Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 uztaila, 2024 Nazioartekotzea

Zentenek iturgintzarako esku-tresnen merkatuko erreferente bihurtzearen aldeko apustua egin du

Gipuzkoako enpresak bere ekoizpenaren %96a 40 herrialdetara gutxi gorabehera esportatzen du, eta 5 urteko epean bere produktu gama propioaren salmenta %20 eta %25 artekoa izatea bilatzen du.

Palmera enpresan lanean eman zituen urteetan Bernhard Grotenek eta bertan negozio-aukera bat aurkitu zuen eskuzko zulagailuen eta zorrozkailuen ekoizpenean. Horregatik, 1966an, Zenten Bernhard Groten SL enpresa sortu zuen. “Tresna horiek fabrikatzen zituen lantegi txiki bat izatetik, iturgintzarako tresnak eta beste tresna osagarri batzuk egiten zituen enpresa izatera eboluzionatu zen”, azaldu du Eider Roa Zenteneko gerenteak. 

Enpresak bertan behera utzi du zorrozteko makinen eta eskuzko zulagailuen fabrikazioa, eta beste ildo batzuetara bideratu du bere produkzioa, adibidez: hodiak moztekoetara eta guraizetara, beruna eta hauts koloratzaileetara, eta aizto-sortara (cutterrak), bai orri trapezoidalekoak, bai hosto zatikagarrikoak. Azken urteotan, “iturgintzarako eskuko tresnen merkatuko erreferente bihurtzera bideratu ditu bere ahaleginak Zentenek”, dio Eider Roak. 

Lantegi txiki bat zena, gaur egun, ia 5.000 metro karratu okupatzen dituen enpresa bat da, 50 pertsona enplegatzen dituena eta azken urteetan urtean 9 milioi euro inguruko fakturazioa izan duena. Ekoizpenaren %96a 40 herrialdetara gutxi gorabehera esportatzen du, nahiz eta bere merkatu nagusia Europa izan. Zentenek merkatu amerikarrean duen presentzia handitu nahi du, bereziki Estatu Batuetan. “Ekimen honek gure marka propioa garatzen lagundu dezake, orain arte, enpresaren negozio gehiena marka pribatuen bidez egin baita”, dio enpresako gerenteak. Izan ere, 5 urteko epean, Zenten markako produktuen gamaren salmenta %20 eta %25 artekoa izatea bilatzen du. 

2016az geroztik, gehiago jabetzen da bere inguruneko premiez eta alderdi horretan lanean jarraitzearen garrantziaz. Horregatik, GJHek lan-bide bat markatu dute. Irungo La Salle prestakuntza-zentroari mekanizazio-erremintak eta egiaztapen-tresnak eman dizkio, bigarren bizitza bat emateko. 2017az geroztik, %100 berriztagarria den energia baino ez du kontsumitzen. Hornitzaileak bertakoak izateari garrantzi handia ematen dio, eta hilero jarraipena egiten du. Bere markako produktuen enbalajetik plastikoa kentzen ari da, eta kartoiarekin soilik egindako EcoPack enbalajea sustatu du: “%75ean birziklatutako eta inguruko enpresa batean egindako materiala da”, ziurtatu du Eider Roak. 

Epe laburrean, funtsezko postuetan balio-aniztasuna ziurtatu, erabilera bakarreko eslingak birziklatu edo berrerabili, eta langileentzat lan-ingurune segurua eta osasungarria mantendu nahi du. Epe luzera, “helburuak produktu-lerro berrien garapenean edo lay-outaren hobekuntzan oinarritzen dira”, Zenteneko gerentearen arabera. 

Irungo enpresak inbertsio handia egin zuen ERP berria ezartzeko, eta urtearen hasieran jarri zuen martxan. Bere xedea da “sistema horretan integratutako funtzionaltasun berriak sartzea, Zentenen produktibitatea handitzea eragingo dutenak”, Eider Roak garatzen duenez. Baina hori ez da berregituraketari dagokionez duen proiektu bakarra. Barne-berrantolaketa bat egin nahi du, lanpostuak profesionalizatzeko, talentua atxikitzeko eta pertsonak garatzeko, “horiek/langileak baitira konpainiaren funtsezko ardatza”. 

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak. 

Lotutako albisteak

27 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
394 enpresak eta 582 gaztek Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-bekak jaso dituzte aurten
Irakurri gehiago
23 abendua, 2024 Nazioartekotzea
Evolvek nahasmendu neurologikoak edo adinarekin lotutako baldintzak dituzten pertsonen errehabilitazioan laguntzen du, Errealitate Birtualaren eta bideojokoen bidez
Irakurri gehiago
18 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
82 gazte abiatuko dira urtarrilean beren atzerriko lanpostura, Eusko Jaurlaritzaren BEINT nazioartekotze-bekei esker
Irakurri gehiago
18 abendua, 2024 Nazioartekotzea
Polypaleko biltegiratze-apalategi metalikoak, 30 herrialde baino gehiagotan presente
Irakurri gehiago
16 abendua, 2024 Nazioartekotzea
Alu-Stockek bere Gasteizko zentroaren lan gaitasuna handitu du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak