ProSME misioa enpresekin Erosketa publikoko aukerak SUITZAn
SPRI taldeko BasqueTradek Suitzarako enpresa-misioetan parte hartzera gonbidatu ditu euskal enpresak, herrialde honetan egiten diren lizitazio publikoetan parte hartu ahal dezaten. Ekintza hauek Europako Batzordearen ‘ProSME ‘izeneko proiektuaren barruan kokatzen dira eta bere helburua Europako enpresei EBtik kanpoko aukera mota horietan sarbidea erraztea da.
Horretarako, BasqueTradek lankidetza estua du ‘Business France’ eta ‘Wallonia Export & Investment – AWEX’ enpresekin ikuspegi-jarduerak eta enpresa-misioak antolatzen, hasiera batean, Suitzako lizitazio publikoetan parte hartzeko interesa duten euskal enpresentzat, hauek sektore anitzekoak izanik.
Ekainaren 5etik 7ra, misio horietako bakoitzaren datak, xehetasunak eta izen-ematea:
Prozesua ikuspegi eta orientazioko bilera presentzial edo telematikoen bidez hasten da, enpresa-misioetan parte hartu aurretik. Bilera horietan, enpresek herrialde bakoitzeko negozio-aukerei buruzko balio-informazioa jasoko dute, bai eta erakunde lizitatzaileekin eta tokiko enpresekin alde biko bilerak egiteko aukera ere, bertan dauden lankidetza eta aliantza-bideak aztertzeko.
Jardueretan parte hartzea guztiz doakoa da interesa duten euskal enpresentzat, eta joan-etorrien, ostatuen eta mantentze-lanen gastuak bakarrik ordaindu beharko dituzte. Hala ere, misioan parte hartzen duten enpresek Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen eta Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Agentziaren bidez Zabaldu eta Sakondu laguntza-programen bidez ematen dituen dirulaguntzak jaso ditzakete. Datozen asteetan argitaratuko dira laguntza horiek, bai eta horiek aurkezteko epeak ere.
Lotutako albisteak

Araniak hazkundea bizkortu du berrikuntzaren, iraunkortasunaren eta eraldaketa digitalaren bidez
Konpainiak Ipar Amerikan duen presentzia sendotu eta merkatu estrategikoetan lidergoa berretsi du

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz
38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Euskadik Alemanian duen posizioa indartu du, Bavaria nazioartekotzeko kanpamentu nagusitzat hartuta
Bavaria kanpamentu nagusirik egokiena da Alemanian euskal enpresentzat, hango enpresa-ekosistema dinamikorako sarbidea eta lankidetza-aukera estrategikoak lantzeko aukera eskaintzen dizkien heinean

Euskadik eta Txinako Jinan hiriak automobilgintza, manufaktura aurreratua eta energia berrien arloetako lankidetza sendotu dute
Memorandum of Understanding (Elkar Ulertzeko Memoranduma-EUM) hitzarmena sinatu dute Industriako sailburuorde Andoitz Kortak eta Jinan hiriko Udal Herri Gobernuko alkateordeak, Xie Kun jaunak

Kelias, sei hamarkada errepideen eta hirien seinaleztapen egokia, segurua eta jasangarria egiten
Enpresak administrazio publiko nazionalekin lan egiten du, hala nola udalekin eta eskualdeko gobernuekin, eta Suitzako eta Txileko bezeroak izan ditu.