Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Jardunaldiaren momentu bat.
Nazioartekotzea
Albisteak 8 uztaila, 2021

Produktuen ziurtapen berriak Erresuma Batuan operatzen duten euskal enpresentzat

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatutako jardunaldi batean ezagutzera eman dira Brexit garaian lanean jarraitu ahal izateko nobedadeak

 

Brexita errealitate bat da joan den urtarrilaren 1etik, eta Erresuma Batuan kokatutako euskal enpresek arau berrietara egokitu behar dute, adibidez produktuen ziurtapen berrietara. SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak asteazken honetan antolatu duen jardunaldi telematiko batean (berriro ikusi nahi duenak eskuragarri dauka SPRI Taldearen Youtubeko kanalean) ezagutarazi dira eskakizun berri horiek.

 

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Londresen duen bulegoko zuzendari Pablo Fanok ireki du jardunaldia esanez hauxe dela “Brexitaren karietara antolatu dugun bigarren webinar-a”, ekainean beste bat egin baitzen Erresuma Batuan kokatutako euskal enpresetako langileentzako bisatu berriei buruz. Asteazken honetako jardunaldian hizpide hartu dira produktuen ziurtapena eta normalizazioa, arreta berezia jarriz gailu medikoei.

 

British Standards Institution (BSI) erakundeko ordezkari Javier Estrabónek gogora ekarri du CE markaketa derrigorrezkoa dela produktu guztientzat Europar Batasunean. Brexitaren ondorioz, ordea, UKCA ziurtapenak ordezkatuko du EBko ziurtapen hori Erresuma Batuan. “Orain trantsizio-aldian gaude abenduaren 31ra arte, baina 2022ko urtarriletik aurrera UKCA markaketa duten produktuak bakarrik onartuko dira”.

 

Estrabónek azpimarratu du “eskakizunak berdin-berdinak direla ikuspuntu teknikotik, baina posible dela etorkizunean aldatzea”. Gaineratu du “etiketa berria garrantzitsua dela Erresuma Batura esportatzen duten eta Erresuma Batuan onartutako organismorik ez duten enpresentzat, etiketa hori gabe merkaturako sarbidea galduko baitute”.

 

BSI-ko osasun-produktuen arduradun María Bascuñagak adierazi du bere enpresak joan den otsailean eman zuela lehenengo UKCA ziurtapena, Erresuma Batuak osasun-produktuentzat ezarritako araudi berriari jarraiki. “Osasungintzako produktuen kasuan, trantsizio-aldia 2023ko ekainaren 30era arte luzatuko da, baina urtarrilaren 1etik aurrera derrigorrezkoa izango da produktu guztiak MHRAn (erregulazio-agintaritza) erregistratzea merkaturatu baino lehen, eta fabrikatzaileak arduradun bat izendatu beharko du Erresuma Baturako, baldin eta bere egoitza Erresuma Batutik kanpo badago”.

 

Bascuñagak euskal enpresei gomendatu die sar daitezela maiz “MHRAren web orrira, lehenbailehen ezagutzeko egon litezkeen aldaketak. Erresuma Batuan jarraitu nahi duzuenok edo han negozioak egiten hasi nahi duzuenok jarri gurekin harremanetan ahalik eta azkarren”.

 

Jardunaldi telematikoko parte-hartzaileek egin dituzten galderen txandan, ziurtapen berri horiek duten kostuaren arazoa aipatu da, besteak beste. “Epe ertainean oso garesti izan liteke prezioan oinarritutako erabakia hartzea” adierazi du Bascuñagak. “Ziurtapenaren prezioa produktuen portfolioaren araberakoa izango da. Hobe da ad hoc aurrekontu bat egitea”.

 

Javier Estrabónek esan du ziurtapen horien kostua 4.000 euro ingurukoa dela eredurik sinpleenaren kasuan, zeinak produktuen entsegua bakarrik eskatzen baitu. “Auditoretza bat eskatzen bada, beste 1.200 euro gehitu behar zaizkio eguneko. Baina ez da gauza bera ziurtapen batean produktu bakar bat edo 10 sartzea. Kasu zehatz bakoitza aztertu behar da”.

 

Epeei dagokienez, esan du ziurtapenak 10 astean lortzen direla batez beste. “Presio-aparatuen kasuan eskaera handia dago, eta epea urteko hirugarren hiruhilekoraino luzatzen da”.

 

Hona hemen “Produktuen zertifikazioa, normalizazioa eta akreditazioa Erresuma Batuan Brexitaren ostean” txostena.

 

Lotutako albisteak

Egaña  Group,  zazpi  hamarkadako  historia  eta  nazioarteko  asmoak  dituen  Gipuzkoako  familia  enpresa
03/03/2025 Nazioartekotzea

Egaña Group, zazpi hamarkadako historia eta nazioarteko asmoak dituen Gipuzkoako familia enpresa

Aurten hiru enpresak lantegi berean batzeaz gain, atzerrian duten presentzia zabaltzea du helburu konpainiak.

EJE&CONeko  Nodo  Norte  VIII  Topaketa:  Mugarik  Gabeko  Profesionalak
26/02/2025 Nazioartekotzea

EJE&CONeko Nodo Norte VIII Topaketa: Mugarik Gabeko Profesionalak

Goi mailakoa topagune berria Bilbon eta talentu-harrobia Goi Zuzendaritzarentzat eta Administrazio Kontseiluentzat.

E&M  Combustion-ek  Chileko  meatzaritza  deskarbonizatzen  laguntzen  du  hidrogenoa  erabiliz,  Sprilur-en  Bildosola  Poligonotik

E&M Combustion-ek Chileko meatzaritza deskarbonizatzen laguntzen du hidrogenoa erabiliz, Sprilur-en Bildosola Poligonotik

Euskal ingeniaritzak hidrogenoaren errekuntzako I+G proiektu pilotu hau garatu du Chileko Gobernuarentzat.

Araniak  hazkundea  bizkortu  du  berrikuntzaren,  iraunkortasunaren  eta  eraldaketa  digitalaren  bidez
20/02/2025 Nazioartekotzea

Araniak hazkundea bizkortu du berrikuntzaren, iraunkortasunaren eta eraldaketa digitalaren bidez

Konpainiak Ipar Amerikan duen presentzia sendotu eta merkatu estrategikoetan lidergoa berretsi du

Prado  Silos  nazioartean  indartzen,  estrategia  eta  inbertsio  berriekin  hazkundea  bultzatuz
13/02/2025 Berrikuntza

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz

38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.