
BasqueTrade-k automobilgintzaren nazioarteko merkatuko azken berrikuntzak aurkeztu ditu
Sektoreko nazioarteko hainbat azokatara joatean oinarritutako lau txostenen bidez, erakusgai jarritako produktuei buruzko materiala eta parte hartu duten enpresen datuak ematen ditu

Automozioaren euskal sektorea negozio-aukera berriak aztertzen ari da Txinan
Automozioaren Euskal Klusterrak eta Eusko Jaurlaritzak, BasqueTrade-ren bitartez, Tech-Day bat antolatu zuten Txinako Wuhú eskualdean, euskal enpresen Asiako herrialdean hornitzaile estrategiko bezala posizionamendua indartzeko

Europar Batasunak Errusiari ezarritako zigorrak indartu ditu, energia, finantza eta garraioan debeku berriak ezarriz
EBko Kontseiluak onartutako hamalaugarren zigor paketeak hainbat neurri ekonomikoren bidez Errusiaren gaineko presioa handitzea du helburu, Ukrainako gerrari erantzuteko

Zentenek iturgintzarako esku-tresnen merkatuko erreferente bihurtzearen aldeko apustua egin du
Gipuzkoako enpresak bere ekoizpenaren %96a 40 herrialdetara gutxi gorabehera esportatzen du, eta 5 urteko epean bere produktu gama propioaren salmenta %20 eta %25 artekoa izatea bilatzen du.

Kanadako sektore aeroespaziala hazkunde-bidera itzuli da eta indarra berreskuratu du
BasqueTrade-ren azken txostenak ameriketako herrialdeko industria aeroespazialaren merkatu komertziala aztertu eta sektorearen ikuspegi xehea ematen du, pandemiak sortutako erronka ekonomikoen osteko susperraldia barne.

Biosanitario-sektoreko euskal enpresek nazioarteko merkataritzaren erronkei heldu diete
BasqueTrade-k, Basque Health Clusterrarekin elkarlanean jardunaldi bat antolatu zuen ekainaren 21ean, ekosistema globalaren barruan eremu biosanitarioko jarduerei eragiten dieten prozeduren eta arauen ulermen sakonagoa eskaintzeko

B-WOMENINen bigarren saioak emakumearen garapen profesionalean nazioartekotzeak duen garrantzia azpimarratu du
Nazioarteko enpresa-esparruan erreferente diren emakumeek mundu mailako erronkei, aukerei eta estrategiei buruzko esperientziak eta ikuspegiak partekatu zituzten joan den asteazkenean Bilbon

Euskadik eta Poloniak lankidetza estutu dute espazio-industrian
Poloniako Espazio Agentziak Poloniako enpresa-batzorde bat gidatu du aste honetan Euskadira egindako enpresa-misio batean, eta Hegan eta Basque Trade & Investment euskal erakundeek hartu dute parte.

Euskadik deskarbonizazio-teknologiak aurkeztu ditu Moravia-Silesa eskualde txekiarrean
BasqueTradek, SIDEREX Euskadiko Siderurgia Klusterrarekin batera, misio bat antolatu zuen joan den astean Europa erdialdeko herrialdera. Bertan, euskal enpresen ordezkaritza batek industria-sektorean jasangarritasuna sustatzeko bere irtenbideak aurkeztu zituen.

Basque Trade & Investment-ek Australiako merkataritza-aukerak identifikatu ditu
Ekainaren 11n Sydneyn antolatutako jardunaldi batean, Australiako merkatuan barneratzean izan zituzten erronka eta aukerei buruz hitz egin zuten parte-hartzaileek

BasqueTraderen Nazioarteko Merkataritzaren Behatokiak aurreratu duenez, munduko merkataritza % 2,5 hobetuko da 2024an
Nazioarteko Merkataritzaren Behatokiak zehatz-mehatz aztertzen ditu euskal esportazioen xede-merkatu nagusiak eta horiek azken seihilekoan izan duten bilakaera.

B-WOMENIN Global Meeting & Expanding-ek bere jardunaldiei hasiera eman die, eta eremu profesionalean emakumeen lidergoak duen garrantzia azpimarratzen du
Ekainaren 19an, programaren bigarren saioa antollatutko da Bilbon, enpresa-hazkundean nazioartekotzeak duen rol estrategikoari buruzkoa.

aerOS, AI Redgio 5.0, Women TechEU, WASABI eta CIRCULOOS proiektuek euren hurrengo Open Call ekimenak aurkeztu dituzte ur-jauziko finantzaketari buruzko hirugarren jardunaldian
SPRIk, Innobasquek eta BEAZek, Basque Enterprise Europe Network partzuergoko kide gisa, jardunaldi informatibo hau antolatu dute euskal enpresa txiki eta ertainei eta startupei ur-jauziko finantzaketak eskaintzen dituen aukerak jakinarazteko.

AMPOk 60 urte bete ditu bere sektorearen gailurrean, balio teknologiko handiko balbulen fabrikazioari esker
Gipuzkoako kooperatiba honek berrikuntzan egindako apustua, nazioartekotzea eta ‘know how’a nabarmendu ditu bilakaera onaren giltzarri gisa

Emakumeek garatutako nazioartekotzea, Basque Traderen B-WOMENIN Meeting & Expanding egitasmoko bigarren saioa
Ekainaren 19an, Bilboko Merkataritza Ganberan

Industria aeroespaziala eta energia berriztagarriak, Euskadirentzat aukera gehien duten Kanadako sektoreen artean
BasqueTradek txosten bat aurkeztu du aste honetan Kanadako Enbaxadarekin batera antolatutako ekitaldi batean, herrialde iparamerikarrak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukera komertzialak aztertzeko.

Eusko Jaurlaritzak euskal enpresei lagundu die BIEMHn, SPRI taldearen bitartez
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Arantza Tapia sailburuak egindako inaugurazioaz gain, SPRI Taldeak Makina-Erremintako enpresekin elkartzeko ekitaldian hartu du parte; Basque Women In Industry ekimena aurkeztuz, Mexiko herrialde gonbidatuari harrera eginez eta Estatu Batuetako sektore-jardunaldian parte hartuz, bi kasuetan, Basque Trade & Investmentekin jardun du eta Invest in the Basque Country...

BasqueTradek Poloniako sektore aeroespazialarekiko lankidetza bultzatu du
B2B topaketen bidez, konexio-gune bat eskainiko du ekainaren 20an, Bizkaiko Parke Teknologikoan, Europa erdialdeko herrialdearekinharremanak izatea sustatzeko.

SPRIk hartu du EURADAko, Garapen Agentzien Europako Elkartearen, presidenteordetza bere gain
EURADAk 17 herrialdetako 59 garapen-agentzia biltzen ditu

BasqueTrade euskal enpresak nazioartera hedatzeko laguntza-programak aurkeztu ditu
Bi webinar antolatu ditu, ekainaren 13an eta 20an, euskal partaidetza atzerrian sustatzeko programak ezagutarazteko