Japoniako ordezkaritza batek Nazioartekotzeko Euskal Agentzia bisitatu du energia berriztagarriak ezagutzeko
Japoniako lau ordezkarik bilera bat egin dute Industriako sailburuorde Javier Zarraonandiarekin eta energia berriztagarrien sektoreko dozena bat enpresarekin
Fukushimako (Japonia) prefekturako ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (Basque Trade & Investment) eskutik, bertatik bertara ezagutzeko euskal industriak energia berriztagarrien arloan duen gaitasuna. 2011ko lurrikarak eta haren ondorengo tsunamiak hondamendi izugarria eragin zuten Japoniako gune hartan eta Japoniako gobernuak, etorkizun berri bat eraikitzeko asmoz, hainbat programa jarri ditu martxan inguru hura berrindustrializatzeko eta energia-iturriak dibertsifikatzeko, arreta berezia jarriz energia berriztagarrietan.
Iragan urrian Euskadiko ordezkaritza bat joan zen Japoniara, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiaren zuzendaritzapean; orain, Japoniako Industria Ministerioak (METI) interesa erakutsi du bertatik bertara ezagutzeko Euskadiko energia sektorea. Hala, Fukushimako gobernuko eta hango Energia Agentziako lau ordezkari misio batean etorri dira Euskadira, prefekturako industriaren sustapen politiketako ordezkari nagusi eta administratzaile Katsuzo Niizeki buru dutela.
Nazioartekotzeko Euskal Agentziak, Energia Klusterraren laguntzaz, instituzio eta enpresa arteko hainbat bilera antolatu ditu Industriako sailburuorde Javier Zarraonandiarekin, Euskadiko Energiaren Erakundeko zuzendari Aitor Oregirekin eta dozena bat enpresarekin.
Euskadiko energia sektorearen ikuspegia osatzeko, Japoniako ordezkaritza bisitan izan da Eibarko Windbox enpresaren instalazioetan, eta baita ere dorre eolikoak eraikitzen dituen Haizeawind enpresan (laster beteko du urte bat) Bilboko portuan.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker
Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskocam System S.L.-k elektrohigadurarako grafitozko soluzioak eskaintzen ditu
Elorrioko enpresak elektrohigadurarako grafito-elektrodoen diseinuan eta fabrikazioan zerbitzu integrala eskaintzen du, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren aldeko apustu argiarekin.