Moda sektoreak ezagutzen ditu Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotzeko laguntza eta zerbitzuak
Finantzaketa eta laguntza teknikoa izan dira kolektibo horri gehien interesatu zaizkion gaiak
SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak jardunaldi monografiko bat antolatu du, nazioartekotzeko zerbitzu eta laguntzen berri emateko modaren euskal sektoreari. Ekimen honen helburua da kolektibo horretako profesionalek jakin dezatela zeintzuk diren administrazio publikoko solaskideak atzerrira irteteko prozesuan eta zeintzuk diren enpresa eta kolektibo gisa eskuratu ditzaketen laguntzak.
Ainhoa Ondarzabalek, Basque Trade & Investment agentziako zuzendariak, agentzia aurkeztu du eta hizpide hartu ditu bertan zein atzerrian eskaintzen diren baliabideak, hau da, 70etik gora herrialdetan presente dagoen eta euskal enpresentzat lanean ari den Kanpo SAREA. Ondarzabalek azaldu du zeintzuk diren moda sektoreko enpresentzat eskaintzen diren zerbitzuak eta garatu nahi dituzten proiektuentzako finantzaketa-laguntzak.
Bestalde, sektorearen ordezkari gisa bildutako dozena bat enpresari asko interesatu zaizkie finantzaketarekin lotutako alderdiak eta proiektua garatzeko prozesuan behar duten laguntza teknikoarekin lotutakoak.
Testuinguru horretan, agentziako zuzendari Ainhoa Ondarzabalek azpimarratu du nazioartekotu nahi duen enpresak konpromisoa hartu behar duela behar diren baliabideak eta dedikazioa eskaintzeko, enpresaria bera baita bere helburuak eta merkatua ondoen ezagutzen dituena. Agentzia izango da prozesu horretan lagunduko dion bazkidea, baina sustatzaileak ekimena erakutsi behar du eta ibilbide-orria prestatu behar du.
Moda sektorearen nazioartekotzeari eta atzerrira irteteko laguntza publikoei buruz gaur egin den lan-jardunaldiaren aurrekaritzat jo behar da Javier Zarraonandia sailburuordeak eta Ainhoa Ondarzabal Agentziako zuzendariak moda sektorearekin egin zuten topaketa.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.