Perseusek 0 Km-ko zibersegurtasuna eskaintzen die atzerrian dauden euskal erakundeei
Perseus Cybersecurity Services enpresak, zibersegurtasun-zerbitzuetan espezializatua, bere bezeroei zerbitzua ematen die, bere jarduerarako kritikoak diren elementuak identifikatuz eta babestuz, eraso-saiakerak hautemanez eta horien aurrean erantzunez. 2018an sortu zen, eta Bizkaiko Parke Teknologikoan du bere egoitza. Hogeita zazpi langile osatzen dute enpresa, eta urte hau “zibersegurtasunaren hainbat arlotan espezializatutako hogeita hamar espezialista osatzen duten taldearekin amaituko dugu: integrazioa, aholkularitza eta SOCko zerbitzuak”, nabarmendu du José Ramón Concha Garcíak, Perseuseko CEOak.
“Gure bezeroak hornitzaile global baten kalitatea eskatzen duten erakundeak dira, baina tokiko enpresen hurbiltasunarekin. Km0-ko zibersegurtasuna eskaintzen dugu”, erantsi du konpainiako CEOk. Bere bezeroak atzerrian kokatuta dauden enpresak dira, kudeaketa homogeneoa eta kohesionatua behar dutenak. Une honetan, konpainiak proiektu batean murgilduta dago, Austrian, Txekiar Errepublikan, Frantzian, Alemanian, Polonian, Portugalen, Indian eta Brasilen kokatutako azpiegituretan zibersegurtasun-zerbitzuak emateko.
Perseus enpresak bere I+G+b saila propioa du, bere prozesuak eta zerbitzuak hobetzeko eta berrikuntza irekiko proiektuetan parte hartzeko. “Proiektu horietan gure ezagutza eta esperientzia eman ahal izango dugu. Perseusen nortasunean dago nazioarteko beste fabrikatzaile batzuek egiten duten lana jorratzea. Segurtasun teknologikoari esker, produktu propioa, kalitatekoa eta eskuragarri eskaini dezakegu”, José Ramón Concha Garcíak azaldu duenez.
Lau urteko ibilbidean, enpresa bizkaitarrak SPRIren hainbat programatan parte hartu du, hala nola, Hazitek, Hazinnova, Industria Digitala, Innobideak-Kudeabide, edo Ekintzaile. Etorkizunari begira, Perseusek bere espezialista taldea sendotzen jarraitu nahi du, “gure eskaintza sendotu eta gure inguruko bezeroengan eta zibersegurtasunaren sektorean ikusten ari garen beharretara egokitu”, Perseuseko CEOak adierazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, Basque Cybersecurity Centerren inguruan gai horri buruzko sare ekonomiko bat sortuz.
Lotutako albisteak

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea
Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...

AEBk ezarritako arantzel berriak direla eta, euskal enpresei arreta goiztiarra emateko zerbitzua
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Adimen artifiziala, blockchaina eta zibersegurtasuna izango dira Elkargiko 35. Enpresa Topaketaren erdigunean
Ekitaldia apirilaren 10ean izango da Donostiako Kursaal Jauregian