
Cyber Surgery izan da aukeratua Bostongo Richi Entrepreneurs-en murgiltze-programarako
Cyber Surgery startup-a izan da aukeratua 2019. edizioko Richi Entrepreneurs-en “Boston Immersion Program”-en parte hartzeko; Bostonen egiten den murgiltze eta azelerazio programa aurreratua, munduko ekosistema berritzaile aurreratuenetako batean.

Ur Global, ezinbesteko laguntzaile eta aholkularia Latinoamerikan kokatutako 50 euskal enpresarentzat
“LATAM eremuan kokatutako Europako enpresak bakarrik kudeatzen ditugu eta gertakari guzti-guztien erantzukizuna hartzen dugu” dio Luis Uranga zuzendari nagusiak

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak automozioaren euskal industria sustatu du Txinan
Agentziaren Txinako bulegoak sektore horretako Asiako azoka handienean parte hartu zuen

Nazioartekotzeko Euskal Agentzia bitartekari aritu da euskal enpresek Findeter bankuaren proiektuak eskuratu ditzaten Kolonbian
Hamar bat euskal konpainiatako ordezkariek bilerak egin zituzten Kolonbiako hirietako garapen bankuko zuzendaritza-karguekin

Mende erdi esportatzen
Izar enpresak, ebaketa-tresnen euskal fabrikatzaileak, bere atzerriko lehen operazioaren 50. urteurrena ospatzen du; 90 herrialdetan saltzen du gaur egun eta 215 lagun enplegatzen ditu

Euskadi aeronautika sektoreko Parisko Le Bourget azokan
Aste honetan bertan da Le Bourget azokako Paris Air Show, eta gaur (astelehena, hilak 17), HEGAN klusterrak bi bisita jaso ditu, bata Industria eta Energia sailburuorde Javier Zarraonandiarena

Bio-osasun sektoreko 50 antolakundek beren ezagutzak partekatu dituzte Flandesen eta Euskadiren arteko Biotech topaketa batean
Antolatzaileak izan dira: Basque Health Cluster, Flanders Investment & Trade eta SPRI Taldea (Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez)

Ikerlanek % 27ko arrakasta-tasa lortu du proiektu europarretan
Euskal zentro teknologikoak Europako Batzordearen funtsez finantzatutako 13 ikerketa-proiektutan parte hartu zuen 2018an, eta horien bitartez, 5,8 milioi euro erakartzea lortu zuen.

Euskal enpresek negozio-aukera gehiago izango dituzte nazioarteko lizitazioetan, funts multilateraletako bi organismo berrirekin lortutako akordioei esker
Euskal Agentziak informazioa eta laguntza emango du Berreraikuntza eta Garapenerako Europako Bankuaren (EBRD) eta Afrikako Garapenerako Bankuaren proiektuetarako

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak, Cofides erakundeak eta Finantzen Euskal Institutuak 100 milioiko finantza-tresna bat sortu dute euskal enpresei finantzaketa emateko ekonomia gorakorretan
Lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, zeinaren bidez konpromisoa hartu duten sektore berritzaileetako inbertsio operazioak –adibidez finantzaketa klimatikoa- elkarrekin identifikatzeko eta operazio horien ko-finantzaketa bideratzeko

Nerea Peñak: “Konpromisoa eta pazientzia eskatzen duen herrialdea da Mexiko”
Welmex enpresaren fundatzaile Nerea Peñak “giltza eskuan” zerbitzuak eskaintzen dizkie Mexikon instalatu nahi duten enpresei duela hiru urtetik

235 gazte lehiatu dira gaur nazioartekotzeko 100 beketako (BEINT) bat lortzeko
Nazioartekotzeko Euskal Agentziak enplegagarritasun-indize ia erabatekoa duen nazioartekotze-tresna bat abiarazi du deialdi honetan

Danobatek Alemaniako merkatuaren aldeko apustua indartu du
Konpainia gipuzkoarrak Alemaniakoak diren edo Europa erdialdeko herrialde horrekin lotura estuak dituzten 90 enpresa ingururen ordezkariak bildu zituen bere instalazioetan antolatutako bileran

Euskadik eta Fukushimak energia berriztagarrien arloko lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute
2011n lurrikara eta tsunamia jasan zituen Fukushima eskualdeko (Japonia) ordezkaritza bat Euskadira etorri da Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren eskutik, energia arloko plan berriak bultzatzeko

Txileko ordezkaritza bat SPRI Taldearekin bildu da Euskadiko politika publikoak ezagutzeko
Biobío eskualdeko (biztanle gehien dituen Txileko hirugarren eskualdea) ordezkariek Euskadiko potentzialtasun teknologikoak egiaztatu nahi dituzte

SPRI Taldeak enpresa-garapenerako bere estrategiak partekatu ditu Mexikoko ordezkaritza batekin
Mexikoko Guanajuato Estatuko ordezkariak Bilboko egoitzan izan dira

Nazioartekotzeko Euskal Agentzia Bilbon bildu da Japoniako Toyama hiriko –munduko bost hiri aurreratuenetako bateko– ordezkaritza batekin
Japoniako 26 ordezkariren bisitaldiaren helburua izan da lehen eskutik ezagutzea Bilboren esperientzia hiri-birsorkuntzaren esparruan eta mundu osoan famatutako Smart city bezala

Solarpack enpresak bi eguzki instalazio erosi ditu Perun
Konpainia bizkaitarrak Tacna eta Panamericana instalazioak 51,5 milioi dolarren truk erosteko kontratua sinatu du, burtsan sartzean 2018aren amaieran hasi zuen hazkunde-plana bizkortuz

Brexit-aren inpaktua Arabar Errioxako ardoan
Eusko Jaurlaritzak eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Guardian antolatutako jardunaldi batean Matthew Desoutter adituak esan du Arabar Errioxako ardoaren mundu mailako ospea “balore garrantzitsua” dela Brexit-aren inguruko ziurgabetasun fase honetanit

Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-programa bateko enpresa onuradun batek erreferentziazko proiektu ekologiko batean parte hartu du Kolonbian
Basoinsa ingurumen arloko ingeniaritzak ibai bat berroneratzeko proiektua diseinatu du Kolonbian