SPRI Taldeak bidea errazten die enpresei organismo multilateralek finantzatutako lizitazio publikoetan parte har dezaten
Hemendik aurrera euskal enpresek posible izango dute beren parte-hartzea handitzea organismo multilateralek finantzatutako lizitazio publikoetan, gaikuntza-programa pilotu bati esker eta SPRI Taldeak Nazioartekotze Euskal Agentzia-‘Basque Trade & Investment’-en bidez sortutako “Basque Country Lizitazioak” plataformaren bitartez. Eusko Jaurlaritzak bultzada bat eman dio horrela Euskadiko enpresa-sarearen nazioartekotzeari.
Egungo ekonomia globalizatu eta ezinago lehiakorrean euskal enpresak berrikuntzarako gaitasun handia erakutsi du, eta bere kalitate-maila handiak abangoardian jarri du Europan hainbat sektoretan. Hala, nazioarteko lizitazio publikoetan parte hartzea modu bikaina da euskal enpresen nazioartekotzea bultzatzeko, aukera ematen dielako tokiko merkatuetan sartzeko arrisku minimoekin.
Lizitazio multilateralen merkatua eszenatoki egonkorra da, eta bere negozio-bolumena etengabe mantendu edo handitu da azken bi hamarkadetan. Une honetan, organismo multilateraletatik datorren finantzaketa 160.000 miloi USDtik gorakoa da, eta hori dela-medio ‘Basque Trade & Investment’-ek bere babesa ematen die organismo horiek eskaintzen dituzten aukeretan interesatutako enpresei.
Lizitazio multilateralen arloan esperientziarik ez duten enpresek jarduera ezezagun bati egin beharko diote aurre, eta hori, neurri handi batean, oztopo da merkatu horietan sartzeko. Horregatik, eta sarrera hori errazteko, jarri du martxan ‘Basque Trade & Investment’-ek Gaikuntza-programa Pilotu hau.
HEMEN dituzu parte hartzeko baldintzak, lan-metodologia eta ekintzen kronograma.
Datorren urriaren 2an bukatzen da programan izena emateko epea!Enpresa interesatuak jarri harremanetan Programaren arduradun teknikoarekin:
Alberto Gavín Acero / agavin@basquetrade.eus
Lotutako albisteak

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan
Programak 3,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.