ULMA Construction, Peruko meatzaritza arloko proiektu bateko partaide
Euskal konpainiak ingeniaritzako soluzioak eskaini ditu, 5.000 tona aldamio eta kofratu baino gehiago hornitu dituelarik
Aldamio eta kofratuetan espezializatuta dagoen ULMA Construction euskal konpainiak Mina Justa deritzon meatzaritza arloko ustiapen-proiektuaren eraikuntza-lanetan parte hartu du Peruko Nazca probintzian, hainbat egituratarako zein osagai elektromekanikoen muntaketarako 5.000 tona aldamio eta kofratu baino gehiago hornitu dituelarik.
Kooperatiba duela 18 urte baino gehiago iritsi zen Peru aldera eta meatzaritza arloko proiektuen garapenean parte hartu izan du herrialdeko hainbat eskualdetan.
ULMAren bideo korporatiboa
Lotutako albisteak

Euskadik osasun arloko berrikuntzan duen posizioa indartu du Alemaniako MedtecSUMMIT 2025 delakoan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Basque Health Clusterraren ordezkariekin batera parte hartu zuen ekitaldian, Bavariako erakunde estrategikoekiko harremanak estutzeko eta lankidetzarako arloak jorratzeko, medikuntza arloko gailuei aplikatutako adimen artifiziala eta osasun digitala kasu

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektore aeroespazialaren egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko.

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa