Maroko Afrikako automobilgintza-sektoreko ekoizpenaren buru mantentzen da
Automobilgintzaren sektoreak automobilaren produkzio-prozesu osoa hartzen du bere barne, eta industria-sare oso zabala eratzen du. Sare hau, honako enpresa hauek osatzen dute: automobilaren fabrikatzaileak, 3. mailako enpresak (TIER 3), 2. mailako lehengaien hornitzaileak (TIER 2) eta sistemen, azpisistemen eta osagaien hornikuntza-kateko goragoko mailetara ekartzen duten 1. mailako fabrikatzaileak (TIER 1).
2014an, Marokoko Gobernuak Industria Azeleratzeko Plana (IAP) jarri zuen abian. Plan horretan, industriaren garapena antolatu nahi zen, automobil-ekosistemen bidez. Ekosistema horiek 1., 2. eta 3. mailako enpresak biltzen dituzte jarduera-sektore edo produktu berean. Gaur egun, bost ekosistema identifikatu dira guztira: automobil-kableak, ibilgailuaren barrualdea eta eserlekuak, metala eta zigilatzea, automobil-bateriak eta, azkenik, motorrak eta transmisioa. Horrez gain, automobil-fabrikatzaileen bi ekosistema (Renault eta PSA) eta bestelako beste hiru identifikatu dira.
Automobilgintza sektore industrial nagusietako bat da eta herrialdearentzat hazkunde-motorra, 6.600 milioi eurotik gorako negozio-zifrarekin. Ibilgailuen Fabrikatzaileen Nazioarteko Erakundearen (OICA) datuen arabera, Marokok 402.085 ibilgailu fabrikatu zituen 2018an; horietatik 368.601 autoak izan ziren ( % 19,9ko igoera 2017arekin alderatuta) eta 33.484 ibilgailu erabilgarri arinak ( % 2,9ko murrizketa 2017arekin alderatuta). Datu horien arabera, Maroko Afrikako iparraldeko turismo-ekoizle nagusia da eta, 2018tik, bolumenari dagokionez Hegoafrika gainditu ondoren, Afrikako lehena ere bada.
Marokon 2011 eta 2018 bitartean ekoiztutako ibilgailuak
Iturria: OICA 2019
Automobilgintza da, halaber, herrialdeko lehen sektore esportatzailea, esportazioaren % 29rekin. Automobilen Fabrikatzaileen Nazioarteko Erakundearen arabera, Maroko 28. postuan dago automobilak ekoizten dituzten herrialdeen munduko sailkapenean. Hala ere, tokiko integrazio-maila baxuak (herrialdean mihiztatutako ibilgailuak fabrikatzeko erabilitako osagaien balio osoaren % 50 inguru inportatzen da) sektore hau inportazioen oso mendekoa izatea eragiten du. Ekoizpenari dagokionez, hiru ekoizpen-polo nagusi daude: Tanger, Kenitra eta Casablanca, batez ere herrialdean instalatutako bi fabrikatzaile handien inguruan: Renault eta PSA.
Marokoko ekoizle nagusia Renault taldea da, 2018an 402.085 ibilgailu ekoitzi baitzituen; herrialdean ere fabrikatutako ibilgailuak, guztira. Ekoizpen osotik, 318.600 ibilgailu Tangerreko lantegian fabrikatu ziren eta 85.550 Casablancakoan (SOMACA). Kalkuluen arabera, Renault taldeak hornitzaileei 2.000 milioi euroko erosketak egin zizkien 2018an, % 50,5eko tokiko integrazio-tasarekin. Era berean, plantak 2022rako Marokon urtean 500.000 ibilgailu gehiago ekoizteko asmoa duela jakinarazi du, eta horietatik 340.000 Tangerreko lantegitik etorriko dira.
Gainera, SOMACAko lantegia handitzeko proiektua ere abian da, ekoizpena bikoizteko, 160.000 unitatera iritsiz.
Era berean, 2019ko ekainaren 20ak urrats berri bat markatu zuen Marokoko automobilaren historian. Marokoko Estatuaren eta PSA Taldearen arteko akordio estrategikoa sinatu eta lau urtera, 2015eko ekainaren 19an, Mohammed VI.a Erregea buru izan zen Kenitrako PSA taldearen ekoizpen planta berriaren inaugurazio ekitaldian. Proiektu honek sektore autoeragile nazionalaren garapena sustatzen du eta “made in Morocco” delakoaren bikaintasuna ilustratzen du. Lantegia urtean 100.000 ibilgailu eta motor elkarturen ekoizpen-ahalmenarekin inauguratu zen. Gainera, industria-gunea zabaltzen hastea aurreikusi da, 2023a baino lehen ere produkzioa bikoizteko, hori lortzeko ezarritako data, alegia. Horrekin guztiarekin PAIren helburuek ezartzen duten bezala, 4.000 enplegu inguru eta hasieratik % 65eko tokiko integrazioa sortzea lortuko duela kalkulatzen da.
Helburuak honakoak dira:
- 500.000 enplegu baino gehiago sortzea: gaur egun, sektorea esandakoaren % 97an dago (405.496 lanpostu sortu ziren 2014 eta 2018 artean, eta horietatik 163.000 2018an).
- Tokiko integrazio-tasa % 65era iristea: gaur egun tasa % 50,5ekoa da, helburuaren % 78koa alegia. 2020rako % 80ko tasa lortzea espero da.
- 1.000.000 ibilgailuko ekoizpen-ahalmena lortzea: duela gutxi ezarritako helburua, hasiera batean 700.000 ibilgailura iritsi nahi baitzen. Industria % 70ean dago jada, 2018an 439.537 unitate fabrikatu baitziren. 2020an helburua lortzeko, beharrezkotzat jotzen da gutxienez hirugarren fabrikatzaile handi bat ezartzea herrialdean, Renaultez eta PSAz gain.
- Esportazioetan 100.000 milioi dírham fakturatu (10.000 milioi dolar estatubatuar): gaur egun % 65a bete da.
Marokoko automobilgintzaren egungo egoera sakonago ezagutu nahi baduzu, txosten osoa kontsultatzera gonbidatzen zaitugu.
Hemen ere eska dezakezu txosten osoa.
Zerikusia duten beste txosten batzuk:
- BT&I-ko Automobilgintzaren Behatokia: Munduko automozioaren sektoreari buruzko txostena
Basque Trade & Investmenten Automozio Behatokiak nabarmendu duenez, 2024an salmenten susperraldi globala gertatuko da, nahiz eta ekoizpena %2 jaitsiko den 2023ko datuekin alderatuta. Asia eta Ipar Amerika dira hazkundearen buru; Europak, berriz, ziurgabetasunean jarraitzen du. Merkatu gakoetan dauden euskal enpresentzako aukerak identifikatzen dira, batez ere ibilgailu elektriko eta hibridoetan, Txina eta Ipar Amerikarekin ekoizpena handituz. - Japoniako automobilgintza-merkatuaren azterketa
- Turkiako automobilgintza-merkatuaren azterketa
- Mexikoko automobilgintza-merkatuaren azterketa
- Txinako automobilgintza-merkatuaren azterketa
- Brasileko automobilgintza-merkatuaren azterketa
- Italiako automobilgintza-merkatuaren azterketa
- Argentinako automobilgintza-merkatuaren azterketa
- Indiako automobilgintza-merkatuaren azterketa
- Txinako sektore automotrizak Europan duen azkundeari buruzko oharra
- Ibilgailu astunen elektrifikazioari buruzko txostena
Lotutako albisteak

AEBko industria aeroespaziala: hazkundea eta erronkak
AEBko merkatu aeronautikoak oso erakargarria izaten jarraitzen du, eta etengabe handitzen ari da, bidaiarien eta merkantziaren trafikoaren gorakada dela eta. Aukera handiak daude teknologia berritzaileak eskaintzen dituzten euskal enpreseentzat; bereziki, erregaiaren eraginkortasunean eta isurpenen murrizketan zentratuta dauden horientzat.

Lehengaien Nazioarteko Behatokia 2025ean petrolioaren prezioa progresiboki murriztuko dela aurreratu du Lehengaien Behatokiak
Basque Trade & Investmentek Estatu Batuen muga-zergek eta Txinako ekonomiaren dezelerazioak merkatu global honetan izango duten eragina aztertu du azken Behatokian.

Indiako automozioa: Indiak hub estrategikotzat duen posizioa indartu du automobilgintzako industria globalean
Basque Trade & Investmenten azken txostenak Asiako herrialde horretan jarduteko interesa duten euskal enpresek aurki ditzaketen aukerak eta erronkak aztertu ditu.

Argentinako Vaca Muerta hobian, 35.500 milioi dolarreko inbertsioak aurreikusi dira datozen urteetarako gas naturalaren arloan
Basque Trade & Investmentek merkatu horrek eskaintzen dituen aukerak aztertu ditu bere azken ohar teknikoan, izan ere, mundu osoko mailan shale oil eta shale gas delakoen erreserbarik handienetakoa da.

T&D Behatokia S2 2024: Europa, Estatu Batuak eta Indiaren dinamismoak aukera berriak ireki ditu Transmisio eta Banaketaren sektorean
Transmisio eta Banaketan (T&D) espezializatutako euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko sektore honen joerak eta aukerak aztertzen dituen Behatokiaren laugarren edizioa. Txostena Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI Taldeari atxikitako euskal enpresen nazioartekotze-agentziak argitaratu du, eta sektorea sei hilean behin monitorizatzen duen azterketa sakona eskaintzen du aukera globalak identifikatzeko, lehiakortasuna indartzeko...