Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 Marzo, 2022 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Beint bekak

Zabalik dago epea nazioartekotzeko 100 bekak (BEINT) eskatzeko

Programak 4,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Bekadun bakoitzak 30.000€ eta 60.000€ bitarteko itzuli beharrik gabeko laguntza bat jasoko du

Zabalik dago epea Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen eta Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez urtero eskaintzen dituen nazioartekotzeko bekak (BEINT) eskatzeko. 2022 honetan 100 plaza eskainiko dira goi-mailako unibertsitate-titulua duten 30 urtetik beherako gazteentzat, zeintzuk bi urtez espezializatuko baitira atzerriko merkataritzan, eta lan-esperientzia eta esperientzia pertsonala eskuratuko baitute atzerrian euskal erakunde eta enpresen eskutik.

BEINT beken helburua da prestakuntza ematea nazioartekotze arloko talentu berriei, erantzuna eman diezaieten euskal enpresa eta erakundeen premiei. Bi urtera luzatzen den programa trinko honetako parte-hartzaileek  4 hilabeteko unibertsitate-prestakuntza jasoko dute, 12 hilabeteko prestakuntza praktikoa egingo dute erakunde publikoetan eta 8 hilabeteko egonaldia munduan barrena kokatutako euskal enpresetan. Bekadun bakoitzak 30.000€ eta 60.000€ bitarteko itzuli beharrik gabeko diru-laguntza bat jasoko du nazioarteko bere jomugako bizi-mailaren arabera. Eskaerak aurkezteko epea 2022ko apirilaren 4an amaitzen da.

Hiru fase

Esperientzia hau hiru fasetan banatzen da. Hiru euskal unibertsitatek kolaboratzen dute (EJU-UPV, Deustu eta Mondragon) lau hilabeteko lehen fasearekin, eta bekadunek ezagutza trinkoak jasoko dituzte atzerriko merkataritza, nazioarteko negoziazio eta salmenta-teknikei buruz.

Bigarren fasean –12 hilabetekoa–, askoz jota 80 lagunek hartuko dute parte. Fase horretan lan-praktikak egingo dituzte SPRIrekin kolaboratzen duten erakundeetan, hala nola Basque Trade & Investment-en Kanpo Sareko bulegoetan, atzerrian dauden  bulego ekonomiko eta komertzial espainiarretan eta nazioartekotzea sustatzeko beste organismo batzuetan.

Azkenik, hirugarren fasean –8 hilabetekoa– lan praktikak egingo dituzte atzerrian kokatutako euskal enpresa batean, erakunde multilateraletan edo beste erakunde batzuetan.

Bost baldintza bete behar dira eskaera bat aurkezteko: graduko goi-mailako unibertsitate-titulu bat izatea; ingeleseko B2 maila izatea gutxienez, eta  baloratuko da euskara eta atzerriko beste hizkuntza batzuk jakitea; iragan urtarrilaren 1ean 30 urte bete gabe izatea; Euskadin erroldatuta egotea azken urte osoan, edo 5 urtez jarraian aurreko 10 urteetan; eta antzeko bekarik jaso ez izana.

Eusko Jaurlaritzak 4,6 milioi euro esleitu dizkio programa honi. Zaharrenetako bat da dauden programen artean, 80ko hamarkadatik baitago martxan arrakasta handirekin, eta 2020an bakarrik eten zen pandemiagatik. BEINT bekak aukera paregabea dira pertsona titulatuentzat, esperientzia baliotsua eskuratzen dutelako eta ateak irekitzen zaizkielako enpresen aldetik eskabide handia duen sektore batean

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
El Gobierno vasco seguirá atrayendo nuevas inversiones de Estados Unidos y oportunidades para las empresas vascas
Irakurri gehiago
Basque WomenIN 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B·WOMENIN Globalen bosgarren saioak emakumeen ekintzailetza nabarmentzen du hedapen globalaren eragile gisa
Irakurri gehiago
Red Exterior Vasca 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Estatu Batuak, Alemaniak eta Frantziak BasqueTrade International Meetingsen jarri dute arreta euskal enpresetan
Irakurri gehiago
Webinar Automoción 18 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Automobilaren sektoreko euskal enpresek Europako industria honen erronkak eta aukerak jorratu dituzte
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Fukushimako ordezkaritza bat Euskadira etorri da bisitan bi herrialdeen artean dagoeneko finkatuta dauden enpresa- eta erakunde-harremanetan sakontzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak