
Eusko Jaurlaritzak tresna bat gaitu du, enpresei Erresuma Batua EBtik irteteak ekar dezakeenari buruzko aholkularitza emateko
www.brexit.eus web-orrian ETEek Euskadiko Nazioartekotze Agentziak Londresen duen bulegoarekin elkarreraginean jardun ahalko dute

AR Racking-ek bere soluzio logistikoak instalatu ditu Erresuma Batuan eta Eslovakian
Euskal enpresak sistemak garatu ditu, e-commerce enpresa batentzat eta datuen kudeaketa eta biltegiratzeaz arduratzen den konpainia batentzat

Otsailak 13: Brexit jardunaldia euskal enpresentzat
Brexit-aren ondorioz Erresuma Batuaren eta Euskadiren arteko elkar- truke komertzialaren testuinguruan emango diren jokalekuak aztertuko dituen Jardunaldia antolatuko du SPRI Taldeak.

Masermic: “I+Gak aukera ematen digu beti bi urrats aurretik joateko”
Masermic Mendaroko ETE bat da, eta parte hartzen ari da Txinan eguzki-panel iraultzaile batzuekin fabrika bat eraikitzeko 90 milioi euroko megakontratu batean

Dominion-ek Indiako merkatuan duen presentziari eutsi dio
Euskal konpainiak Bygging India enpresaren %51 erdietsi duela iragarri du

ULMA, New Yorkeko urbanizazio proiektu bateko partaide
Euskal kooperatibak garatutako kofratze modularreko sistema urbanizazio proiektu bat gauzatzeko lanetan erabili da Queens barrutian

Euskadiko 250 bat enpresak jaso dute Nazioartekotze Agentziaren aholkularitza bederatzi herrialderi buruz
Hitzordu pertsonalizatuak antolatu zituen azaroan erakunde publiko horrek bere kanpoko sarearen eta zenbait konpainiaren artean, atzerriko negozioei buruzko laguntza eta informazioa eskaintzeko

Permesa Arquitectura zenbait proiekturekin abiatu da Madrilen eta Txilen
Konpainia bizkaitarra Barajasko T4ko estalkia birmoldatzeaz eta Txileko ospitale bateko teilatua instalatzeaz arduratuko da

CAF aurrera nazioarteko abenturan
Beasaingo konpainiak 225 milioi euroko guztizko balioa duten bost kontratu sinatu ditu, gehienak nazioartean, ibilgailuen nahiz garraioa kontrolatzeko sistemen horniketa eta hobekuntza egiteko

Mende-erdi bat euskal industria hozten
1967an sortu zen Torraval, Senerren babespean, eta hozte-dorreen fabrikazioan espezializatuta dago; gaur egun, ekoizpenaren % 40 esportatzen du, eta 25 langile ditu Alonsotegiko lantegian

Indiako agintariak eta euskal enpresen ordezkariak elkartu ditu Euskadiko Nazioartekotze Agentziak
Lehenbiziko topaketa horren ondoren gehiago ere etortzea espero da, Indian lantegiak dituzten euskal enpresen garrantzia ikusirik.

Prosertek, Australia konkistatzeko bidean
Euskal konpainiak 2019 urte hasieran Ozeaniako herrialdean delegazio berri bat irekiko duela iragarri du

Kolonbiako ordezkaritza batek zuzenean ezagutu ditu Eusko Jaurlaritzaren industria-politika eta nazioartekotze-politika
Euskadin egiten ari diren bisitaldiaren barruan, Industria sailburuordearekin eta Euskadiko Nazioartekotze Agentziarekin bilera egin dute

DanobatGroup-ek bere presentzia areagotu du Txinan
Taldeak, bikaintasun zentro bat inauguratu du Shanghain, asiar herrialdean dituen bezeroei, balio erantsi handiko zerbitzuak eskaintze aldera

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak Hegoafrikaren enbaxadorearen bisita jaso du
Afrikako herrialdearen ordezkariak euskal enpresa batzuk bisitatuko ditu aste honetan

Gestampek Txinan duen presentzia indartu du
Multinazionalak lantegi bat inauguratu berri du Tianjin hirian, bertako BHAP enpresarekin mamitutako joint venturearen ondorioz

Negozio-aukerak Txinako ingurumen-sektorean
Euskadiko Nazioartekotze Agentziak antolatutako jardunaldi batean azaldu dute Asiako herrialde horretan kutsadura gutxitzeko fakturazioa 500 bilioi eurokoa izango dela 2020an.

Ehun bat euskal enpresak jasotzen dute Nazioartekotze Agentziaren aholkularitza Estatu Batuei, Txileri, Kolonbiari eta Mexikori buruz
Hitzordu pertsonalizatuak antolatu ditu erakunde publiko horrek bere kanpoko sarearen eta zenbait konpainiaren artean, atzerriko negozioei buruzko laguntza eta informazioa eskaintzeko

Euskadiko Nazioartekotze Agentzia EB-Japonia elkartearekin bildu da
Hau du helburu Europar Batasunak eta Japoniak sortutako elkarte horrek: Europako eta Japoniako enpresen arteko lankidetza sustatzea (industriala, komertziala eta inbertsio-alorrekoa).

Txinan ezarritako zazpi euskal enpresak jaso dituzte Kunshan-eko sari ospetsuak
Txinako eskualde horren enpresa-jardunaldi handiak bertako eta nazioarteko 200 enpresatako zuzendaritzako kideak elkartu zituen; eskualde horretan dago, hain zuzen, Mondragon Taldearen enpresa-parkea