Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 abendua, 2024 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Txina

Txinan kokatutako berrogeita bost euskal enpresek Asiako merkatuaren joerak eta erronkak aztertu dituzte

Ekitaldian networkingari eskainitako gune bat izan zen, Txinan presentzia duten euskal enpresen arteko harremanak indartzeko helburuarekin
China Euskadi

Txinan kokatutako 45 euskal enpresatako 60 profesional izan ziren Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldean integratutako euskal enpresak nazioartekotzeko agentziakShanghain antolatutako jardunaldian. Ekimenaren helburua Txinako merkatua aztertu eta haien arteko loturak sendotzea izan zen..

Txinako merkatuan 146 euskal enpresak dihardute, 228 ezarpenekin, ekoizpen planten eta merkataritza bulegoen artean, eta Jiangsu probintzian, Shanghain eta Pekinen dute presentzia bereziki. Ibilbide luzea eginda, euskal enpresek sektore estrategikoetan ezartzea lortu dute, hala nola fabrikazio aurreratuan, automatizazioan eta energian, eta, horrela, munduko merkatu lehiakorrenetako batean duten posizioa sendotu dute.

Testuinguru horretan, jardunaldiak aukera eman zien “Asiako erraldoian” kokatutako enprese beren esperientziak partekatzeko eta merkatuaren dinamikak elkarrekin aztertzeko. Yuete Ye Txinako BasqueTrade-ko bulegoko zuzendariak aurkeztutako ekitaldian mahai-inguru bat egin zen, eta Gestamp, Smarmec, Batz eta Orkli enpresetako Txinako arduradunak izan ziren hizlariak.

Bertan, hainbat alderdi estrategiko eztabaidatu ziren, hala nola egungo joerak, araudi-aldaketak eta etengabeko bilakaeran dagoen ingurune ekonomikora egokitzeko beharrezkoak diren estrategiak. Azken 15-20 urteetan Txinako merkatuak izan duen bilakaera eta eraldaketa, Asiako erraldoiaren garapen teknologikoaren estrategia, hornikuntza-kateen berrantolaketa Txina +1 estrategiaren testuinguruan eta Txinako gobernuak deskarbonizaziora zuzendutako neurriak izan ziren eztabaidaren ardatz nagusiak. Espazio horrek aukera eman zien konpainiei erronka komunak eta arriskuak identifikatzeko, eta Txinako merkatuak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukerak elkarrekin bateratzeko..

Ekitaldian networkingari eskainitako gune bat ere izan zen, Txinan presentzia duten euskal enpresen arteko harremanak indartzeko helburuarekin, eta parte-hartzaileek oso ondo baloratu zuten alderdi hori.

Bulegoa duen merkatuetan BasqueTrade-k sustatutako topaketa hauen bidez, nazioarteko merkatuetan ezarrita dauden euskal enpresen arteko lotura indartu nahi da. Gainera, ekimen horiek, esperientziak eta ezagutzak trukatzea errazteaz gain, elkarlanerako eta hazkunderako aukera berriak identifikatzen laguntzen dute.

China Euskadi

Lotutako albisteak

18 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
82 gazte abiatuko dira urtarrilean beren atzerriko lanpostura, Eusko Jaurlaritzaren BEINT nazioartekotze-bekei esker
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadik eta Alemaniako hegoaldeak adimen artifizialean eta fabrikazio aurreratuan duten harremana indartu dute
Irakurri gehiago
BasqueTrade Japón Euskadi Webinar 5 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Automozioko euskal enpresek beraien berrikuntzak aurkeztu dizkiete Japoniako 30 enpresa baino gehiagori
Irakurri gehiago
3 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Nagore Bonilla Gabarain, Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendari nagusi berria
Irakurri gehiago
2 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadik gazte talentua indartu du nazioarteko prestakuntzarako 500 Global Training beka berrirekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak