Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Arantxa Tapia sailburua, jardunaldian.

Tapiak energiari buruzko “herri-akordio zintzo bat” eskatu du

Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak hasiera eman dio Ukrainiako gerraren inpaktuari buruzko jardunaldi bati

Arantxa Tapiak, Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, esan du energiaren inguruko “herri-akordio zintzo bat” behar dugula energiaren garestitzeak eragin duen krisiari aurre egiteko. Tapiak berak ireki du Ukrainiaren inbasio errusiarrak euskal ekonomia eta enpresetan izan duen eraginari buruzko jardunaldia, zeina SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatu baitu Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean.

“Joko-zelai honetan gerrako ekonomiaren arauen arabera jokatu behar dugu” esan du sailburuak, eta gero hizpide hartu ditu Eusko Jaurlaritzak abiatutako ekintzak, “bai alderdi humanitarioan, errefuxiatuei harrera eginaz, eta baita ere alderdi ekonomikoan zein enpresa arloan. Makineria hori martxan dago, jendearengandik hurbil dago, eta uste dugu lagungarri izan dela hiru jarduera-ildo garrantzitsutan”.

Hasteko, aipatu du Nazioarteko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) nazioarteko egoera geoekonomiko eta politikoaz egin duen azterketa eta jarraipena. Bigarrenik, esan du laguntza-programak indartu dituztela, eta horrezaz gain, martxan jarri dituztela enpresei laguntzeko mekanismo eta tresna berriak. Eta, hirugarrenik, “aurreko biak barne hartuz eta harago ere joanez”, alerta energetikoaz mintzatu da. “Parekorik ez duen Europa mailako krisi bat bizi dugu, guztiz oinarrizkoa eta beharrezkoa den ondasun bati lotua, hots, energiari”.

Tapiak gogora ekarri du Iñigo Urkullu lehendakariak Hitzartuz programa aurkeztu zuela ostegunean Eusko Legebiltzarrean. Hitzartuz laguntza-tresna bat da, 400 milioi euroko inpaktua izango duena eta zortzi neurri aurreikusten dituena.

Sailburuak azpimarratu du Euskadik bere menpekotasun energetikoa murriztu behar duela. “Ezingo dugu ekoitzi behar dugun energia guztia. Horregatik, aurrerantzean ere gure printzipio gidariak izango dira eraginkortasun energetikoa sendotzea, eta energia berriztagarrien eta energia berde nahiz alternatiboen (adibidez hidrogenoa) sorkuntza handitzea”. Ildo horretatik nabarmendu du energiaren inguruko “herri-akordio zintzo bat” behar dugula.

Ainhoa Ondarzabal Nazioartekotzeko Euskal Agentziako kontseilari delegatuak aipatu du mundu mailako hazkunde ekonomikoa moteltzen ari dela, interes-tasen aurreikuspena % 3,5ekoa izango dela datorren urterako, nazioarteko merkataritza dezeleratzen ari dela eta protekzionismorako joera nabari dela.

Komunikazio-kanal zuzena

Orobat esan du, Ukrainiako inbasioa gertatu bezain laster, Agentziak euskal enpresarekiko komunikazio-kanal zuzenak bultzatu zituela “euren beharrak ezagutzeko eta egoera berri honetan laguntzeko”. Hala, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Errusian, Polonian eta Txekiar Errepublikan dituen bulegoek jarraipen indibidualizatua egin diete arriskuan dauden herrialdeetan kokatuta dauden euskal enpresa guztiei, eta Euskadiko lantaldeak gauza bera egin du herrialde horietan jardueraren bat garatzen duten euskal enpresekin. “Guztira, harremanetan jarri ginen ia 200 enpresarekin”.

Bestalde gaineratu du berehalako laguntza emateko bi neurri abiarazi zituztela: aldizkako jarraipen-txostenak eta enpresei sostengua emateko Help Desk bat (laguntzarako leihatila bat), “non euskal enpresek gerraren lehen hilabeteetan eginiko ehun bat kontsulta jaso baititugu, laguntza emanez zalantzak bideratu eta argitzeko”.

Ana Camachok, Industria eta Trantsizio Energetikoko zuzendariak, hizpide hartu ditu gerraren ondorioei aurre egiteko enpresa eta pertsonen eskura jarri dituzten laguntza-programak, zeintzuen bidez 158 milioi euro banatuko baitira 2024ra arte. Kopuru horretatik 63 milioi bideratuko dira enpresa eta mikroETEetara.

Orobat aipatu du Bultzatu programa berria, zeinak 20 milioi euroko zuzkidura izango baitu lehengai eta logistikako gain-kostuei edota eskaeren ezeztapenei aurre egiteko, bai eta gasa kontsumitzen duten enpresentzako laguntzak, lege-aholkularitza espezializatua eskaintzen dutenak eta ordainketak zein alokairuak atzeratzeko aukera ematen dutenak.

Industria sailburuorde Mikel Amundarainek baieztatu du Euskadiko energia-sistema saretuari esker hornikuntza seguruagoa dela, baina kostu ekonomikoak ere handiak direla.  Esan du abuztuan abiarazitako Euskadiko kontingentzia energetikorako plana dokumentu ireki bat dela, askotariko eragile eta erakundeekin lankidetzan prestatu dena, “inor ezertara behartzen ez duena, arlo publikoaren nahiz pribatuaren parte-hartzearekin osatua”, eta etengabe eguneratzen dena.

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik eman dio amaiera jardunaldiari, eta aipatu du egoera honetan “oso hurbil” gaudela “enpresengandik; egunero hitz egiten dugu eurekin, eta denen ekarpenak jaso nahi ditugu”.

Lotutako albisteak

Egaña  Group,  zazpi  hamarkadako  historia  eta  nazioarteko  asmoak  dituen  Gipuzkoako  familia  enpresa
03/03/2025 Nazioartekotzea

Egaña Group, zazpi hamarkadako historia eta nazioarteko asmoak dituen Gipuzkoako familia enpresa

Aurten hiru enpresak lantegi berean batzeaz gain, atzerrian duten presentzia zabaltzea du helburu konpainiak.

Optimus3Dk  neurrira  egindako  gailu  medikoak  landuko  ditu  Gregorio  Marañón  ospitalearekin  batera

Optimus3Dk neurrira egindako gailu medikoak landuko ditu Gregorio Marañón ospitalearekin batera

Arabako enpresak bidalitako Lorena Cros doktoreak 3D modelaketan, inplanteen diseinuan eta irudi medikoen segmentazioan lagunduko du.

EJE&CONeko  Nodo  Norte  VIII  Topaketa:  Mugarik  Gabeko  Profesionalak
26/02/2025 Nazioartekotzea

EJE&CONeko Nodo Norte VIII Topaketa: Mugarik Gabeko Profesionalak

Goi mailakoa topagune berria Bilbon eta talentu-harrobia Goi Zuzendaritzarentzat eta Administrazio Kontseiluentzat.

Ekisolarrek  bere  negozioa  deskarbonizaziorantz  hedatu  nahi  du

Ekisolarrek bere negozioa deskarbonizaziorantz hedatu nahi du

Gasteizen kokatuta dagoen enpresak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du eta estalki industrialetan energia fotovoltaikoa eskaintzen du.

Euskadi  agenda  2030  sariak  60  erakunde  aintzatetsi  ditu,  garapen  jasangarriaren  helburuekin  duten  konpromisoagatik

Euskadi agenda 2030 sariak 60 erakunde aintzatetsi ditu, garapen jasangarriaren helburuekin duten konpromisoagatik

SPRIk eta Euskadiko Parke Teknologikoak konpromiso-diploma lortu dute

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.