Txinan ezarritako zazpi euskal enpresak jaso dituzte Kunshan-eko sari ospetsuak
Txinako eskualde horren enpresa-jardunaldi handiak bertako eta nazioarteko 200 enpresatako zuzendaritzako kideak elkartu zituen; eskualde horretan dago, hain zuzen, Mondragon Taldearen enpresa-parkea
Txinan ezarritako zazpi euskal enpresak jaso dituzte urteko enpresa-saririk garrantzitsuenak Kunshan eskualdean, Mondragon Taldearen enpresa-parkea dagoen tokian. Azaroaren 7an eman ziren sariak, Kunshan eskualdeko Qiandeng hiriko enpresa-jardunaldi handian. Ekitaldian izan zen Euskadiko Nazioartekotze Agentziaren (Basque Trade & Investment) Txinako bulegoko zuzendaria, Mikel Yang, erakundeetako hainbat ordezkarirekin batera.
Qiandeng hiriko alkatetzak antolatu zuen jardunaldia, eta Kunshaneko alkateordea izan zen buru. Ekitaldian parte hartu zuten, halaber, Kunshan eskualdeko tokiko agintariek eta inguru hartan ezarrita dauden nazioarteko eta tokiko 200 enpresa baino gehiagoren zuzendaritzako kideek ere.
Hauek izan ziren urteko enpresa-sari garrantzitsuenak jaso zituzten euskal enpresak: High Quality Top 10 Development Enterprise Award atalean, Gestamp Kunshan, Fagor Ederlan Kunshan eta Batz Kunshan; Top 10 Smart Manufacturing Demonstration Enterprise Award saria, berriz, Gestamp Kunshan eta Orkli Kunshan enpresek irabazi zuten; Orkli Kunshan-ek jaso zuen Top Ten Transformation Upgrade Innovation and Development Enterprise Award saria; Top Ten Most Growing Enterprise Awards atalean, Fagor Ederlan Kunshan, Gestamp Tooling Kunshan eta Mondragon Assembly Kunshan enpresek jaso zuten saria, eta Ormazabal Kunshan-ek jaso zuen Top 10 Focus on Talent & Use Talent Award saria.
Oraingoan, bestalde, proiektu eta inbertsio berriak sinatzeko ekitaldi handi bat egin zen Qiandeng-en (Kunshan-eko eskualdea, Jiangsu probintzia). Proiektu horien artean dago Mondragon Assembly Kunshan-en ekoizpen-linearen teknologia eraldatzeko eta modernizatzeko proiektua, bai eta Gestamp Tooling Kunshan-en hotzetako estanpaziorako linearen teknologia eraldatzea eta modernizatzea ere.
Euskadiko Nazioartekotze Agentziaren zuzendariak, Kunshan-eko alkateordeak, Alderdi komunistaren Qiandeng-eko batzordeko idazkariak eta Qiandeng-eko alkateak inauguratu zuten Qiandeng-eko proiektu estrategikoak abian jartzeko zeremonia handia.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.