Sakonduk kanpo-merkatu berrietara sartzeko zure enpresaren nazioartekotzea bultzatuko du 45.000 euro arteko finantzaketa emanda
Horri esker, enpresak nazioarteko merkatuan presentzia handiagoa izango du
Sakondu programaren helburua da euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea nazioartekotzearen bidez. Aldi berean, gainera, negozio-ereduan eta hazkunde-estrategian jasangarritasuna barneratzen du. Ingurumen, ekonomia eta gizarte arloko jasangarritasunarekin lotutako erreferente gisa euskal ekonomiaren eta enpresen inguruko ezagutza handiagoa lortzeko beste aurrerapauso bat da.
Nazioartekotze maila altua duten eta haien fakturazioaren % 50 esportaziotik eratorria duten mikroenpresek, ETE-ek eta startupek gaurtik, maiatzaren 28tik, eskatu ahal izango dituzte 2024ko Sakondu programako laguntzak. Hala, orain arte % 25eko fakturazioa baino txikiagoa izan duten kanpo-merkatu berrietan duten presentzia indartu ahal izango dute. Oraindik zifra horretara iristen ez bazara, seguru Zabaldu laguntza-programa ezagutzea interesatuko zaizula. Dirulaguntza eskatzeko azken eguna uztailaren 15a da.
El programa Sakondu tiene el objetivo de mejorar la competitividad de las empresas vascas a través de la internacionalización, a la vez que integra la sostenibilidad en su modelo de negocio y en su estrategia de crecimiento. Se trata de un paso más para lograr un mayor conocimiento de la economía y empresas vascas como referentes en sostenibilidad ambiental, económica y social.
Zure enpresaren esportazioak oraindik fakturazioaren %50era iristen ez badira, ziur asko Zabaldu programako laguntzak ezagutzeko interesa izango zaizu.
Hauek dira zure enpresa merkatu berrietara irekitzeak dituen abantailak
Nazioartekotze-prozesuetan esperientzia baduzu eta zure esportazioak fakturazioaren % 50ekoak baino gehiagokoak badira, baliteke zure enpresak kanpo-merkatu berrietan duen presentzia handitzeko garaia iritsi izana.
Aurrerapauso hori ematera eraman zaitzaketen arrazoi estrategikoak eta ekonomikoak ugari dira:
- Diru-sarrerak handitzea: merkatu berriek salmenta gehiago egiteko eta, horrenbestez, sarrera gehiago izateko aukera ematen dute. Kanpo-merkatuak enpresaren hazkunderako potentzial bihur daitezke; batez, ere egungo merkatuetako eskaera geldituta edo saturatuta dagoela detektatu baduzu.
- Baliabideak eta talentua eskuratzea: baliteke merkatu berrietara irekitzean eskuragarri ez dauden edo enpresak jarduten duen egungo merkatuetan garestiagoak diren baliabide natural, pertsonal edo teknologikoetara sarbidea izatea.
- Berrikuntza eta egokitzapena: merkatu berrietan sartzeak eskatzen du enpresak berrikuntza-prozesuak hastea eta merkatuaren ezaugarri eta eskakizun berrietara egokitzea. Prozesu horretan, egungo merkatuetan eragin positiboa duten hobekuntzak gerta daitezke.
- Epe luzerako egonkortasuna: lan egiten den merkatuak dibertsifikatzeak epe luzerako egonkortasun handiagoa ematen du. Enpresak jarduten duen merkatua zenbat eta dibertsifikatuagoa izan, orduan eta inpaktu txikiagoa izango dute tokiko krisi ekonomikoek, eskariaren gorabeherek edo enpresaren jarduerari eragiten dioten araudi-aldaketek.
Arrazoi horiez guztiez gain, une honetan Sakondu 2024 programaren laguntzak dituzu eskuragarri; nazioartekotzea bultzatzeko finantzaketa eskaintzen dizute laguntza horiek.
Jakin nahi duzu zein diren laguntza honekin finantzatu ahal izango dituzun gastuak?
Intereseko merkatuetan sartzeko adituen aholkularitzako-gastuak eta pauso hori emateko enpresaren barne-antolaketa sustatzeko eta egokitzeko jarduerek sortutako gastuak:
- Nazioartekotzeko estrategia prestatzea, aholkularitza-enpresa aditu baten laguntzarekin.
- Jabetza intelektuala: patenteak, markak eta homologazioak erregistratzea helmugako herrialdean.
- Nazioarteko azoketara joatea.
- Prospekzio-bidaiak egitea merkatuak eta alderantzizko misioak aztertzeko, bezero potentzialak izan daitezkeen enpresei harrera eginda
- Helmugako herrialde berrira egokitutako komunikazio- eta marketin-ekintzak: katalogoak, liburuxkak, webguneak, aurkezpenak, produktu-erakustaldiak…
- Jasangarritasuneko txostenak, enpresak helmugako herrialdean izan dezakeen inpaktua aztertzeko.
- Kanpoko ezarpen komertzial eta/edo produktiboen bideragarritasun-azterketak.
- Talentua enpresan sartzea, nazioarteko eragiketetarako langileak kontratatuta.
Urteak dira euskal enpresek nazioartekotzeak lehiakortasunean eta berrikuntzan jauzia egiteko eskaintzen dituen aukerak antzeman zituztela. SPRI Taldeak hainbat laguntza-lerroren bidez bultzatu du bide hori azken urteotan. Uneotan, jasangarritasuna da enpresen hazkunde-prozesuetan txertatu beharreko oinarrizko elementuetako bat. Sakondu 2024 programak hazkunde jasangarriaren aldeko apustu horri balioa ematen dio, euskal enpresa bereizten duen elementuetako bat izan dadin.
Prozesu horretan beste pauso bat eman nahi baduzu, aprobetxatu gastuak finantzatzeko eskuragarri duzun aukera hau. Sakondu 2024 laguntza eskatzeko epea uztailaren 15era arte egongo da zabalik!
Lotutako albisteak

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea
Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...

AEBk ezarritako arantzel berriak direla eta, euskal enpresei arreta goiztiarra emateko zerbitzua
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez
Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Riza Taldeak bere presentzia handitu du Alemanian, produkzio-kostuak ia % 40 murrizten dituen lanarekin
KTR Systems GmbH multinazional alemaniarraren filial baterako baliabideak optimizatu ditu enpresa gipuzkoarrak. Orain arte, Europako eta Ipar Amerikako zortzi herrialdetan aritu da, eta urtero 60 milioi euroko fakturazioa du.

Europako Batzordeak altzairu eta metalen industriaren erresilientzia bermatzeko ekintza-plana aurkeztu du
2026ko ekainean amaituko diren altzairuaren gaineko babes-neurriak berrikustea da planaren ardatz nagusietako bat.