SPRIk lideratzen duen nazioarteko aditu-talde batek aztergai du zein izan den COVID-19aren eragina emakumeek industrian duten inplikazioan
COVID-19ak bortizki kolpatu ditu manufakturaren sektorea eta, oro har, ekonomia globala. World Manufacturing Foundation erakundeak beharrezkotzat jo du aurrea hartzea Normaltasun Berriak industrian izango duen inpaktu ekonomiko eta sozialari, eta helburu horrekin abiarazi du “Back to the future” proiektua, non elkarrekin bildu dituen hainbat herrialde eta arlotan (industrian, akademian eta politikan) dituen bazkide garrantzitsuenak, euren ahotsa entzunarazteko mundu mailako garrantzia duen gai honi eta manufaktura sektorean izango duen inpaktuari buruz.
Eusko Jaurlaritzak, fundazioaren bazkide den aldetik, ekintzarako deiari erantzun dio, eta onartu du nazioarteko lantalde bat lideratzea, zeinetan aztertuko duen zein paper duten emakumeek manufaktura sektorean.
Women in Manufacturing da “Back to the Future: Manufacturing Beyond Covid-19” proiektuaren gai zentraletako bat. Ekimen horrek helburutzat du diziplina anitzeko liburu zuri bat sortzea, jardunbide egokienak nabarmentzeko eta etorkizuneko jarduera-ildoen gomendioak eskaintzeko Covid-19aren ondorengo fabrikazio-paradigman.
Women in Manufacturing talde tematikoak aztergai hartuko du emakumeen papera pandemiaren aurretik eta ondoren. Helburua da emakumeek manufakturako maila eta sektore guztietan ikertzaile, ekintzaile, arduradun eta langile gisa duten ikuspegia barneratzea, horrela aztertzeko zein oztopo eta aukera sor daitezkeen fabrikazio arloan genero desberdintasunak berrorekatzerakoan.
Erronka horiek identifikatu eta lantzeko asmoz, SPRI Taldeak enpresa, sindikatu, akademia eta nazioarteko organismoetako erreferentez osatutako sona handiko aditu-talde bat bildu du SPRIko Ekimen Estrategikoen arduradun Cristina Oyónen zuzendaritzapean.
Nazioarteko gogoeta eta trukaketa prozesu hori gaur abiatuko da Ainara Isasaren (Basque Trade and Investment agentziak Milanen duen bulegoko zuzendariaren) laguntzarekin, eta azaroaren 11 eta 12an amaituko da, Italian egingo den mundu mailako World Manufacturing Forum topaketan, non talde tematikoak aurkezpen bat egingo duen bere ondorio eta gomendioekin.
World Manufacturing Forum plataforma ireki bat da, zeinaren helburua baita kultura industriala hobetzea eta zabaltzea mundu osoan, berdintasun ekonomikoa eta garapen jasangarria bermatzeko bitarteko gisa. WMF erakundeak berrikuntza eta garapena sustatzen du manufaktura sektorean, oinarrizko helburutzat harturik nazio guztien lehiakortasuna hobetzea manufaktura sektorean funtsezkoak diren eragileen arteko elkarrizketaren eta lankidetzaren bitartez.
Lotutako albisteak

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker
Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskocam System S.L.-k elektrohigadurarako grafitozko soluzioak eskaintzen ditu
Elorrioko enpresak elektrohigadurarako grafito-elektrodoen diseinuan eta fabrikazioan zerbitzu integrala eskaintzen du, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren aldeko apustu argiarekin.

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa