Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Ángela Blanco, Worldpatseko CEOa
Elkarrizketak 17 urria, 2023

Worldpats: “Gure helburua da atzerrira lan egitera doan langilea ahalik eta azkarren produktiboa izatea, beste kontu batzuez arduratu gabe”

Bizkaiko enpresa, Ángela Blancok zuzendua, konpainiak laguntzen ditu plataforma baten bidez, kanpoko langileak integratuz.

Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, langileen joan etorriak gero eta arruntagoa da, eta beste herrialde batera emigratzea oso ohikoa da hainbat sektoretan. Enpresak ere ekosistema horren parte dira, eta beren plantilletan profil desberdinak izan nahi dituzte. Eginkizun horretan laguntzeko eta kanpora doan langileak errazago egokitzeko, Worldpats plataforma sortu zen. 2018an sortua eta Getxon kokatua, elkarrizketa honetan bere CEO Ángela Blancok azalduko digu nola funtzionatzen duen plataformak, zer ekarpen egin dezakeen adimen artifizialak eremu horretan eta zein diren enpresaren etorkizuneko planak. 

Nola sortu zen Worldpats plataforma sortzeko ideia? 

Worldpats bi ekintzaileen prestakuntzaren eta esperientziaren arteko lanaren ondorioz sortu zen. Pablo Bárcena lankidea ADE Nazioarteko Masterreko lizentziaduna da eta BEINT bekaduna izan zen Brasilen. Eta ni informatikako ingeniaria naiz eta Adimen Artifizialeko doktoretza egin nuen. Talentuaren mugikortasun globalari buruzko prozedura guztiak automatizatzeko beharra hautematen dugu, bai fiskalak, bai migraziokoak, bai leku berrian integratzekoak. Izapide horiek guztiak XX. mendean bezala egiten ziren, digitalizazio-maila oso baxuarekin, eta, askotan, baita enpresa handienetan ere, soilik excel baten bidez egiten dira. Langileen mugikortasun globaleko prozesuekin zerikusia duen guztia eskaintzen dugu guk; soluzio digitalak eskaintzen ditugu enpresetan arlo horren ardura duten sailetarako, hala nola, erbesteratutako langileentzako zerbitzuak, beren egoitza berrian egon bitartean eta ondoren.  

Zein dira pertsona batek atzerrian lan egitean izaten dituen arazo ohikoenak? 

ugariak eta mota guztietakoak dira, baina minimizatu egin daitezke. Bata, atzerriratutako pertsona edo haren bikotekidea edo familia kultura- eta/edo hizkuntza-arazoengatik leku berrian ez integratzea da. Hain zuzen, hori da langileak berriro esleitzeko prozesuen porrotaren arrazoi nagusia. Etxebizitza, ikastetxeak, tituluen homologazioa… bilatzeak dakarren estresa. Guk, izapide horiekin guztiekin, in situ aukeratu dugun kolaboratzaile-sare global bati esker laguntzen diogu, ‘Worldpats agenteak’ deitzen diegu, halako moduan non erbesteratua ahalik eta modurik eraginkor eta atseginenean helduko baita. Horrek aurrezpen handia dakar zure enpresarentzat, denborari eta kostuei dagokienez. Langilea ahalik eta azkarren produzitzea da garrantzitsuena, beste kontu batzuez arduratu beharrik gabe. 

Zer zeregin du adimen artifizialak langileen laguntzan? 

Erbesteratutako langileei, beren profilera egokitzeko galdera batzuei erantzun ondoren, beren lehentasunei eta beharrei egokitzen zaizkien etxebizitzen, auzoen, ikastetxeen eta esperientzien aukerak gomendatzen dizkiegu. Gomendio horiek gero eta zehatzagoak dira, atzerriratze-profiletako milaka datu biltzen dituen adimen artifizialaren erabilerari esker (adinaren, sexuaren, egoera zibilaren eta abarren arabera), eta informazio horretan oinarrituta eta ‘machine learning’-aren bidez, erabiltzaileei eskaintzen zaizkien aukeren gomendio-sistema hobetzen da pixkanaka.

Zerplan ditu enpresak etorkizunean? 

Gaur egun, hainbat multinazionalekin ari gara lanean; horietako asko IBEX 35eko enpresa handiekin. Erabilera kontrastatuko produktu bat dugu, merkatuak eskatzen zuena eta oso eskalagarria dena. Hori dela eta, gure planek finantziazio-erronda berri bat egitea eskatzen diguten enpresa guztiei zerbitzua emateko, haien tamaina edozein dela ere, eta, ondoren, beste merkatu batzuetara zabaltzeko. 

 

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.   

Lotutako albisteak

Loco  Polo:  “Hauxe  da  zerotik  hasita  sortu  dudan  eta  urte  gehien  dituen  proiektua”
13/02/2025 Nazioartekotzea

Loco Polo: “Hauxe da zerotik hasita sortu dudan eta urte gehien dituen proiektua”

Iñigo Galdonak, enpresaren sortzaileetako batek, artisau-izozkien proiektua bultzatu du Gipuzkoatik, eta beste hainbat herritan ere saltzen dute: Frantzian edo Omanen, adibidez

Isabel  Urbano:  “Novia  Salcedo  Fundazioarekin  praktiketan  dauden  gazteen  %60k  kontratu  bat  lortzen  dute”
06/02/2025 Ekintzailetza

Isabel Urbano: “Novia Salcedo Fundazioarekin praktiketan dauden gazteen %60k kontratu bat lortzen dute”

Novia Salcedo Fundazioak 45 urte inguru eman ditu ikasketa-ingurunetik lan-mundurako trantsizioa errazten, prestakuntza praktiko ez-laboraleko programen bidez.

AIDTEC  Solutions  :“Ekintzaileak  zaindu  egin  behar  ditugu”
05/02/2025 Ekintzailetza

AIDTEC Solutions :“Ekintzaileak zaindu egin behar ditugu”

Nekazaritza jasangarriagoa lortzeko soluzioetan espezializatutako startuparen sortzaileetako bat da Izaskun Oribe

Elkarrizketa  ‘glo910’-eko  Ixone  Elosegui  eta  Miren  García-Chazarrari
13/11/2024 Ekintzailetza

Elkarrizketa ‘glo910’-eko Ixone Elosegui eta Miren García-Chazarrari

"glo, logoan ikusten den bezala, 910 bezala ere irakur daiteke, 10 emakumetik 9k zelulitisa duelako, eta hortik dator markaren izena eta gure lehen gailua, glo910"

Zure  negozioaren  webguneak  Interneten  arrakasta  izateko  behar  duen  guztia  eskaintzen  dizu  UrBerrik
16/10/2024 Ekintzailetza

Zure negozioaren webguneak Interneten arrakasta izateko behar duen guztia eskaintzen dizu UrBerrik

Enpresa gazteiztarrak web diseinua, konponketa, mantentze zerbitzuak eta SEO posizionamendua eskaintzen ditu

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.