Sei euskal enpresa eta erakunde joan dira Brno hiriko (Txekiar Errepublika) Makineriaren Azokara, Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren eskutik
Konpainiek Euskadi-Basque Country standean bilduta parte hartuko dute
SPRI Taldeari atxikitako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade and Investment) euskal enpresei sostengua ematen jarraitzen du. Aste honetan, urriaren 11ra arte, Brno hiriko MSV Nazioarteko Makineria Azoka Industrialean parte hartuko du Euskadiko sei konpainia eta erakunderekin batera. Txekiar Errepublikako azoka honek 61 urte bete ditu eta, Alemania alde batera utzita, Erdialdeko eta Ekialdeko Europan antolatzen den azoka industrialik garrantzitsuena da.
4.0 industria, automatizazioa, robotizazioa, kontrola eta neurketa, ekipo-ondasunak, ingeniaritza, makineria, siderurgia, energia, elektroteknia eta materialak dira Azokaren ardatz nagusiak. Aurtengo edizioan, azokaren barruan, Ingurumen-Babeserako Teknologien Nazioarteko Azoka eta Garraio eta Logistikaren Nazioarteko Azoka antolatuko dira.
Ondoz ondoko hirugarren urtez, Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren standean, Agme, Pick to Light, Intermodal Forwarding, Productos Salinas eta Innovalia Metrology euskal enpresak ordezkatuta egongo dira, mugikortasun eta logistikaren euskal klusterrarekin batera. MSV Azokan, hogeita hamar bat herrialdetako 1.600dik gora erakusketarik parte hartu ohi dute eta 80.000 bisitari baino gehiago bildu ohi ditu, 60 herrialdetatik.
Gainera, Agentziak, topaketa honetan stand propioa ere izango duen Hego Moraviako Merkataritza Ganberarekin batera jardungo du azokaren barruan antolatuko den networking saioan. Horrekin batera, Ekonomia Zirkularraren Txekiar Institutuaren azokan parte hartuko du.
Nazioartekotzeko Euskal Agentzia 2018an sortu zen Eusko Jaurlaritzak arlo horretan zeuzkan gaitasunak eta aktiboak integratu eta sendotzeko, bere ekintzaren eraginkortasuna, kalitatea eta irismena ere hobetuz. Horrela, nazioartekotzearen arloko programa eta zerbitzuen arteko bereizketa funtzionala deuseztatu eta hobeto egokitzen da enpresen behar zehatzetara.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.