Mexikoko Guanajuato Estatuaren ordezkariak SPRIko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerarekin elkartu dira.
SPRI enpresen garapenerako euskal agentziak Mexikoko Guanajuato Estatuaren ordezkaritza bati eman dizkio ezagutzera asteazken honetan, enpresak eta industria garatzen eta 4.0 industria bultzatzen laguntzeko erabiltzen dituen estrategiak. Bilboko egoitzan antolatutako topaketan, Mexikon nazioartekotu eta inbertitu nahi duten enpresei laguntzeko tresnak aztertu dira, nagusiki.
SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerak azaldu dizkio Mexikoko ordezkaritzari euskal agentziak eskun artean darabiltzan proiektuak, eta Euskadiko industriaren egoera zein hazkunde ekonomikoari buruzko aurreikuspenak izan dituzte hizpide. Cobaneraren batera izan dira Iñaki Ezkurra, Nazioartekotzeko Euskal Agentziako Enpresen Nazioartekotzeko zuzendaria, eta Marian Ibarrondo, SPRIko Invest in The Basque Country arloaren arduraduna.
Mexikoko Guanajuato Estatuaren ordezkariak ACICAE Euskadiko Automobilgintza Klusterrarekin ere batzartu da, honen lan-metodologia nahiz sektoreko enpresek amerikar kontinenterako abian dituzten hazkunde-planak ezagutzeko asmoz. Ondoren, Mondragon Korporazioak Arrasaten duen egoitza bisitatu dute, eta bertan, kooperatiba taldeko enpresen hazkundeari buruz eta Mexikon inbertsio berriak egiteko planei buruz hitz egitea aurreikusia zuten.
Bisita hau maiatzean egindakoaren jarraipena da, izan ere, orduko hartan, Mexikoko estatu bereko ordezkaritza bat Bilbora etorri zen SPRI Taldeak enpresen sustapenerako erabiltzen dituen estrategiak ezagutzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?