Filtra tu búsqueda



estrategias de Especialización Inteligente

Ris3 Euskadi


Europako Batzordeak eskualde guztiei eskatu die Espezializazio adimenduneko estrategiak aplika ditzatela eta azpimarratu dezatela zein garrantzitsua den I+G+B-ko giza eta finantza baliabideak globalki lehiakorrak diren esparruetan kontzentratzea.

Baita ere esan die espezializazio estrategia horrek lankidetza publiko/pribatuaren emaitza izan behar duela eta ez dezatela espezializazio hutsa bultzatu, baizik eta “espezializazio dibertsifikatua”. Helburu nagusia da eredu ekonomiko berri bat lortzea, eskualde bakoitzeko enpresa-sarearen berezitasuna indartu eta azpimarratuko duen eraldaketa bat, baina testuinguru guztien aniztasuna errespetatuz.

SPRIk Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari laguntzen dio Euskadin espezializazio adimenduneko estrategia bat garatzen. Gure lanaren zati bat da ikerketa funtsak Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko erabiltzea, betiere alor publikoaren eta pribatuaren arteko oreka bilatuz, eta helburutzat harturik pertsonen bizitza eta enpresen lehiakortasuna hobetzea.

Euskadiko espezializazio adimendunaren estrategiak arlo estrategikotzat hartzen ditu Energia eta Fabrikazio Aurreratua.

Euskadik badu dagoeneko bide on bat egina lehiakortasuna, espezializazioa eta dibertsifikazioa indartzeko politikak bultzatzen, denak ere, gutxi-asko, RIS3 eskakizunekin bat egiten dutenak. Euskadik hainbat hamarkada daramatza politika aktiboak aplikatzen industriari laguntzeko, oinarritzat harturik manufaktura arloetako kluster indartsuak.

EBk eginiko diagnostiko txostena bat dator berriki Eusko Jaurlaritzak egindakoarekin, izan ere Euskadik gaitasun handiak ditu, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sare garrantzitsu bat daukagu, Europan erreferentziazkoa dena eta ibilbide eredugarria erakutsi dugu I+G+B-ren aldeko apustuan.

Lurralde estrategiak prozesu parte-hartzaile baten fruitu izan behar du eta prozesu horretan parte hartu behar dute “helize laukoitza” osatzen duten eragile guztiek: herri agintariek, enpresariek, hezkuntza eta jakintza munduak eta gizarte zibilak. Hori guztia maila anitzeko gobernantza egoki batekin konbinatu behar da, zeinak eskualde mailatik hasita sare bat sortuko baitu eskualdez azpiko, Estatuko eta Estatuz gaindiko mailekin.

Gure testuinguruaren indar eta ahuluneak aztertu ondoren hiru ardatz landu dira: gaitasun industrialak, gaitasun zientifiko-teknologikoak eta aukera esparruak, eta halaxe sortu dira gero RIS3k eskatzen dituen lehentasun bertikalak identifikatzeko balio izan duten inputak.

Plan horretan euskal ekonomia dibertsifikatzeko estrategia deliberatu eta esplizitu bat azaltzen da, abiapuntutzat hartzen dituena funtsezko hiru teknologia bideratzaile bio-zientziak, nano-zientziak eta fabrikazio aurreratua.

Lehentasun bertikalak identifikatzeko prozesuan ZTBP-2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana hartu da oinarritzat. Plan horretan euskal ekonomia dibertsifikatzeko estrategia deliberatu eta esplizitu bat azaltzen da, abiapuntutzat hartzen dituena funtsezko hiru teknologia bideratzaile (bio-zientziak, nano-zientziak eta fabrikazio aurreratua) eta lehentasunezko bost merkatu (garraioa eta mugikortasuna, mundu digitala, zientziaren industria, zahartzea eta osasuna, eta energia).

Hala, Euskadin hiru lehentasun definitu dira, zuzeneko eragina dutenak Euskadik espezializazio eta gaitasun maila handia duen zenbait sektoretan. Horretarako, helmugatzat hartu da Euskadirako funtsezkoa den esparru bat eta aurrera egin da enpresa-sarea maila altuko eta hazkunde potentzial handiko esparru baterantz dibertsifikatuko duen bidean. Hiru lehentasun horiek dira: Fabrikazio aurreratua, Energia eta  konbergentzia Bio-osasuna.

Prioridades de la RIS3 Euskadi

Fabrikazio aurreratuak baldintza horiek betetzen ditu. Eragina du Euskadiko produkzio sektore anitzetan, funtsezkoa da gure herrialdeko tradizio industrialean eta fabrikazioarekin lotutako gaitasun teknologiko handiak ditu. Nanoteknologian, fabrikazio aurreratuko teknologietan eta IKTetan eginiko aurrerapenak euskal ekonomian pisu handia duten sektore industrialetara eramango dira, batez ere hauetara: metala, makina-erreminta, garraioa, ingurumena eta zerbitzu aurreratuak. Helburua da lehiakortasuna hobetzea eta balio erantsi handiagoa lortzea.

Bestalde, Energia aukeratu bada Euskadirentzako lehentasun bezala hori da badaukagulako kluster indartsu bat, sorkuntza, garraio, banaketa eta industria osagarriaren esparruetako kate-begiak bere baitan hartzen dituena. Nazioartean liderrak diren enpresa handiz osatutako sektorea da, eta Euskadin dagoeneko baduena behar bezainbat gaitasun teknologiko materialetan, nanoteknologian, fabrikazio teknologietan eta IKTetan.