Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelai, ezkerraldean, Tolosan ospatutako lehen jardunaldian.
Berrikuntza Eraldaketa digitala Finantziazioa I+G Nazioartekotzea
Albisteak 6 maiatza, 2021

SPRI Taldeko zuzendariak hasiera eman die ETEentzako laguntza-planak aurkezteko eskualde mailako jardunaldiei

Maiatzean eta ekainean egingo diren zortzi topaketetan ezagutaraziko dira Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eskaintzen dituen 68 laguntzak

 

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik ostegun honetan eman die hasiera Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 68 laguntzak aurkezteko jardunaldiei. Euskadiko hainbat eskualdetan egingo diren zortzi ekitaldietan aurkeztuko dira laguntza horiek, “Oso ETEzaleak gara” izenburupean eskaintzen direnak, aurten enpresa txiki eta ertainei bereziki zuzenduta.

 

Topaketa informatzaileak maiatzean eta ekainean egingo dira, presentzialak izango dira eta ezinbestekoa izango da izena ematea, baina posible izango da saio batzuk streaming bidez jarraitzea. Lehen ekitaldia ostegun honetan egin da Tolosan, eta gainerakoak jarraian etorriko dira, hau da, saio bat astean, Azpeitian, Durangon, Barakaldon, Beasainen eta Gasteizen.

 

Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak iragan otsailean laguntzei buruz antolatu zituen hiru jardunaldi telematikoetan 1.300 enpresak azalpenak jaso zituzten eskaintzen diren 68 laguntzei buruz, eta saioek 5.500 bistaratze baino gehiago izan dituzte SPRI Taldearen kanalean. Harrezkero, enpresak eta beste erakunde batzuk ere jardunaldiak eskatzen eta antolatzen aritu dira helburu berarekin, esaterako, hauek: Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntza, Elikaduraren Klusterra, Elkargi, Innobasque, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea (DEBEGESA), Debagoieneko Garapen Agentzia, SEA Empresas Alavesas, Euskadiko Ekipamendu, Zur eta Diseinu Klusterra (HABIC) eta Basque Health Cluster.

 

SPRI Taldeko zuzendariaz gain, aurkezpenetan izango dira Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria, Mikel Amundarain, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria, Ainhoa Ondarzabal, BTI-Nazioartekotzeko Euskal Agentziako kontseilari delegatua, Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria, Alex Boto, IHOBEko zuzendaria, Javier Plasencia, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria eta Aitor Cobanera, SPRI Taldeko Enpresen Sustapen Saileko zuzendaria.

 

Hizlari bakoitzak xeheki azalduko ditu bere arloko programak, eta enpresek aukera izango dute laguntza-ildo guztiak xehetasunez ezagutzeko eta euren premietara ongien egokitzen direnak aurkitzeko.

 

Eusko Jaurlaritzaren planak 433 milioi euroko aurrekontua duten 68 programa barne hartzen ditu, zeintzuen helburua baita ekonomia suspertzea eta kalitatezko enplegua sortzea, arreta berezia eskainiz Euskadiren garapen jasangarriari. Laguntzen katalogoa bertsio digitalean ere eskuratu daiteke.

 

Modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatzea

Laguntzen helburua da euskal enpresa-sarearen modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatzea, eta nahiz eta euskal ETEek dagoeneko ezagutzen dituzten horietako asko, badaude alderdi berri eta aipagarriak ere. Adibidez: Azpitek laguntza berriak, ikerketarako ekipamendua erosi eta eguneratzeko; reshoring eta dibertsifikaziorako programa berriak; nazioartekotze bekak, aurten ugariagoak direnak; bertako produktuak garatu eta bultzatzeko laguntzak edo ingurumen eta jasangarritasun proiektuentzako eta ekonomia zirkularreko eta bioekonomiako proiektuentzako laguntzak, klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko.

 

Nahiz eta laguntzen helburuetako bat den pandemiaren ondorioak jasaten ari diren enpresei laguntzea, funtzio nagusia da sortzen ari diren aukera berriak aprobetxatzeko gai diren proiektuak bultzatzea. Horregatik, 433tik gora milioi euroko aurrekontuaren % 40 I+G+B-ko programetara bideratuko da. Halaber, laguntzak emango dira eraldaketa digital, ekintzailetza, industriaren garapen, nazioartekotze, ekonomia zirkular, energiaren trantsizio edo elikadurako industria arloetako proiektuentzat.

 

Laguntza-programez gain, Jaurlaritzak bi funts-ildo berri eta beste zerbitzu batzuk ere sartu ditu urteroko katalogo informatzaile berrian, Euskadiko enpresa txiki eta ertainen garapena eta lehiakortasuna bultzatzeko.

 

Ikerketa, berrikuntza, eraldaketa digital eta ekintzailetza arloetako programei dagokienez, helburua da Euskadi Europa mailako berrikuntza-gune izan dadila, enpresa teknologikoen sorkuntza % 10 handitzea eta Euskadi tokiko industriarekin lankidetzan aritzen diren nazioarteko startup-en trakzio-ekosistema bihurtzea.

 

Industriaren garapen, nazioartekotze, energia eraginkortasun, energia berriztagarri eta ingurumen arloko laguntzen kasuan, euren helburua da industria eta zerbitzu aurreratuak BPGaren % 40 izan daitezela. Baita ere enpresen nazioartekotzea Covid-ak eragin duen egungo nazioarteko testuingurura egokitzea, eta energiaren amaierako kontsumoaren % 20 energia berriztagarrien bidez asetzea.

 

Horrez gain, asmoa da berotegi efektuko gasen isurketa % 30 murriztea, hondakinen sorkuntza gutxitzea eta horien balorizazioa eta berrerabilpena areagotzea, ingurumen-estrategia politika transbertsal gisa inplementatzea eta uraren, lurzoruaren eta airearen adierazleak hobetzea, bioaniztasuna hobeto defendatu eta errespetatzeko.

 

Lehenengo sektorera zuzendutako laguntzei dagokienez, programa horiekin lortu nahi dena da elikagaien produkzioa handitzea Euskadin eta lurralde arteko oreka handiagoa bermatzea, bizi-kalitatea emanez landa-guneetan eta itsasertzeko guneetan bizi diren eta lan egiten duten pertsonei.

 

Lotutako albisteak

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Mikel Jauregi:  “Eusko  Jaurlaritzari  dagokiola  Euskadiko  enpresei  segurtasuna  eta  ziurtasuna  eskaintzea”

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”

Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

E&M  Combustion-ek  Chileko  meatzaritza  deskarbonizatzen  laguntzen  du  hidrogenoa  erabiliz,  Sprilur-en  Bildosola  Poligonotik

E&M Combustion-ek Chileko meatzaritza deskarbonizatzen laguntzen du hidrogenoa erabiliz, Sprilur-en Bildosola Poligonotik

Euskal ingeniaritzak hidrogenoaren errekuntzako I+G proiektu pilotu hau garatu du Chileko Gobernuarentzat.

Sintop  proiektuak  saldu  osteko  kudeaketa  optimizatu  du  etxebizitzen  eraikuntzan
24/02/2025 I+D+i

Sintop proiektuak saldu osteko kudeaketa optimizatu du etxebizitzen eraikuntzan

Construcciones Olabarri buru dela, plataforma adimendun bat garatu da obrak denbora errealean amaitu direnean gorabeherak erregistratzeko. Ekimenak SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programaren babesa jaso du.

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.