Berrikuntza Nazioartekotzea
Albisteak 14 urtarrila, 2020

SPRI Taldea Txinan urtero egiten den ibilgailu elektrikoei buruzko kongresuan  

Txinako eta Espainiako gobernuek lankidetza akordio bat sinatu dute EV 100 Foroan enpresen arteko lankidetza eta aliantzak sustatzeko

Txinako eta Espainiako gobernuek lankidetza akordio bat sinatu dute EV 100 Foroan enpresen arteko lankidetza eta aliantzak sustatzeko

SPRI Taldeak, enpresen garapenerako euskal agentziak, Eusko Jaurlaritza ordezkatu du asteburu honetan EV 100 Foroan, ibilgailu elektrikoen garapenari buruzko Txinako urteroko kongresuan.

 

China EV100 (2014an sortua) ibilgailu elektrikoaren sustapen eta garapenerako Txinako antolakunde liderra da. 174 kide nazional ditu eta nazioarteko beste 32.  Ikusirik zein garrantzitsua den ibilgailu elektrikoa sustatzea nazioartean, eta ongi jakinik Txina liderra dela sektore horretako hainbat arlotan, Espainiako Gobernuko Industria eta Energia Ministerioak misio bat antolatu du asteburu honetan (urtarrilak 10-13) Pekinen urtero egiten den EV 100 kongresuaren barruan, non lankidetza akordio bat berretsi baitute.

 

Misio horretan parte hartu dute Mikel Yang-ek (SPRI Taldeak Txinan duen bulegoko zuzendariak) eta Gestamp, Ormazabal eta Batz enpresek, Euskadiren ordezkari gisa, orobat parte hartu dute Raúl Blancok (Industria eta ETEen idazkari nagusiak), beste autonomi erkidego batzuetako (Gaztela Leon eta Gaztela Mantxa) ordezkariek eta automozioaren sektoreko enpresek, hala nola, Seat edo Antolin.

 

Txinako eta Espainiako gobernuek sinatu duten akordio honen helburua da lankidetza garatzea merkataritza eta inbertsioak pizteko bi herrialdeetako auto industrietan, bereziki ibilgailu elektrikoaren sektorean, eta horrekin batera, lankidetza eta aliantzak sustatzea auto elektrikoaren garapenean lan egiten duten Txinako eta Espainiako enpresen artean. Txina, munduko auto ekoizle handiena izateaz gain (28 milioi ibilgailu produzitu zituen 2018an), mundu mailako liderra da segmentu gorakor horretan, hots, auto elektrikoarenean.

 

Euskadin Basque Mobility Programaren bitartez bultzatzen da mugikortasun elektrikoa. Eusko Jaurlaritzak, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren bitartez, hainbat laguntza-tresna bideratu ditu eta sektore honen lehiakortasuna hobetzeko biziki garrantzitsuak diren ekintzen gidaritza hartu du. Besteak beste, aipatzekoak dira Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) ibilgailu elektrikoa bultzatzeko abiarazitako programak eta bestelako ekintzak, SPRIk enpresa proiektu esanguratsuentzat eta atzerriko inbertsioa erakartzeko proiektuentzat emandako laguntzak, edo BRTA zentroek teknologia eta berrikuntza lanak garatzeko ematen duten babesa, zehazki, enpresetako zein teknologi zentroetako I+G+B proiektuen finantzaketa.

Lotutako albisteak

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Euskadik  Europan  herrialde  berritzaile  gisa  duen  ahala  finkatu  du,  enpresa  txiki  eta  ertainen  ahaleginari  esker
12/03/2025 Berrikuntza

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker

Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskocam  System  S.L.-k  elektrohigadurarako  grafitozko  soluzioak  eskaintzen  ditu
12/03/2025 Berrikuntza

Euskocam System S.L.-k elektrohigadurarako grafitozko soluzioak eskaintzen ditu

Elorrioko enpresak elektrohigadurarako grafito-elektrodoen diseinuan eta fabrikazioan zerbitzu integrala eskaintzen du, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren aldeko apustu argiarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.