Sener etileno- terminal baten eraikuntza lanetako buru izango da Frantzian
Enpresa bizkaitarra, PVC Kem One fabrikatzaile frantziarrarentzat biltegiratze eta bergasifikazio instalazio bat eraikiko duen partzuergoko buru da
Senerrek, ingeniaritza eta teknologia euskal taldeak, Kem One enpresa kimiko frantziarrarentzat Frantziako hego-ekialdean kokatutako Proventza- Alpeak-Kosta Urdina eskualdean etilenoa biltegiratzeko eta bergasifikatzeko terminal baten eraikuntza-lanak zuzenduko ditu.
Zehatz-mehatz konpainia bizkaitarra Fos-sur-Mer udalerrian kokatutako proiektuaren partzuergo arduraduneko buru da. Kem One eta Senerren arteko kontratuak, ingeniaritza, erosketa eta gune berriaren zimendatzeen eraikuntza lanetako baita tutueria, egitura, isolamendu, elektrizitate eta kontrol lanetarako arduradun izan dadila aurreikusten du.
Senerren aurkezpena
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.