Talentuak, berehalako trantsizioek eta industria adimendunaren joerek egituratuko dute Basque Open Industry

Euskadiko manufaktura aurreratuko ekosistemari buruzko ekitaldirik handiena azaroaren 13an eta 14an izango da, Bilbon, eta industria adimendunean erreferente diren erakundeek hartuko dute parte hitzaldi-programan.

Euskadi dagoeneko prestatzen ari da Basque Open Industry hartzeko, euskal industria adimendunaren topaketa handiena eta eskualdeko manufaktura aurreratuko ekosistemaren heldutasuna agerian utziko duena. Azaroaren 13an eta 14an izango da, Bilbao Exhibition Centren (BEC), eta estrategiak, iritziak, teknologia eta esperientziak bateratzeko eta sektorean sortzen ari diren azken joerak eta aplikazioak behatzeko agertokia izatea bilatuko du. Izen-emateak zabalik daude jadanik.  

Horretarako, hitzaldi, mahai-inguru eta tailer praktikoen programa oso bat izango du, hiru ardatzen gainean egituratua: talentua; industria adimendunerako joerak; eta energia- eta ingurumen-trantsizioa eta trantsizio teknologiko-digitala. Bakoitzaren gakoak hurbiltzeko, bi jardunaldietan sektoreko erakunde erreferenteak izango dira, informazio garrantzitsua emateko eta beren esperientziak lehen pertsonan kontatzeko.  

Talentua industria adimendunean

Talentua lehen jardunaldian jorratuko da. Basque Trade & Investmenten (BT&I) eskutik, erakundeetan gero eta garrantzi handiagoa duela hausnartzeko gune bat eskainiko da. Hainbat alderdiren bidez egingo da, besteak beste, industriarekin lotutako bokazio profesionalen sustapena, nazioarteko inguruneetan lan egiteko gaitasuna eta talentua erakartzeko politika publiko-pribatuak hedatzea.  

Tarte horrez gain, arratsaldean, saioek 4.0 industriarako startupak bizkortzeko BIND 4.0 programa izango dute ardatz, SPRI Taldeak sustatua. Programa honen arrakasta kasuak aztertzeko unea izango da. Dagoeneko sei edizio egin dira, 190 startup baino gehiago bizkortu dira eta 270 proiektu inguru garatu dira. Horrez gain, startupen arteko konexioari buruzko mahai-inguru bat, berrikuntza irekiari buruzko ponentzia bat eta ‘networking party’ bat izango dira.  

Sektorearen joerak

Azaroaren 14an, jardunaldiak industria adimendunaren joerak izango ditu ildo nagusi bezala. Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) bezalako euskal ekosistema industrialeko eragile garrantzitsuek parte hartuko dute. Bi ponentzia eta mahai-inguru baten bidez, ‘Adimen Artifizialaren gaurko eta etorkizuneko erronkak’ jorratuko ditu. Bestalde, Basque Cybersecurity Centre-k (BCSC) hiru saiorekin ekimen estrategikoen eta zibersegurtasunaren erronken gaia aurkeztuko du, I+G+B ikuspegiaren, punta-puntako proiektuen edo talentuaren bitartez.  

Basque Research & Technology Alliance (BRTA) delakoan bildutako zentro teknologikoek ere parte hartuko dute jardunaldi honetan. ‘Etorkizuneko industriarako estrategiak eta joerak’ jorratuko dituzte, tokiko industria indartzeko, digitalizazioaren inpaktua ezagutzeko eta industria berdea etorkizun jasangarrirako bidean nola ari den lideratzen ezagutzeko aukera emango duten hitzaldien bidez. 

Azkenik, bloke honetan Basque Digital Innovation HUB (BDIH) ere egongo da. Teknologia digitalak eta jasangarriak ezagutu, probatu eta garatu dituzten eta horiekin batera produkzio-prozesuak hobetu dituzten enpresen arrakasta kasuak ezagutzeko gune bat eskainiko du.  

Energia- eta ingurumen-trantsizioa eta trantsizio teknologiko-digitala 4.0 industrian

Hirugarren ardatzak energia- eta ingurumen-trantsizioa eta trantsizio teknologiko-digitala jorratuko ditu. Horretarako, Basque Microelectronics Hub (BMH) izango da bertan, Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartearen (GAIA) barne-organoa, eta eskualdeko estrategia mikroelektroniko bat antolatzeko eta gidatzeko gune bat proposatzen du.  

ELBE (European Leaders of Blue Energy), Euskadiko Energiaren Klusterra buru duena, eta INGENIOUS (erresilientzia eta trantsizio berde eta digitalak ekonomian eta industrian bizkortzean oinarritzen dena) kluster multzoek ere parte hartuko dute. Europako Batzordeak ‘eurokluster’ izendutako horiek ezagutarazteko gune bat izango dira bloke honetako ponentziak. Aliantza horien helburua da ETEentzako finantzaketa-ildoak koordinatzea itsasoko energia berriztagarrien eta energia-industria intentsiboen deskarbonizazioaren arloetan.  

Azkenik, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Ihobek, eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) gune bateratu bat eskainiko dute ekonomia zirkularraren, hondakinen kudeaketaren edo zirkulartasunaren joerei heltzeko, besteak beste. 

Hemen da etorkizuneko industria, zain gaituzu Basque Open Industry-n. Euskal produkzio-sarea indartzeko diseinatutako manufaktura aurreratuko ekosistema baten finkapena aurkezten duen topaketa. Izen-emateko epea zabalik dago. 

Lotutako albisteak

Euskadik  Txinan  finkatutako  euskal  enpresen  babesa  indartu  du  Kunshanera  egindako  bisita  baten  bidez

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez

Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Connect  Group,  zentro  teknologikoa  Donostian  duen  multinazionala
27/03/2025 I+G+B

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala

Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.