Satuerca, 4.0 soluzioen alde
Enpresa bizkaitarrak ekoizpen kontrol prozesuaren automatizazioa hasiko du Sarikiren eskutik
Automobilgintza sektoreko osagaien Satuerca fabrikatzaile bizkaitarrak bere ekoizpen prozesuaren automatizazioa bultzatuko du, neurketa ingeniaritzan espezializatutako Sariki hornitzailearen 4.0 metrologia soluzioen bitartez.
Muntsaratzen egoitza duen konpainiak 2016 urteaz geroztik, Sarikik emandako Mitutoyo Crysta Apex S7106 neurketa tridimentsionalerako makina bat du, itxurazko akatsak, planitudeak eta perpendikularrak automatikoki neurtzeko aukera luzatzen diona. Helburua orain, neurketa ekipamendu horren ekintza esparrua areagotzea da, kalitatearen kontrol-gunean hasi eta ekoizpen arloraino.
Estrategia honen bitartez, ekoizpen betebehar eta neurketa sistemen arteko atzeraelikadura bultzatu nahi da, ekipoetatik eratorritako denbora errealean lortutako datuetan oinarritutako zuzenketa automatizatua lortzeko asmoz.
Lotutako albisteak

Koreako automatizazioa eta robotika industriala, aztergai
Basque Trade & Investmentek euskal enpresen eskura jarri ditu Smart Factory + Automation World 2025 ekitaldian egindako bi txosten, Hego Koreako merkatuaren joerak eta aukerak jasotzen dituztenak

Eusko Jaurlaritzak startup disruptiboen talentua eskuratzeko aukera emango die EAEko ETEei
SPRIk BIND SMEren 5. edizioa ireki du, EAEko ETEek startup berritzaileekin elkarlanean jardun eta haien lehiakortasuna hobetzeko. Deialdia uztailaren 4ra arte egongo da zabalik. Hautatutako ETEek teknologia disruptiboetara eta talentu berritzailera sarbidea izango dute, IA, jasangarritasuna edo Smart Factory bezalako arloetan soluzioak garatzeko.

Industria Sailak 22 milioi euro jarriko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren deskarbonizaziorako
Maiatzaren 7an irekiko da eskaera egiteko epea SPRIren webgunean.

Euskadik eta Japoniak lankidetza sendotu dute berrikuntza teknologikoan eta energia berriztagarrietan
Euskadik Japoniako Mie prefekturako ordezkaritza baten bisita jaso du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak esploratzeko asmoz

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin
Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Euskadiko Parke Teknologikoak, 2024an 8.243 milioi euro, 2023an baino % 11,5 gehiago, fakturatu zituzten 673 enpresa ditu dagoeneko
23.600 pertsonak baino gehiagok, gehienak kualifikazio handikoak, egiten dute lan Euskadiko Parke Teknologikoko sei Campusetan instalatutako enpresaren batean

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.