Basque Trade & Investment Nazioartekotzea
Argitalpenak 28 urtarrila, 2025

T&D Behatokia S2 2024: Europa, Estatu Batuak eta Indiaren dinamismoak aukera berriak ireki ditu Transmisio eta Banaketaren sektorean

Transmisio eta Banaketan (T&D) espezializatutako euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko sektore honen joerak eta aukerak aztertzen dituen Behatokiaren laugarren edizioa. Txostena Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI Taldeari atxikitako euskal enpresen nazioartekotze-agentziak argitaratu du, eta sektorea sei hilean behin monitorizatzen duen azterketa sakona eskaintzen du aukera globalak identifikatzeko, lehiakortasuna indartzeko eta Euskadiko enpresen nazioarteko hedapena merkatu estrategikoetan sustatzeko.

Munduko Energiaren Transmisio eta Banaketako merkatuari buruzko azterketa

Teknologiaren eta T&Dren zerbitzu espezializatuen eskaera handitu egin da

Edizio honek 2024ko bigarren seihilekoa aztertu du, eta Behatokiak Europako herrialdeen, Ameriketako Estatu Batuen (AEB) eta Indiaren dinamismoa azpimarratu du, T&D sektorean egiten ari diren erregulazio arloko aldaketa garrantzitsuengatik eta inbertsio handien iragarpenagatik.

Dokumentuak, eremu estrategiko honek eskaintzen dituen joera globalen eta egungo aukeren azterketa eguneratua egiten du. Horrela, enpresek aukera berriak identifika ditzakete, arau-aldaketei aurrea hartu eta nazioartekotzeko estrategiak egokituz.

Txostenak, halaber, mundu osoan abian dagoen proiektu-zorro zabala nabarmendu du. AEBek lideratzen dute 2.621 ekimenekin, horien atzean Indonesia eta India daudela, eta Europak ere gorakada handia izan du azpiestazioen proiektuetan. Kopuru horiek T&Dko teknologia eta zerbitzu espezializatuen eskari gero eta handiagoa islatzen dute, eta euskal enpresek soluzio lehiakorrak eskain ditzakete arlo honetan.

Enkanteak eta lizitazioak merkatu dinamikoetan

Enkante eta lizitazioei dagokienez, Indiak lidergoari eutsi dio lizitazio berrien iragarpenetan, bereziki energia berriztagarrien arloan. Europak, Frantzia buru, eta AEB eta Hego Korea bezalako merkatuek ere aukera garrantzitsuak eskaintzen dituzte.

Indiak lidergoari eutsi dio lizitazio berrien iragarpenetan

Era berean, aztertutako aldian T&D arloko inbertsio handiak izan dira nagusi. Europan, Hitachi Energyk 80 milioi euro inbertituko ditu Espainian transformadoreetan, eta Nexansek 15 milioi euro bideratuko dizkio Frantzian duen lantegiari. AEBetan, Energia Departamentuak 350 milioi euro inbertituko ditu transmisio arloko proiektuak finantzatzeko ditu, eta Indian, 10 milioi etxetan eguzki-sistemak instalatzea helburu duen programa abiaraziko da, 8.570 milioi euroko aurrekontua tarteko.

Azkenik, Europako lizitazioen analisiak argi utzi du esleitutakoaren balio osoaren % 30 baino gehiago transformadoreei dagokiela, 500 milioi dolarretik gora. Bulgarian, Errumanian, Polonian eta antzeko herrialdeetan biltzen dira aukera horietako gehienak, Italia, Espainia eta Mediterraneoko gainerako merkatuen gainetik..

T&D sektoreko eragile nagusien mugimenduak

Iberdrolak Europako dinamikoenetako bat izaten jarraitzen du

Maila globalean, sektoreak garrantzizko mugimenduak izan ditu sektoreko eragile nagusien artean. Horietatik, nabarmentzekoa da Iberdrolaren Eastern Green Link 1 proiektua, edota Shellen Hego Koreako akzioen erosketa EDF Renewablesen eskutik.

AEBetan, Pacific Gas & Electric Co. enpresak 14.000 milioi euro ere jaso ditzake mailegu federaletan bere sare elektrikoa modernizatzeko, eta Asian, State Grid Corporation of China delakoa aurrera egiten ari da UHVDC transmisio-proiektu baten garapenean.

Azpiegitura elektriko adimendunak

Sare elektriko adimendunekin lotutako Smart Grids proiektuak, energiaren transmisioa eta banaketa optimizatzeko teknologia aurreratuak integratzen dituztenak, funtsezko oinarri dira azpiegitura elektriko globalaren bilakaeran. Esparru horretan, Estatu Batuak dira mugimendu horren buru, batez ere ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegituretan, eta atzetik India. Dokumentuan herrialde horiek irtenbide teknologiko aurreratuak ezartzeko duten garrantzi estrategikoa azpimarratzen dute.

Azpiegitura elektrikoan egindako inbertsio globalak iraultza digitala jasaten ari da

Gainera, BT&I-k egindako analisiaren arabera, azpiegitura elektrikoan egindako inbertsio globalak iraultza digitala jasaten ari da. 2022an, azpiegitura digitala inbertsioaren %20 izan zen, hau da, 2015eko kopuruaren bikoitza. Gainera, etengabeko hazkundea iragartzen duten proiekzioak kontuan hartuta, 600.000 milioi dolarreko inbertsioa aurreikusten da 2030erako.

Testuinguru horretan, hauek dira joera nagusiak: adimen artifizial sortzailea, Gauzen Internet (IoT) eta Blockchain. Horiek funtsezko zeregina dute sare elektrikoen eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko, eta energiaren sektorearen etorkizuna delineatzen dute.

Basque Trade-k euskal T&D enpresen nazioartekotzea bultzatzen du

Basque Trade & Investment-en lana funtsezkoa da beren aukerak gure mugetatik harago zabaldu nahi dituzten euskal enpresentzat. T&D Behatokia bezalako ekimenen bidez, agentzia honek informazio estrategikoa ematen du, enpresei aukera berriak identifikatzeko aukera ematen diena Europa, Estatu Batuak eta India bezalako merkatu dinamikoetan. Azterketa horiek, Euskadiko enpresen lehiakortasuna indartzeaz gain, azken joera globalekin lotzen dituzte, sektorearen etengabeko aldaketetara egokitzea erraztuz.

Gainera, SPRI Taldeak nazioartekotzerako laguntza espezifikoak eskaintzen ditu, atzerrian Transmisio eta Banaketa proiektuak abian jartzeko funtsezko baliabidea. Horrelako ekimenei buruzko informazio eguneratua jaso nahi baduzu, SPRIren buletinera harpidetzeko gonbita egiten dizugu. Azken nobedadeen, finantziazio-aukeren eta joeren berri izan, zure enpresaren nazioarteko presentzia indartzen lagunduko baitizute.

 


Nahi baduzu, Txosten osoa hemen eska dezakezu edo .

Lotutako beste txosten batzuk:

  • .
    Behatokiaren 3. edizioak T&D sektorea monitorizatzen du 2024ko lehen seihilekoan, nazioarteko transmisio-lineen eta azpiestazioen proiektuak nabarmen ugaritu direla erakusten du. Europak aurreko edizioan baino 300 proiektu gehiago ditu, eta AEBk 86.
  • .
    Behatokiaren bigarren edizioan, Estatu Batuak herrialde estrategikoen zerrendaren buru dira, eta Biden Administrazioak 3.460 milioi dolarreko (3.204 milioi euro) inbertsioa iragarri du sare elektrikoa modernizatzeko. Dokumentuak jasotzen du 2023ko bigarren seihilekoa sektoreko eragile nagusiek T&Bn egindako inbertsio garrantzitsuen aldia izan zela.

  • Edizio honek 2023ko 1. seihilekoa hartzen du, eta honako eduki hauek biltzen ditu: Ikuspegia herrialdeka, Players inguruko ikuspegia eta Zoom-a goi-tentsioko aparamenta merkatuan.
  • Brasilgo Energiaren Transmisio eta Banaketako merkatuari buruzko txostena

Lotutako albisteak

Australia,  merkatu  estrategikoa  energia,  teknologia  eta  garraio  arloetan  euskal  enpresentzat
01/04/2025 Nazioartekotzea

Australia, merkatu estrategikoa energia, teknologia eta garraio arloetan euskal enpresentzat

Australia lehentasunezko merkatua bihurtu da Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-estrategian. Ekonomia sendoa eta merkatu heldua dituen herrialdea da, baina euskal enpresen presentzia mugatua du oraindik. Hala ere, haren erakargarritasuna sektore estrategikoetan eskaintzen dituen negozio-aukerei esker mantendu da.

AEBko  industria  aeroespaziala:  hazkundea  eta  erronkak
18/03/2025 Nazioartekotzea

AEBko industria aeroespaziala: hazkundea eta erronkak

AEBko merkatu aeronautikoak oso erakargarria izaten jarraitzen du, eta etengabe handitzen ari da, bidaiarien eta merkantziaren trafikoaren gorakada dela eta. Aukera handiak daude teknologia berritzaileak eskaintzen dituzten euskal enpreseentzat; bereziki, erregaiaren eraginkortasunean eta isurpenen murrizketan zentratuta dauden horientzat.

Lehengaien  Nazioarteko  Behatokia  2025ean  petrolioaren  prezioa  progresiboki  murriztuko  dela  aurreratu  du  Lehengaien  Behatokiak
06/03/2025 Nazioartekotzea

Lehengaien Nazioarteko Behatokia 2025ean petrolioaren prezioa progresiboki murriztuko dela aurreratu du Lehengaien Behatokiak

Basque Trade & Investmentek Estatu Batuen muga-zergek eta Txinako ekonomiaren dezelerazioak merkatu global honetan izango duten eragina aztertu du azken Behatokian.

Indiako  automozioa:  Indiak  hub  estrategikotzat  duen  posizioa  indartu  du  automobilgintzako  industria  globalean
27/02/2025 Nazioartekotzea

Indiako automozioa: Indiak hub estrategikotzat duen posizioa indartu du automobilgintzako industria globalean

Basque Trade & Investmenten azken txostenak Asiako herrialde horretan jarduteko interesa duten euskal enpresek aurki ditzaketen aukerak eta erronkak aztertu ditu.

Argentinako  Vaca  Muerta  hobian,  35.500  milioi  dolarreko  inbertsioak  aurreikusi  dira  datozen  urteetarako  gas  naturalaren  arloan
26/02/2025 Nazioartekotzea

Argentinako Vaca Muerta hobian, 35.500 milioi dolarreko inbertsioak aurreikusi dira datozen urteetarako gas naturalaren arloan

Basque Trade & Investmentek merkatu horrek eskaintzen dituen aukerak aztertu ditu bere azken ohar teknikoan, izan ere, mundu osoko mailan shale oil eta shale gas delakoen erreserbarik handienetakoa da.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.