Berrikuntza Ekintzailetza I+G+B Nazioartekotzea
Albisteak 18 Azaroa, 2019

SPRI Taldeak eta Basque Health Cluster elkarteak zortzi euskal enpresa babesten dituzte MEDICA nazioarteko azokan

Euskal enpresa hauek daude azokan: Gogoa Mobility Robots, Fesia Technology, Tecnalia Fundazioa, Reiner Medical, AB breathing Institute, Ceit-IK4, Mera, E-Processmed, Evolv

SPRI Taldeak eta sektoreko EAEko enpresak biltzen dituen Basque Health Cluster elkarteak aste honetan babesa ematen diete biozientziaren eta osasunari aplikatutako teknologiaren sektoreko zortzi euskal enpresari, MEDICA azokan. Mundu osoan medikuntzaren eta osasunaren industriak izaten dituen hitzordu garrantzitsuenetarikoa da azoka hori. EAEko ordezkariek batera hartu dute erakustoki bat, “Euskadi Basque Country” markaren pean.

Euskal ordezkaritza horretan parte hartzen dute, halaber, BIC Gipuzkoak eta BIC Bizkaiak –SPRI Taldea horren % 50aren jabe da–, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak –talde horretako kidea– eta BIC Arabak –SPRI horren % 51ren jabe da–.

Euskal enpresa hauek daude azokan: Gogoa Mobility Robots, Fesia Technology, Tecnalia Fundazioa, Reiner Medical, AB breathing Institute, Ceit-IK4, Mera, E-Processmed, Evolv.

Dusseldorfeko Nazioarteko Medikuntza Azokak aurten 120.000 bisitari inguru jasoko ditu, horietatik % 80 nazioartekoak, eta 5.100 erakustoki bilduko ditu. Mundu osoko azoka nagusia da gailu medikoen azpisektorean.

Basque Health Cluster irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, biozientzien eta osasunaren arloko EAEko enpresak eta erakundeak ordezkatzen dituena eta babesa ematen diena. Euskadin sektoreari garatzen, hazten eta nazioarteratzen laguntzea du xede.

Lotutako albisteak

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250309
14/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

“Innovation  Land”  lelopean,  Euskadik  Transfiere  2025  Europako  zientzia,  teknologia  eta  berrikuntzarako  fororik  handienean  parte  hartuko  du
13/03/2025 I+G+B

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du

Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Euskadik  Europan  herrialde  berritzaile  gisa  duen  ahala  finkatu  du,  enpresa  txiki  eta  ertainen  ahaleginari  esker
12/03/2025 Berrikuntza

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker

Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.