Arantxa Tapia, Londresen.
Nazioartekotzea
Albisteak 3 urria, 2019

Tapiak “Europa indartsua” aldarrikatu du, Trumpek iragarri dituen zerga berrien aurrean

Ekonomiaren Garapeneko sailburuak, Londresetik, honako hau aldarrikatu du: “Europa sendoa; bertan, zerga-politikak AEBen eta Txinaren mehatxuei erantzuten jakin behar du, eta berrikuntza eta teknologia izan behar ditu erantzuteko armarik onena”

Arantxa Tapia sailburuak, Londresen Euskadiko profesionalekin euskal enpresentzako nazioarteko aholkularitzako eta laguntzako mekanismoak birpasatzeko izan duen bileran, Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Europar Batasunerako iragarri dituen zerga berrien ondorioz irekitzen den egoera berria ere balioetsi du. Brexita ez da nazioarteko merkataritza itxuraldatuko duen gertakari bakarra.

Tapia irmoa izan da horren harira: “Donald Trump AEBen eta Europaren arteko merkataritza-harremanak are gehiago tenkatzeko prest dago eta, horretarako, gure jardueraren zati batentzat oso kezkagarriak izan daitezkeen neurriak balia ditzake, baldin eta neurri horiek aurrera jarraitzen badute. Gaur bertan, gure industria-ekoizpenean esanguratsuak diren produktuentzako zergak igoko direlako albistea ezagutu dugu. % 25 arteko zergak aeronautikaaren, mahastizaintzaren eta ardogintzaren, altzairuaren… sektoreetako produktuei”.

“Paradojikoa da gaur, hemen, Londresen, Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteak ekarriko duena eztabaidatzen den leku honetan, Europa indartsua izateko eta bertan merkataritza- eta industria-politika irmoak hartzeko dagoen beharraz ohartarazi behar izatea”.

“Eusko Jaurlaritzak Brexitaren ondoko merkatu britainiarrean posizionatzeko lan egiten du, eta lanean jarraituko du, batik bat, industria-ahalmen gisa finkatuko den Europa eraikitzen eta garatzen laguntzeko.

Europa sendoa, non zerga-politikak jakingo baitu AEBen eta Txinaren mehatxuei erantzuten, non berrikuntza eta teknologia “erantzuteko arma” onenak izango baitira, non gizarte- eta ekonomia-ingurune lehiakorra, jasangarria eta zuzena sortzeko gai izango baikara”.

Lotutako albisteak

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.