SPRI Taldeak aholkularitza eman dio Galesko Gobernuari Brexitaren agertoki berrian
Enpresen garapenerako euskal agentziaren bi ordezkarik eskualdeen arteko lankidetzarako topaketa batean parte hartu dute
SPRI Taldeak (enpresen garapenerako euskal agentzia) Galesko adituekin antolatutako topaketa batean parte hartu du, Brexitaren ondorengo egoerari buruzko aholkularitza emateko. Cristina Oyon, SPRIko Ekimen Estrategikoen arduraduna, eta Pablo Fano, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) Londresen duen bulegoko zuzendaria, Galesko Gobernuak eratutako mugaz gaindiko nazioarteko lankidetzari buruzko lan-taldearen bileran izan dira ostegun honetan, Cardiffen.
Talde honen ardura da, besteak beste, Brexitaren ondoko egoeran Galesek hartu beharreko jarrera prestatzea. Bilera hau, Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzen denerako, Galesko Gobernuak inbertsio nazionalak planifikatzeko bideratu duen jarduerari atxikita dago.
Euskadiko eta Galesko gobernuen arteko lankidetzaren harira, SPRI Taldearen arduradunek ezagutzera eman diete Galesko adituei Euskadik enpresen nazioartekotzean egindako ibilbidea, I+G jardueraren nazioartekotzeari arreta berezia emanez. Euskal sistemaren estrategia aztertu dute Europako esparru-programei eta eskualde-arteko lankidetzei dagokienez, RIS espezializazio adimenduneko estrategiaren barruan.
Nazioartekotzeko Euskal Agentzia 2018an sortu zen Eusko Jaurlaritzak arlo horretan zeuzkan gaitasunak eta aktiboak integratu eta sendotzeko, bere ekintzaren eraginkortasuna, kalitatea eta irismena ere hobetuz. Horrela, nazioartekotzearen arloko programa eta zerbitzuen arteko bereizketa funtzionala deuseztatu eta hobeto egokitzen da enpresen behar zehatzetara.
En el marco del acuerdo de colaboración entre los Gobiernos vasco y galés, los representantes del Grupo SPRI han trasladado al grupo de expertos galeses la trayectoria en internacionalización empresarial en Euskadi, con especial detalle en la internacionalización de la actividad de I+D. Se han revisado la estrategia del sistema vasco en los programas marco europeos y las colaboraciones interregionales dentro de la estrategia de especialización inteligente RIS3.
La Agencia Vasca de Internacionalización nació en 2018 para integrar y reforzar las capacidades y activos del Gobierno Vasco en este ámbito, reforzando así la eficiencia, la calidad y el alcance de su propia acción. Se elimina así la división funcional entre los programas y servicios de internacionalización y se ofrece mayor adaptación a necesidades concretas de las empresas.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.