Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 13 uztaila, 2022

Teknia, munduko 12 herrialdetan presentzia duten mugikortasun soluzioen fabrikaziorako kidea

Enpresak 30. urteurrena ospatzen du aurten, eta agertoki elektrikoaren aukera berrien artean posizionatu nahi da, I+Garen aldeko apustu sendoa eginez.

Automobilgintzako tailer gisa hasi zen, 26 langilerekin, eta gaur egun 3.200 langile baino gehiago dituen talde multinazional bat da, mundu osoko 12 herrialdetan presentzia eta 22 ekoizpen lantegi dituena. Teknia familia enpresa da, 1992an Elorrion sortua, mugikortasun-soluzioetarako osagai metaliko eta plastikoen fabrikazioan espezializatua. Horretarako, teknologia-sorta zabala erabiltzen du, eta horrek “konfiantzazko fabrikazio-partner” bihurtzen du bere bezeroentzat, “munduko OEM eta Tier-1 fabrikatzaile handientzat”, azaldu du Michel Peñak, Tekniako zuzendari Teknikoak eta Ingeniaritzakoak. Teknologia horien artean sartzen dira mekanizazioa, hodien konformazioa, aluminioa eta plastikoa estanpatzea edo injektatzea. 

Bere bizitzako 30 urteetan, enpresak eboluzionatu egin du eta bere hazkundea jarraitua izan da denboran zehar. Gaur egun, epe luzera balioa emateko ikuspegia du, bai bezeroentzat, bai sektorearentzat oro har. “Horretarako, ezinbestekoa da eskura dauden baliabide guztiak erabiltzeko prest egotea, lanetan berrikuntza eta etengabeko hobekuntza sustatzeko”, azaldu du Peñak. 

Bere 30 urteetan, enpresak eboluzionatu egin du eta bere hazkundea jarraitua izan da denboran zehar. Izan ere, Stuttgart inguruan, Alemanian, lantegi bat ireki berri du. Herrialde horretako lehen lantegia da Tekniarentzat, eta, haren bidez, taldeak “mekanizazioan duen posizionamendua indartu nahi du, zehazki, goi-mailako teknologiako esekidura-osagaietan, funtsezkoak izango baitira ibilgailu autonomoetan”, azaldu du Peñak.

Adibide gisa, SINPLOMO I+G proiektua nabarmentzen da, SPRI taldeko Hazitek programak finantzatua. Berunik gabeko materiala duten baterietarako osagaien mekanizazioa hobetzea zuen helburu, kasu honetan, olioa iragazteko zentral batean inbertsioak eginez eta zirkuitu itxiko presio altuko hozte-makinetara bideratzeko sistema baten bidez. Proiektua 2021eko apirilean hasi zen eta arrakastaz amaitu da. 

Tekniako Bilboko lantegia proiektuaren iragazte-zentralaren garapenaren arloko gainbegiratze teknikoaz arduratu zen. Promatec enpresak egin zuen garapen hori. Gainera, SINPLOMOn, EHAFF gipuzkoarrak parte hartu zuen hodien eta osagai osagarrien instalazioaren zatian, Promatec-ek emandako soluzioa integrala izan zedin eta proiekturako planteatutako entsegu-multzoaren xede diren torneatze-zentro guztiei euskarria eman ziezaien. Teknia Bilbaok, gainera, berunik gabeko aluminiozko mekanizazioaren azterketa aplikazio industrialeko mailetara igotzea izan zuen eginkizun, TRL 4 heldutasun teknologikoaren maila gaindituz (laborategiko ingurune batean baliozkotzearena), ezarpen osorako bidean. 

Enpresak I+Gn lan egiten du beste esparru batzuetan ere, hala nola ibilgailu elektrikorako osagai ugari fabrikatzen laguntzen du, bere teknologia espezializatuei esker: “Hainbat proiektu berritzailetan murgilduta gaude, hala nola PERTE VEC proiektuan kokatutako bateriek ekosistemaren barruan duten parte-hartzean, non Envision, Acciona eta Silence-rekin batera parte hartzen dugun”. 

Izan ere, mugikortasunaren arloko konpainia den aldetik, Teknia ahalegin handiak egiten ari da agertoki elektriko berrian aukera handienak dituzten eremuetan kokatzeko, taldea sektorearen abangoardian kokatzeko helburuarekin. “Funtsezkoa da hori egitea, gure bezeroei behar gaituzten eta egon nahi duten tokian laguntzen jarraitzeko, bai egungo premietan, bai etorkizunekoetan”, adierazi du Peñak. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

Lotutako albisteak

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Kanpo  merkataritzari  buruzko  prestakuntza  behar  duzu?  Eman  izena  lehenbailehen  nazioartekotzeko  BEINT  beketan
06/03/2025 Nazioartekotzea

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan

Programak 3,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.

Singapurrek  eta  Euskadik  negozio-aukera  berriak  esploratuko  dituzte  energia  berriztagarrietan  eta  biozientzietan

Singapurrek eta Euskadik negozio-aukera berriak esploratuko dituzte energia berriztagarrietan eta biozientzietan

Asiako herrialde horretako enpresen garapena bultzatzeaz arduratzen den gobernu-agentziaren ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak jorratzeko asmoz

Egaña  Group,  zazpi  hamarkadako  historia  eta  nazioarteko  asmoak  dituen  Gipuzkoako  familia  enpresa
03/03/2025 Nazioartekotzea

Egaña Group, zazpi hamarkadako historia eta nazioarteko asmoak dituen Gipuzkoako familia enpresa

Aurten hiru enpresak lantegi berean batzeaz gain, atzerrian duten presentzia zabaltzea du helburu konpainiak.

Europar  Batasunak  Errusiaren  aurkako  zigorrak  areagotu  ditu,  energia,  industria  eta  finantza  arloetako  murrizketekin
28/02/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasunak Errusiaren aurkako zigorrak areagotu ditu, energia, industria eta finantza arloetako murrizketekin

Europar Batasuneko Kontseiluak hamaseigarren zehapen-sorta onartu du aste honetan, Ukrainaren aurkako etengabeko gerrari erantzunez

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.