
Euskatfundek soluzio teknikoak eta hobekuntza produktiboak eskaintzen ditu galdaketa sektorean mundu osoan zehar
Arabako enpresak, nazioarteko presentzia zabalarekin, hainbat osagai fabrikatzen ditu automobiletarako, trenetarako, sorgailu eolikoetarako edo banatzaile hidraulikoetarako, besteak beste. 2023an, 14 milioi euroko fakturazioa izan zuen.

Basque Trade & Investment-ek topaketa bat antolatu du Turkian ezarritako euskal enpresekin
Topaketan, euskal enpresek Turkiako merkatuan dituzten erronka eta aukerei buruzko eztabaida izan zen

URBNSURF enpresa australiarrak berriro aukeratu du Euskadiko Wavegarden bere bigarren surf parkerako
Donostiako enpresa mundu osoan zortzi surf parke martxan dituen sustatzaile bakarra da.

Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei laguntza ematen die energia berriztagarriei buruzko nazioarteko biltzarretan
Nazioarteko adituek Estatu Batuetako eta Frantziako merkatuek euskal enpresei eskaintzen dizkieten aukerak aurkeztu dituzte itsas energiaren arloan espezializatutako bi biltzarretan

B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Basque Trade & Investment-ek bultzatuta, maiatzaren 9an aurkeztuko da ekimena Bilbon, Business Gathering 2024 ekitaldiaren barruan, aniztasuna eta berdintasuna sustatzeko, eta nazioartekotze-emakume binomioan aurrera egiteko

Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Herrialde transalpinoak eskari handia du eremu espezifikoetan, hala nola metalen konformazioan eta osagai elektronikoen eta osagarrien fabrikazioan.

Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Bizkaiko markak bere teknologia eskaintzen dio osasun sektoreari prozesuak arintzeko, eta merkatu estatubatuarrerako pausoa prestatzen ari da.

Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, gaur goizean, bere roadmap teknologikoari eta horrek dakartzan beharrei buruzko ikuspegi zehatza eman du webinar batean, Erresuma Batuko industria aeronautikoan sartzeko eta hazteko negozio-aukera gisa.

Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
BT&I-ek webinar bat antolatu du gaur goizean, Japoniako 40 enpresari hidrogenoaren euskal merkatuak eskaintzen dituen lankidetza-aukerak eta enpresa-garapena aurkezteko.

Global Training bekak kudeatuko dituzten prestakuntza-zentroen bila ari gara
Erakunde bakoitzak 50 eta 80 beka arteko eskaintza aurkeztu ahal izango du graduko unibertsitate-titulua edo goi mailako lanbide-heziketako titulazioa duten gazteentzat

Iregak giltza ingelesen ekoizpenaren %95a esportatzen du nazioarteko merkatuetara
Bizkaiko enpresak, giltza doigarriak egiten espezializatutako fabrikatzaileak, bi modelo berri aurkeztu berri ditu Koloniako Burdindegi eta Brikolaje Azokan.

Ariona Pools, desagertzetik igerilekuetarako iragazkien merkatuan lider izatera
Errenteriako enpresak bere ekoizpenaren % 85 eta % 90 bitartean esportatzen du 40 herrialdetara, eta azaroan ura aurreztean oinarritutako iragazkien belaunaldi berri bat aurkeztea espero du Lyonen.

Agiña Piperrak 20 urte baino gehiago piparrak landatzen “gure aitona-amonek egiten zuten bezala”
Gipuzkoako enpresak pipermin mota horretatik abiatuta egiten ditu bere produktuak, eskuz, modu tradizionalean eta ekologikoan. Bere ekoizpena, Eusko Label zigilua duena, Estatuan zein atzerrian saltzen da.

100 urteko esperientziak gainazalen tratamenduaren sektoreko erreferente bihurtu du JAZ
Eibarko enpresa, bizi izan den mendean zehar, eskuila metalikoen fabrikatzailea izatetik nazioarteko merkatuetan mugitzera igaro da, batez ere Estatu Batukoan.

Basque Trade & Investment-ek enpresen arteko networkinga sustatuko du sektore eolikoan Wind Europe 2024 topaketan
Aldez aurretik, SPRI Taldeko sozietateak energia eolikoaren Europako merkatu-aukeren aurreikuspenak eta sektoreko enpresa liderren garapen-planak aurkeztu dizkie euskal enpresei.

Basque Trade & Investment-ek 100 beka atera ditu nazioartekotzearen arloko profilak prestatzeko
BEINT bekek nazioartekotzearen arloko talentu berriak prestatzea dute helburu, euskal enpresen eta entitateen beharrei erantzuteko gai izan daitezen

Euskadik energia berriztagarrien Australiako merkatura zabaldu du bere etorkizuna
Basque Trade & Investment-ek informazio-jardunaldi bat antolatu zuen atzo Bilbon, eta, jardunaldi horretan, eskualde ozeanikoko ordezkariek energiaren arloko aukerak aurkeztu zizkieten hogeita hamar bat euskal enpresari.

Italiako Automobilgintza Industria: Italiako automobilgintzarako bilakaera, hazkundearen gakoak eta aurreikuspenak
Merkatu hori datozen urteetan aldaketa garrantzitsuei aurre egiteko prestatzen ari da, batez ere iraunkortasunaren arloan

Euskadi eta Herbehereak, Bilbon, hidrogeno berdearen erronkei aurre egiten
Energiaren prezioa eta energia berriztagarria garatzeko azpiegiturak izan dira gaur goizean landu diren gaietako batzuk, Basque Trade & Investment-ek, Espainiako Enbaxada Neerlandesak eta KMPGk antolatutako jardunaldi batean.

Basque Trade & Investment-en ikerketa batek gailu medikoen merkatu frantsesean %7,1eko hazkundea aurreratu du
Ohar tekniko bat Frantziako sektore estrategiko horren aurrerapena eta erronkak aztertzeko, euskal enpresei baliozko informazioa emateko.