartuko dutela ekitaldian eta oraindik badago aukera izena emateko

 

 SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak jardunaldi bat antolatuko du otsailaren 13an, euskal enpresei Brexit-ari buruzko aholkularitza emateko. Ekitaldiaren helburua da euskal enpresei ikusaraztea kontingentzia-planak egin behar dituztela, eta asmoa da baita ere etorkizuneko eszenatokian sor daitezkeen erronkak eta aukerak aztertzea.

 

“Brexit-erako prestatzen” ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da eta bertan izango dira: Simon Manley, Erresuma Batuko enbaxadorea; Chris Dottie, Britainia Handiko Merkataritza Ganberako presidentea Espainian eta Hays España enpresako zuzendaria; eta Arantxa Tapia, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburua.

 

Jardunaldian hizpide hartuko dira Brexit-ak ekarriko dituen eszenatoki berriak Erresuma Batuaren eta Euskadiren arteko merkataritza-trukeentzat, egoera berri horrek ekar ditzakeen aukera eta ondorioak, eta nolako inpaktua izango duen Erresuma Batuan interesak dituzten euskal enpresetan.

 

Mahai-inguru bat egingo da, eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedradun eta lege aholkulari Juanjo Alvarezek moderatuko du. Mahai-inguru horretan parte hartuko dute gorago aipatutako ordezkari britainiarrek eta Arantza Gomez Aranak, Birminghameko Unibertsitateko BREXIT Ikasketa Zentroko irakasleak.

 

Eusko Jaurlaritzak BREXIT Batzordea sortu zuen iaz, Iñigo Urkullu lehendakariaren buruzagitzapean. Batzorde horren xedea da mekanismo bat sortzea euskal enpresak kontzientziatzeko, ohartu daitezen prest egon behar dutela Erresuma Batua Europar Batasunetik irteten denerako, eta baita ere, beharrezkoa denean, kontingentzia-planak egin behar direla haustura-akordiorik gabeko eszenatoki bat gertatu daitekeelako.

 

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRIri atxikitako Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez, badu dagoeneko webgune bat, www.brexit.eus, enpresek euren kontingentzia-planak egiteko behar duten informazio, gomendio eta alertekin.

 

Eusko Jaurlaritzak uste du garrantzitsua dela prest egotea Erresuma Batua EBtik irteten denerako eta orobat garrantzitsua dela hartu beharreko neurriak sasoiz hartzea. Horregatik, aholkularitza ematen die enpresei Britainia Handiaren irteerak sor ditzakeen kalte eta ziurgabetasunak ahalik eta gehien minimizatzeko, batik bat, akordio-gabeko haustura gertatzen bada.

 

Gaur egun, 500 euskal enpresa inguruk esportatzen dute merkatu britainiarrera eta 60 konpainiak ordezkaritza komertzialak edota produktiboak dituzte. Erresuma Batua laugarren jomuga merkatua da eta euskal esportazio guztien %6 hartzen ditu.

 

Nazioartekotzeko Agentziaren eta SPRIren Londresko bulegoak zuzentzen du informazio guztia eta berak kudeatzen ditu edukiak, eduki horien barruan txertatzen dituelarik Erresuma Batuaren eta Euskadiren arteko harreman komertzialean eragina izan dezaketen jakinarazpen ofizialak eta informazio interesgarriak, batzuetan bulegoak berak eginak.

 

Informazio baliagarria eman eta antolatzeaz gain, Londresko bulegoko kideek, Pablo Fano arduradunaren esanetara, alertak bidaltzen dituzte ETEentzat bereziki garrantzitsuak diren oharrekin, eta etengabeko harremana dute interes orokorreko zalantzak nahiz zalantza partikularrak dituzten enpresekin.

 

Era berean, bulego horrek eskematikoki biltzen ditu sektore ekonomiko desberdinentzako gomendioak, kontuan hartuz aduanetako tasak, kontrolak, zerga-politika, garraioa edo langileen joan-etorriekin erlazionatutako bestelako alderdiak.

 

Auto-diagnostikorako plataforma

Hemendik gutxira plataforma bat sortuko da ETEei euren diagnostikoak egiten laguntzeko, eszenatoki berriko joko-arauen arabera. Analisi horien bitartez, enpresek posible izango dute neurtzea zein den euren kalteberatasun-maila edo, kontrara, zeintzuk diren beren indar-guneak BREXITak negozio-aukera berriak sor ditzan.

Lotutako albisteak

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.