Pablo Izeta, Bellota Herramientaseko zuzendari nagusia Europa, Asia, Afrika eta Lationamerikan
Bellota Herramientas enpresak 115. urteurrena ospatuko du. Zein da arrakastaren gakoa, mende bat baino gehiagoren ondoren liderrak izaten jarraitzeko?
Bellota Herramientas enpresaren arrakasta gauza askoren batura da, eta guztiaren ardatza erabiltzailea eta berrikuntza dira. Sortu ginenetik, erabiltzailea gure erabakien erdian jartzen dugu. Ikasi dugu gure erabiltzaileen beharrak entzutea eta hauei egoki erantzutea funtsezkoa dela gure arrakastarako. Beraz, gure helburua erabiltzaileak laguntzea da, beraien erabilera eta ezaugarrietara hobekien egokitzen diren tresnak diseinatuz eta fabrikatuz. Beste elementu bereizle bat berrikuntza da, guztiz oinarrizkoa profesionalaren eta amateurraren lana hobetuko dituen tresna berriak diseinatzeko garaian.
Ze produktu-mota ekoizten duzue?
Bellota Herramientas enpresak esku-tresnak diseinatzen eta fabrikatzen ditu nekazaritza, lorezaintza, eraikuntza, industria eta tailerreko profesional eta erabiltzaileentzat, eta segurtasuneko oinetakoak ere diseinatzen ditu. Gure produktuen %70 profesionalek erosten dute (igeltseroa, erreformetako espezialista, nekazaria, etab.) eta gainerako %30a, partikularrek.
Non kokatzen duzue I+G?
I+G funtsezkoa da. Mundua aldatu egiten da, eta, horrekin batera, gure bezeroen beharrak ere bai. Etengabe egokitu behar dugu beraien beharretara, eta, oro har, berritu, lana errazagoa izan dadin eta bizi-kalitatea hobetu diezaiegun. Berrikuntza, zalantzarik gabe, enpresaren DNAn dago. Gure helburua tresna erosoagoak, seguruagoak, kalitate handiagokoak, iraunkorragoak eta indar handiagokoak diseinatzea eta fabrikatzea da, erabiltzaileak ahalegin gutxiago egin dezan eta, beraz, haien ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko.
Urte hauetan 12 patente merkaturatu ditugu, eta gure I + G saila etengabe ari da lanean gure tresnak egokitzeko eta hobetzeko, profesionalari eta partikularrari lana errazteko eta hobetzeko, eta tresna berriak merkaturatzeko.
Zer proiektuta zaudete murgilduta gaur egun?
Gaur egun, eskuko tresna elektromekaniko berriak merkaturatzen ari gara. Dagoeneko lantzen ari ginen, baina epe laburrean areagotu egingo ditugu. Merkatu horretan dugun posizioa sendotu nahi dugu, nazioartean nabarmen zabaltzen ari baita. Nekazaritzarako eta lorategirako esku-tresnetarako funtsezko erabiltzailearen bilakaera dela eta, gama elektromekanikoa merkatu estrategikoa da, eta Bellota Herramientas aspalditik ari da lanean eskaintza handitzeko eta posizionatzeko.
Zein dira Bellota Herramientas enpresaren erronkak?
Hazten eta geografikoki zabaltzen jarraitu nahi dugu. Presentzia dugun herrialdeetan erreferente eta lider izaten jarraitu eta gure hedapen-estrategia indartzea da helburua. Gure merkatu nagusia iberiarra da oraindik ere (Espainia eta Portugal), non erabateko liderrak garen salmenten %70arekin, eta gainerako %30a esportazioetatik dator. Lehen garrantzitsuak ez ginen eta orain hazten ari garen beste herrialde batzuetara zabaldu gara: Alemania, Ingalaterra, Italia, Grezia, Frantzia, Irlanda, Afrikako Iparraldea eta Saudi Arabia. Merkatu horietan hazten jarraitzea eta merkatu berrietara irekitzea da gure helburua.
Lotutako albisteak

Ezarri Mosaicos: “Enpresa baten egunerokoa lehiatzea, ikertzea eta bezeroei erantzunak ematea da”
Gipuzkoako enpresaren beirazko diseinuak 100 herrialdetan baino gehiagotan daude, eta nazioarteko transakzioak haren negozio-zifraren % 70 dira

Loco Polo: “Hauxe da zerotik hasita sortu dudan eta urte gehien dituen proiektua”
Iñigo Galdonak, enpresaren sortzaileetako batek, artisau-izozkien proiektua bultzatu du Gipuzkoatik, eta beste hainbat herritan ere saltzen dute: Frantzian edo Omanen, adibidez

Begoña San Miguel: “Oja-Remen trokelen diseinua menderatzea bilatzen dugu kalitatezko piezak prezio lehiakorrean eskaintzeko”
Ia 60 urteko ibilbidearekin, Gernikan sortu eta Zornotzan egoitza duen enpresak berrikuntza teknologikoaren eta dibertsifikazioaren alde egin du, estanpazio metalikoaren sektorean hazten jarraitzeko.

Naberan Sareak: “Hazinnovak enpresan pertsonen arteko harremanak hobetzen lagundu digu”
Gipuzkoako enpresak itsasorako arraste-sareak fabrikatzen ditu berrikuntza-elementu ugarirekin, artisau-lana eta teknologia aurreratua konbinatuz.

Arrosi: “Surfeko oholen fabrikazioa da paper kizkurtuaren aplikazio exotikoenetako bat”
Elduainen dagoen enpresa honek lau hamarkada daramatza papergintzaren erreferentzia izaten