Senerek lurrun eta elektrizitate instalazioa eraikiko du Mexikon
Gondi Taldearekin sinatu duen hitzarmenaren harira, euskal enpresa ekipamendu energetikoaren ingeniaritzaz, eraikuntzaz eta abiarazteaz arduratuko da, 2020aren hasieran zerbitzua ematen hasteko asmoz.
Sener enpresak kontratua sinatu du kartoizko paketegintzarako paperaren fabrikazioan espezializatuta dagoen Mexikoko Gondi taldearekin, Guadalupe Nuevo León (Mexiko) herrian lurrun eta elektrizitate zerbitzuetarako instalazioa eraikitzeko.
Proiektuaren lehenengo fasearen barruan, bi galdara eta azpiestazio elektriko bat dituen lurrun instalazio bat eraikiko da, 2020aren hasierarako erabiltzeko moduan izan dadin, eta bigarren fasean, 2021etik 2022ra bitartean, kogenerazio eskema garatzeko aukera egongo litzateke.
Giltza eskura delako modalitatearen arabera izenpetu den akordioaren harira, euskal konpainia arduratuko da oinarrizko zein xehekako ingeniaritzaz, materialen erosketa globalaz eta proiektuaren kudeaketa integralaz, baita bi galdara osagarriak eraiki eta abian jartzeaz eta eragiketa arloko langileak trebatzeaz ere.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.