Albisteak 18 otsaila, 2018

Otsailaren 19 eta 20an 500dik gora enpresak hartuko dute parte Eusko Jaurlaritzak Nazioartekotzearekin daukan  Intergune+ hitzorduan

Barakaldoko BECen 20tik gora hitzaldi emango dira 40 hizlarirekin eta, 40 enpresa eta instituzioren standak jarriko dira

Barakaldoko BECen 20tik gora hitzaldi emango dira 40 hizlarirekin, 40 enpresa eta instituzioren standak jarriko dira eta 600dik gora bilera egingo dira enpresarien eta SPRIren Kanpo Sareak-Euskadiko Nazioartekotze Agentziak 70 bulegotan dituen ordezkarien artean.

 

Otsailaren 19 eta 20an 500dik gora enpresak hartuko dute parte Eusko Jaurlaritzak Nazioartekotzearekin daukan  Intergune+ hitzorduan. Barakaldoko BECen egiteko den ekitaldi horretan, 20tik gora hitzaldi emango dira 40 hizlariren ekarpenekin, 40 enpresa eta instituzioren standak jarriko dira ikusgai eta 600dik gora bilera egingo dira enpresarien eta SPRIren Kanpo Sareak-Euskadiko Nazioartekotze Agentziak 70etik gora bulegotan dituen ordezkarien artean.

 

Intergune+ topagune bihurtu da; topagune bat, non euskal enpresek informazio baliagarria jaso dezaketen nazioartekotze-zerbitzuen arloko eskaintzari, Europako politikei, herrialde gorakorrei eta atzerrian izan ditzaketen enpresa-aukerei buruz. Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak antolatzen du Foroa, SPRI Taldearen barruan dagoen Euskadiko Nazioartekotze Agentzia sortu berriaren bitartez.

 

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak irekiko du ekitaldia otsailaren 19an, eta gero “Nazioartekotze esperientziak tamainaren arabera” solasaldia hasiko da, non lau enpresa elkartuko baitira  (Ega Master, Inkoa, Lantek eta Irizar) atzerrira irteteak dituen erronkak  komentatzeko.

 

Ondoren, aurten bertan abiarazitako Euskadiko Nazioartekotze Agentzia (Basque Trade and Investment) berriaren zerbitzu eskaintza aurkeztuko da. Agentzia horren eta Basque Country Lizitazioak plataformaren programak azalduko dira. Orobat azalduko da SPRIren Invest in the Basque Country unitateak –inbertsioak Euskadira erakartzeko ardura duenak–  eskaintzen duen zerbitzua, eta nolako laguntza eskaintzen duen SPRIren Kluster estrategiak nazioartekotze prozesurako.

 

Arratsaldean, solasaldi bat egingo da jardunbide egokiei buruz, eta, zehazkiago esanda, beren merkatu-nitxoetan lider globalak diren euskal enpresetako jardunbide egokiei buruz. Tamaina eta baliabideak oso garrantzitsuak dira mundu mailan lehiatzeko, baina badira Euskadin dozenaka euskal enpresa askoz arerio handiagoen aurka lehiatzen direnak eta lider izatera iritsi direnak beren merkatu nitxoetan.  Saio honetan hizpide hartuko dira nazioarteko merkatu nitxoetako lider diren enpresen ezaugarriak eta jokabideak, eta parte hartuko dute Bart Kamp-ek, Orkestra-Lehiakortasunaren Euskal Institutuko Nazioartekotze Gaien koordinatzaileak, eta Pedro Garciandiak, Indar Electric enpresako Negozio Garapeneko zuzendariak.

 

Biharamunean, otsailaren 20an, jardunaldi tematikoak egingo dira areto desberdinetan, eta jardunaldi horietan aztergai izango da Alemania, Italia, Ekialde Urruna, Erresuma Batua, Argentina edota Maroko bezalako herrialdeetako nazioartekotze prozesua.

 

Jardunaldi tematiko horiekin batera enpresariek banan-banako bilerak egingo dituzte SPRIren Kanpo Sareak-Euskadiko Nazioartekotze Agentziak munduan barrena dituen delegatu eta ordezkariekin, eta lan-bilera horietan erantzunak eta aholkuak emango zaizkie beren intereseko herrialde edo eremu geografikoko merkatu, negozio eta ezaugarriei buruz dituzten kezka eta galderentzat.

 

Azkenik, eta aurreko edizioetan bezala, erakusketa-gune bat antolatuko da, enpresek, antolakundeek eta erakundeek ezagutzera eman ditzaten beren zerbitzuak eta nazioartekotze tresnak. Edizio honetan 40 bat erakundek parte hartuko dute: Air France, AEVC (Kubako Euskal Enpresarien Elkartea), Antal, Bankoa, Basque Clusters, Arpa Consultores, Banco Sabadell, Banco Santander, Bankinter, Bankoa, Crédit Agricole, Bilboko Portu Agintaritza, Dualia, Arabako Merkataritza Ganbera, Bilboko Merkataritza Ganbera, Gipuzkoako Ganbera, Frantziako eta Espainiako Merkataritza eta Industriako Ganbera, Cesce, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Elkargi, Eusko Jaurlaritza,  Agex Taldea, ICEX, Interacción Taldea, Intertek, Itac, Oteic Taldea, SPRI Taldea, Kompass Spain, Lufthansa, Negobide, Sparber Group, Uniport, Deustuko Unibertsitatea eta Ur Global.

 

Lotutako albisteak

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.