POLLUTEC-eko B2B “GREEN DAYS” Lyon-en, Frantzian:Izen-emateko azken egunak
Urriaren 10etik 13rarte ingurumenaren industrian bideratuta dagoen nazioarteko ekitaldia ospatuko da.
Ekitaldi honetan, sektore bakoitzeko erakunde nagusiek parte-hartuko dute. Erakunde hauek espezialitatuta daude batez ere hondakinen kudeaketan, uraren administrazioan, energian eta bere eraginkortasunean, lurzoruaren kutsaduran, hiri jasangarrietan, airearen kalitatean, tresnerian, metrologían, azterketetan, prebentzio eta arrisku kudeaketan, biodibertsitatean, habitat naturaleetan,itsaso eta itsasaldeetan.
Ekitaldian zehar, bertaratzean interesatuta dauden euskal enpresak, ezagutuko dute ingurumen globalaren industriaren aurreratzeak, eta gainera, B2B saioetan parte-hartzeko aukera edukiko dute, non identifikatu ahal izango duten nazioarteko negozioen inguruko aukerak, bazkide komertzialak aurkitu beste merkau europarretan, eta bizkortu haien operazioen hedapena.
Basque Trade & Investment, SPRI taldearen Internazionalizazioaren Euskal Agentzia- Eusko Jaurlaritza, antolatzen ditu B2B saio hauek hainbat erakunde europearrekin batera, ‘Enterprise Europe Network’ (EEN)-ek garatu duen jardueraren esparruan.
Jardunaldi honi buruzko informazio gehiagorako, edo ekitaldi honetan parte-hartzearen eskaera egiteko, beharrezkoa da Álvaro Gutiérrez-ekin harremanetan jartzea: agutierrez@basquetrade.eus
Enterprise Europe Network Europar Enresa Sarea da nazioarteko jaurtiketa duten SMEentzat laguntza sare handiena: 60 herrialde baino gehiagotan dauden 600 erakundeek enpresen berrikuntza eta nazioartekotze ahalmena garatzen laguntzen dute.
Euskadin, sareak EENBasque – Basque Enterprise Europe Network izeneko adostasunaren bidez egiten du lanean, Arabako, Bilboko eta Gipuzkoako Merkataritza Ganekien, Basque Trade & Investment, BEAZ, Innobasque eta Grupo SPRI taldeek osatuta.
Lotutako albisteak

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez
Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Riza Taldeak bere presentzia handitu du Alemanian, produkzio-kostuak ia % 40 murrizten dituen lanarekin
KTR Systems GmbH multinazional alemaniarraren filial baterako baliabideak optimizatu ditu enpresa gipuzkoarrak. Orain arte, Europako eta Ipar Amerikako zortzi herrialdetan aritu da, eta urtero 60 milioi euroko fakturazioa du.

Europako Batzordeak altzairu eta metalen industriaren erresilientzia bermatzeko ekintza-plana aurkeztu du
2026ko ekainean amaituko diren altzairuaren gaineko babes-neurriak berrikustea da planaren ardatz nagusietako bat.

Euskadik eta Txinak merkataritza-harremanak indartu dituzte Yao Jing Enbaxadorearen bisitarekin
Jardunaldiak Txinako sektore estrategiko desberdinetako enpresen ordezkariak, Euskadiko kluster nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako agintariak bildu ditu.