Tapia: “Brexiterako akordioak ziurtasuna ematen die gure enpresei”
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak modu positiboan baloratu du Europak eta Erresuma Batuak Brexitaren inguruan lortutako akordioa, nahiz eta zuhur agertu den “Londres eta Bruselak hartutako erabakia parlamentu britaniarrak berretsi bitartean”.
“Euskal enpresa eta pertsonek segurtasun askoz ere handiagoa dute modu honetan bi urteko epea zabalduko delako modu ordenatuan Erresuma Batuaren irteera lantzeko” baieztatu du Tapiak.
Sailburuaren balorazioa Suitzan egiten ari den agendan tarte bat hartuta egin du, Gobernu Federaleko Hezkuntza, Ikerkuntza eta Berrikuntza estatu idazkariarekin, Martina Hirayamarekin bilera egin ostean. Bileran bi gobernuen berrikuntza estrategiak kontrastatu dituzte.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.