Nazioartekotzea
Albisteak 27 Azaroa, 2018

Kolonbiako ordezkaritza batek zuzenean ezagutu ditu Eusko Jaurlaritzaren industria-politika eta nazioartekotze-politika

Euskadin egiten ari diren bisitaldiaren barruan, Industria sailburuordearekin eta Euskadiko Nazioartekotze Agentziarekin bilera egin dute

 

Euskadin egiten ari diren bisitaldiaren barruan, Industria sailburuordearekin eta Euskadiko Nazioartekotze Agentziarekin bilera egin dute

 

Kolonbiako Caldaseko gobernadoreak eta diputatu eta senatari batzuek osatutako ordezkaritzak Eusko Jaurlaritzaren industria-politika eta nazioartekotze-politika ezagutu zituen asteartean. Javier Zarraonandia Industriako sailburuordearekin eta  SPRI Taldeko Euskadiko Nazioartekotze Agentziako kontseilari delegatu Ainhoa Ondarzabalekin egin zuten bilera.

 

Kolonbiako ordezkaritzak Euskadira egindako bidaiaren barruan sartzen da bisita. Igandean heldu zen, eta Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin ere egin ditu bilerak. Aste osoan zehar, ostegunera bitartean, hainbat enpresa eta erakunde bisitatuko dituzte, besteak beste, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Tecnalia zentro teknologikoa, Mutrikuko Bimep itsas energiei buruzko saiakuntza-zentroa, Zornotzako Automotive Intelligent Center eta Errenteriako Tknika Lanbide Heziketako zentroa.

 

Industriako sailburuordearekin eta Nazioartekotze Agentziako kontseilari delegatuarekin asteartean Bilbon izandako bileran, Euskadiren industria-estrategia eta Agentziaren nazioartekotze-planak zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten Kolonbiako ordezkariek. Nazioartekotze Agentzia aurten sortu da, Eusko Jaurlaritzak arlo horretan dituen gaitasunak eta aktiboak bateratzeko eta sendotzeko, eta, hala, bere ekintzaren eraginkortasuna, kalitatea eta irismena indartzeko.

 

Agentziako kanpo-sarea 70 herrialde baino gehiagotan hedatzen da, eta mundu osoan 15 bulego eta 60 aholkulari baino gehiago ditu.

 

Lotutako albisteak

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.