Tapia Bavarian bizi den euskal komunitatearekin bildu da eta enpresa-agenda trinko bati ekin dio. Lehendakaria ere gehituko zaio
- Tapiak, gainera, Trumpf, Festo eta Bayer multinazionalen egoitzak bisitatuko ditu
Eusko Jaurlaritzak antolatuta Bavarian bizi diren euskal komunitateko profesionalek bart bilera egin dute, Euskadik Munichen duen ordezkaritza komertzialaren egoitzan. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak ekitaldi sozial horrekin ekin dio aste osoan Alemanian izango duen agenda trinkoari. Iñigo Urkullu lehendakaria batuko zaio biharko jardunaldian, eta Stuttgarteko Mercedes Benz taldearen zentrala bisitatuko dute.
Aste osoan askotariko bilerak eta bisitak egingo diren arren, horiek guztiek helburu bera dute: Euskadin instalazioak dituzten Alemaniako enpresa handien konfiantza indartzea eta etorkizuneko erronken gertuko jarraipena egitea, hala nola Mercedes, Bayer eta Trumpf enpresena. Asteko agenda osatuko da Municheko Unibertsitate Teknikoan eta Alemaniako Zentro Aeroespazialean egingo diren bilerekin.
Asteartea, uztailak 5
- Alemaniako Zentro Aeroespaziala (Deutsches Zentrum für Luft- und Raumfahrt, DLR). Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ordezkaritzak Alemaniako Zentro Aeroespaziala (Deutsches Zentrum für Luft- und Raumfahrt, DLR) bisitatuko du astearte goizean. Zentro hori da, hain zuzen ere, Alemaniako ingeniaritza-ikerketako erakunde handienetako bat. DRL zentroak I+Gko jarduerak egiten ditu aeronautikaren, espazioaren, energiaren, segurtasunaren eta digitalizazioaren alorretan.
Bisita Propultsio Espazialeko Institutuaren instalazioetan egingo da. Institutu horrek hamarkadak daramatza hidrogenoaren inguruan esperimentatzen, eta mundu osoko hidrogeno-erabiltzaile handienetako bat da, Europako Ariane anezkaren familiarentzako motor-proben ondorioz. Ildo horretatik, hidrogeno teknologia aplikatuetako saila arduratzen da energia-iturri berriztagarrietatik sortutako hidrogenoan oinarritzen diren teknologia jasangarriak garatzeaz. Azken batean, hidrogeno-ekoizpenaren arloko ikerketa-ildoak ezagutu nahi dira, baita Hidrogenoaren Euskal Estrategia partekatu eta lankidetza-aukerak aztertu ere.
- Arratsaldean, FESTO enpresaren egoitzan izango da hitzordua. Bertan zenbait estaziotako Industria 4.0 ikuspegia ikusiko da, eta balioaren fluxuarekin eta logistikaren kontzeptuarekin lotzen den ekoizpenari buruzko informazioa emango da. Era berean, kalitate, segurtasun, mantentze mugikor, smartenance eta datuen kudeaketaren arloko prozesuei buruzko informazioa emango da. Ibilbidean, horrez gain, energia-efizientziaren fabrika, langileen kualifikazioa, ikaskuntza-fabrika eta berrikuntza sustatzeko fabrikak ere izango dira mintzagai.
Asteazkena, uztailak 6
- Mercedes Taldea. Mathias Geisen Mercedes-Benz Vans-eko CEOak eta haren taldeak zuzenduko dute Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen lan-jardunaldia. Lan-jardunaldi horretan, Emilio Titos Vitoria-Gasteizko plantako arduradunak ere parte hartuko du.
Jardunaldian, automozioaren industriak aurre egin beharreko erronkak aztertuko dira. Izatez, automozioaren industria erabat murgilduta dago motorizazio berrien, gidatze autonomo eta konektatuaren edo mugikortasun-kontzeptu berrien ondoriozko egiturazko aldaketan.
Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Mercedes-Benzek sinatutako hitzarmenaren ondoren, eta Mercedes Taldeak Gasteizko plantan 1.200 milioi euroko inbertsioa iragarri ostean, lehendakariak eta sailburuak lan-jardunaldi bete-betea izango dute, taldeko zuzendaritzarekin bildu eta Stuttgarteko planta bisitatuko baitute. Euskal ordezkaritzak Euskadiko gaitasun teknologiko eta zientifikoetan aurrera egiten jarraitu nahi du eta gaitasun horien gaineko konfiantza sendotu nahi du, baita aurreikusitako inbertsioak egiteko egokitasuna indartu ere.
Osteguna, uztailak 7
- Ostegunean topaketa egingo da TRUMPF taldearekin. Ia 100 urteko historia duen Alemaniako familia-enpresa hori industria-makinen fabrikazioan aritzen da eta Ditzingen-en du egoitza, Stuttgartetik hurbil. TRUMPF da makina-erremintako eta laser-gailuetako munduko hornitzailerik handienetako bat. Alemaniako talde horrek Lantek euskal konpainia eskuratu zuen joan den urteko martxoan. Euskal konpainia hori aitzindari da txapa eta metala mozteko eta prozesatzeko sektorearen eraldaketa digitalean. Horrela, ekoizpen-prozesua hobetu, eta taldeak modu integralean estaltzen du xaflaren eta metalaren eraldaketa-katea. Bisitaldi horretan, Alberto Lopez de Biñaspre Lantek konpainiako CEOak bat egingo du ordezkaritza instituzionalarekin.
Ostirala, uztailak 8
- Bayer Pharma. 150 urtetik gorako historia duen enpresa-taldeak osasunaren eta nekazaritzaren arloetan dihardu. 2020an, Bayer-ek Viralgen erosi zuen, gene-terapiari bultzada emateko, eta joan den urtean 120 milioi euroko inbertsioa iragarri zuen gene-terapiaren arloko erreferentzia bihur zedin. Euskadi berrikuntza bioteknologikoaren arloko nazioarteko erreferente bihurtzeko lan egiten ari da. Euskal Autonomia Erkidegoan bioosasunaren sektorea urteko % 5 hazi da azken bost urteotan, eta Bayer gisako talde handiekin elkarlanean aritzea pizgarria izan daiteke bide horretan aurrera egiten jarraitzeko.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea
Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...

AEBk ezarritako arantzel berriak direla eta, euskal enpresei arreta goiztiarra emateko zerbitzua
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz