Sao Paulo: Brasilen kokatutako euskal enpresekin topaketa
Joan den ekainaren 29an, Basque Trade & Investment do Brasilek gosari bat antolatu zuen euskal enpresekin Sao Paulon: 40 profesionalek parte hartu zuten hogeita hamar bat enpresa ordezkatuz.
Iñaki Gambusek, BasqueTradek Brasilen duen bulegoko arduradunak, ongietorriaren aurkezpena egin zuen eta SPRI Taldeko Nazioartekotze Agentziak mundu osoan eta, bereziki, Brasilgo lurraldean, euskal enpresei zuzentzen dizkien jarduera eta zerbitzuen berri eman zuen. Bere hitzaldian, Gambusek euskal erakundeak bertan kokatutako enpresei eskaintzen dizkien laguntza eta zerbitzu arreta nagusien ezaugarriak azaldu zituen.
Sao Pauloko Unibertsitatearen eta Getulio Vargas Fundazioaren izenean, hurrenez hurren, Flavia Loss eta Carolina Moehleckek “Mercosurren eta Europar Batasunaren arteko akordio komertzialaren perspektibak partekatu zituzten; Euskadirentzat garrantzi handia duen gaia da ikuspegi ekonomiko-komertzial eta estrategikotik, eta, beraz, interes berezia duena eskualdean euskal negozioak behar bezala garatzeko.
EB-MERCOSUR Akordioak salgaien merkataritzarekin lotutako gaiak jorratzen ditu, jatorrizko-araudiak, aduanak, merkataritza eta haren iraunkortasuna erraztea, osasun eta fitosanitario neurriak, baita ere merkataritzarako oztopo tekniko nagusiak, merkataritza defentsarako tresnak desberdinak eta eztabaida posibleen irtenbidea, euskal enpresentzat garrantzitsuak eta praktikoak diren gaiak, hain zuzen ere.
Aurkezpenen ondoren, networking eta brunch bat eskaini zien enpresei, non horrelako topaketen antolaketen garrantzia goraipatu zen.
Enpresa parte-hartzaileak:
Ingeteam, CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles), ABEEólica – Associação Brasileira de Energia Eólica Onshore e Offshore e Novas Tecnologias , Adepe – Agência de Desenvolvimento Econômico de Pernambuco, BRIGANTI Advogados, CIE Automotive, Gescrap, GOIZPER, Matabi Sprayers, GURETRUCK, HINE GROUP, IDOM Consulting, Engineering, Architecture, ieTeam Brasil, Irudek Group, ORKLI, Ormazabal, Orona Group, Governo do Estado do Rio Grande do Sul, Sener, ULMA Architectural Solutions, ULMA Handling Systems LATAM, Urglobal.
Bisitatu: basquetrade.spri.eus
Lotutako albisteak

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez
Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Riza Taldeak bere presentzia handitu du Alemanian, produkzio-kostuak ia % 40 murrizten dituen lanarekin
KTR Systems GmbH multinazional alemaniarraren filial baterako baliabideak optimizatu ditu enpresa gipuzkoarrak. Orain arte, Europako eta Ipar Amerikako zortzi herrialdetan aritu da, eta urtero 60 milioi euroko fakturazioa du.

Europako Batzordeak altzairu eta metalen industriaren erresilientzia bermatzeko ekintza-plana aurkeztu du
2026ko ekainean amaituko diren altzairuaren gaineko babes-neurriak berrikustea da planaren ardatz nagusietako bat.

Euskadik eta Txinak merkataritza-harremanak indartu dituzte Yao Jing Enbaxadorearen bisitarekin
Jardunaldiak Txinako sektore estrategiko desberdinetako enpresen ordezkariak, Euskadiko kluster nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako agintariak bildu ditu.