Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 8 uztaila, 2020

SPRI Taldeak sostengua eskaintzen die lankidetzan eginiko nazioartekotze-proiektuei

Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (Basque Trade & Investment) bitartez, Elkartu programa jarri du martxan sostengua emateko lankidetzan egiten diren eta enpresen arteko aliantzak ahalbidetzen eta sustatzen dituzten nazioartekotze proiektu eta jarduerei

 

Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Elkartu programa barruan sartzen dira baita ere proiektua COVID-19ak sortutako egoerara egokitzeko gastuak

 

2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 30era bitartean gauzatutako ekintzak lagunduko dira

 

Elkartu programaren deialdia uztailaren 15ean ireki

 

 

SPRI Taldeak, Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (Basque Trade & Investment) bitartez, Elkartu programa jarri du martxan sostengua emateko lankidetzan egiten diren eta enpresen arteko aliantzak ahalbidetzen eta sustatzen dituzten nazioartekotze proiektu eta jarduerei.

 

Euskal enpresei lankidetzan eginiko proiektuen bidez atzerrira irteteko laguntzak banatzen dizkien programa honek milioi erdi euroko aurrekontua du eta itzuli beharrik gabeko dirulaguntza publikoak ematen ditu, gehienez 45.000 eurorainokoak.

 

Elkartu programaren xedea dira enpresa-elkarteek eta lankidetzako enpresa-taldeek -euren artean esportazio-partzuergoek, salmenta-taldeek edo atzerriko merkatuetara lankidetzan sartu nahi duten enpresa-taldeek- bultzatutako proiektuak. Edizio berri honen berritasun nagusia da enpresa handiek ere jaso dezaketela laguntza, baldin trakziogile badira euskal ETEen nazioartekotze-prozesuetan.

Elkartu programak diruz lagunduko dituen gastuak dira, besteak beste: enpresa-lankidetzako taldea eratzeko gastuak, xede-merkatuan operatzeko gastuak eta sustapenarekin zerikusia duten gastuak. Aipatzekoa da programaren deialdi berrian orobat sartzen direla nazioartekotze-planak berriren berri prestatzeko eta COVID-19ak sortutako egoerari egokitutako kontingentzia-planak lankidetzan idazteko laguntzak.

Elkartu programaren deialdia uztailaren 15ean ireki eta urriaren 30ean itxiko da. 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 30era bitartean gauzatutako proiektuek eskuratu ahal izango dute dirulaguntza hau.

 

Lotutako albisteak

Argentinako  Vaca  Muerta  hobian,  35.500  milioi  dolarreko  inbertsioak  aurreikusi  dira  datozen  urteetarako  gas  naturalaren  arloan
26/02/2025 Nazioartekotzea

Argentinako Vaca Muerta hobian, 35.500 milioi dolarreko inbertsioak aurreikusi dira datozen urteetarako gas naturalaren arloan

Basque Trade & Investmentek merkatu horrek eskaintzen dituen aukerak aztertu ditu bere azken ohar teknikoan, izan ere, mundu osoko mailan shale oil eta shale gas delakoen erreserbarik handienetakoa da

EJE&CONeko  Nodo  Norte  VIII  Topaketa:  Mugarik  Gabeko  Profesionalak
26/02/2025 Nazioartekotzea

EJE&CONeko Nodo Norte VIII Topaketa: Mugarik Gabeko Profesionalak

Goi mailakoa topagune berria Bilbon eta talentu-harrobia Goi Zuzendaritzarentzat eta Administrazio Kontseiluentzat.

Mikel Jauregi:  “Eusko  Jaurlaritzari  dagokiola  Euskadiko  enpresei  segurtasuna  eta  ziurtasuna  eskaintzea”

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”

Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

E&M  Combustion-ek  Chileko  meatzaritza  deskarbonizatzen  laguntzen  du  hidrogenoa  erabiliz,  Sprilur-en  Bildosola  Poligonotik

E&M Combustion-ek Chileko meatzaritza deskarbonizatzen laguntzen du hidrogenoa erabiliz, Sprilur-en Bildosola Poligonotik

Euskal ingeniaritzak hidrogenoaren errekuntzako I+G proiektu pilotu hau garatu du Chileko Gobernuarentzat.

Elkargik  tamaina  bikoiztu  du,  enpresa  txiki-  ertainen  finantza  erakunde  gisa  finkatuaz
20/02/2025 Finantziazioa

Elkargik tamaina bikoiztu du, enpresa txiki- ertainen finantza erakunde gisa finkatuaz

2024an, 1400 enpresa ingururi eman die laguntza, eta gaineratu egitean da ia 11.300 enpresetarako indarrean duen finantziazioari, zeintzuek 38.500 milioi euroko fakturazioa duten eta 250.000 enplegu baino gehiago ordezkatzen dituzten.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.