Panamako bi erakunde Euskadiko Nazioartekotze Agentziarekin egon dira
Euskadira egindako bisitaren helburua da elkarren arteko harremanak estutzea eta Euskadik ezagutzaren arloan dauzkan potentzialtasunetatik ikastea
Panamako bi erakundek bisitaldi bat egin diote ostegun honetan SPRI Taldean integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziari (Basque Trade & Investment), harremanak estutzeko Euskadirekin eta baita ere ikasteko Euskadik ezagutzaren arloan dauzkan potentzialtasunetatik.
Bilera horretan izan dira CIDES-Ikerketa eta Garapen Estrategikoko Zentroko Juan Moreno eta Panamako Ciudad del Saber fundazioko ordezkari Ben Bravo. CIDES nazioarteko organismo bat da, garapen sostengarrirako ikerketa, hezkuntza eta informazioaren erabilpena sustatzen duena, eta zenbait urtetatik hona harreman estua duena Alecop kooperatibarekin (prestakuntza eta ekipamendu didaktikoko proiektuen garapenean espezializatua dagoena Espainiako merkatu barruan).
Ciudad del Saber fundazioak 120 hektareako eremu bat okupatzen du Clayton base militarrarenak izandako instalazioetan, Panama hirian. Bertan biltzen da nazioarteko komunitate indartsu bat, eta enpresek, akademiak, zientzialariek eta arlo humanistikoak elkarlanean jarduten dute ezagutzan oinarritutako garapen gizatiarragoa eta sostengarriagoa lortzeko.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.