SPRI Taldeak enpresa-garapenerako bere estrategiak partekatu ditu Mexikoko ordezkaritza batekin
Mexikoko Guanajuato Estatuko ordezkariak Bilboko egoitzan izan dira
SPRI Taldeak, enpresen garapenerako euskal agentziak, enpresa eta industria garapenerako bere estrategiak partekatu ditu astelehen honetan Mexikoko Guanajuato Estatuko ordezkaritza batekin. Bilboko egoitzan eginiko topaketa horretan hizpide hartu dira Eusko Jaurlaritzaren Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren politikak eta SPRIk esku artean dituen proiektuak: Basque Industry 4.0 estrategia eta ekintzailetza plana, Innobideak programak, Euskadiko agenda digitala edo zibersegurtasuneko euskal gunea.
Mexikoko ordezkaritza 13 lagunez osaturik dago, gehienbat hango enpresetako zuzendaritza-karguak eta hainbat erakundetako ordezkariak, esaterako IECA (Gaikuntzarako Estatuko Institutua) eta COFOCE (Kanpo Merkataritza Sustatzeko Koordinakundea).
Aitor Cobanerak eta Iñaki Tellecheak –Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak eta Enpresa Sustapeneko zuzendariak- SPRI Taldearen zerbitzuak eta helburu orokorrak aurkeztu dituzte. Ondoren, euskal agentziako hainbat ordezkarik hizpide hartu dituzte euskal ekintzailetzaren ekosistema eta laguntzak, Basque Industry 4.0 estrategia, RIS3 espezializazio adimenduneko estrategia, Basque Digital Innovation Hub, euskal enpresei zuzendutako Innobideak programak, Euskadiko Agenda Digitala eta haren barruko ekimen eta laguntzak eta Zibersegurtasuneko Euskal Gunea-Zibersegurtasuneko Euskal Zentroa. Lan-topaketa amaitzeko, SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak egiten duen lana azaldu da.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.