Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Cluster Energía Japón Feria
Albisteak 7 Azaroa, 2022

REIF 2022 Fukushima: Energia Klusterreko euskal enpresek Berriztagarriei buruzko Nazioarteko Azokan parte hartu dute

Ekitaldian Klusterreko kide diren bost enpresak parte hartu dute: Erreka, HWS, Nabla Wind Hub, PcVue eta Petronor

Basque Trade & Investment SPRI Taldeko Nazioartekotze Agentziarekin lankidetzan, Energiaren Klusterrak euskal presentzia sustatu du Japonian ‘REIF 2022’ ekitaldian, stand propio baten bidez, ekitaldiko mintegi nagusian parte hartuz eta agenda espezifiko bat eta enpresen arteko B2B bilerak antolatuz.

Euskal energiaren sektorea bere lidergoa erakutsi du Berriztagarrien arloan aitzindari den Japoniako azoka garrantzitsuenetako batean, ‘Renewable Energy Industrial Fair’. Ekitaldia urrian izan da, eta Petronorrek Euskadiren ordezkari gisa parte hartu du, Energiaren Klusterraren stand baten bidez, SPRI Taldeko Basque Trade & Investment-ekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan.

Cluster Energía Japón Feria

Bertan, Klusterreko bost enpresa kidel parte hartu dute: Erreka, HWS, Nabla Wind Hub, PcVue eta Petronor. Enpresa horiek stand-ean zein B2B saioetan parte hartu dute Japoniako enpresekin, eta EAFren laguntza izan dute logistikan eta itzulpenean. Gainera, standean eolikaren eta hidrogenoaren arloetan abian dauden proiektuak eta ekimenak aurkeztu dira.

Azokara egindako bisitaldia agenda pertsonalizatuekin osatu da. Horien artean, H2ren tailer espezifiko bat egin da, IHI Hydrogen Energy Testing Facilityren Somako instalazioetara bisitak, AIST Fukushima Renewable Energy Research Institute (FREA) Koriyaman edo “Fukushima Hydrogen Energy Research Field (FH2R)” enpresaren Namieko azpiegiturara bisitak, eta energia eolikoaren tailer bat METIrekin (Ministry of Economy, Trade and Industry).

Gainera, hidrogenoaren arloan, Petronorren horrelako proiektuak garatzeko arduraduna den Arturo Fernandezek “Hidrogenoaren Euskal Korridorea, deskarbonizazioaren erronkari aurre egiteko aukera bezala” hitzaldiaren bidez, Japoniako industriari Petronorrek hidrogenoaren ekonomia garatzearen alde egindako apustuaren berri eman zion, eta elkartea lantzen ari den proiektu berezi eta estrategikoen azken aurrerapenak partekatu zituen.

Fukushima eskualde bereziki interesgarria da, Japoniako gobernuak energia berriztagarriak hedatzeko egin duen apustuaren ardatzetako bat delako, eta hidrogenoaren teknologietan erreferentzia diren hainbat proiektu biltzen dituelako. Izan ere, Japoniako prefektura bakarra da Hidrogeno Haran (FH2R) gisa onartutako ekimen batekin.

 

info+: clusterenergia.com

Lotutako albisteak

Egaña  Group,  zazpi  hamarkadako  historia  eta  nazioarteko  asmoak  dituen  Gipuzkoako  familia  enpresa
03/03/2025 Nazioartekotzea

Egaña Group, zazpi hamarkadako historia eta nazioarteko asmoak dituen Gipuzkoako familia enpresa

Aurten hiru enpresak lantegi berean batzeaz gain, atzerrian duten presentzia zabaltzea du helburu konpainiak.

EJE&CONeko  Nodo  Norte  VIII  Topaketa:  Mugarik  Gabeko  Profesionalak
26/02/2025 Nazioartekotzea

EJE&CONeko Nodo Norte VIII Topaketa: Mugarik Gabeko Profesionalak

Goi mailakoa topagune berria Bilbon eta talentu-harrobia Goi Zuzendaritzarentzat eta Administrazio Kontseiluentzat.

E&M  Combustion-ek  Chileko  meatzaritza  deskarbonizatzen  laguntzen  du  hidrogenoa  erabiliz,  Sprilur-en  Bildosola  Poligonotik

E&M Combustion-ek Chileko meatzaritza deskarbonizatzen laguntzen du hidrogenoa erabiliz, Sprilur-en Bildosola Poligonotik

Euskal ingeniaritzak hidrogenoaren errekuntzako I+G proiektu pilotu hau garatu du Chileko Gobernuarentzat.

Araniak  hazkundea  bizkortu  du  berrikuntzaren,  iraunkortasunaren  eta  eraldaketa  digitalaren  bidez
20/02/2025 Nazioartekotzea

Araniak hazkundea bizkortu du berrikuntzaren, iraunkortasunaren eta eraldaketa digitalaren bidez

Konpainiak Ipar Amerikan duen presentzia sendotu eta merkatu estrategikoetan lidergoa berretsi du

Prado  Silos  nazioartean  indartzen,  estrategia  eta  inbertsio  berriekin  hazkundea  bultzatuz
13/02/2025 Berrikuntza

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz

38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.