Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Berrikuntza Ekintzailetza I+G
Albisteak 18 Marzo, 2020

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteek COVID-19ren aurkako proiektuetan elkarlanean daude

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko hainbat enpresek, teknologia-zentroek eta ikerketa-zentroek dagoeneko COVID-19ren aurka borrokatzeko proiektu eta ekintzetan parte hartzen ari dira.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko hainbat enpresek, teknologia-zentroek eta ikerketa-zentroek dagoeneko COVID-19ren aurka borrokatzeko proiektu eta ekintzetan parte hartzen ari dira. Mundu mailako pandemiaren aurka borrokatzeko, euskal sareak bere ezagutza eta teknologia proiektu desberdinen zerbitzura jarri ditu: koronabirusaren aurkako medikamentuak probatzeko proba klinikoetan parte hartuz, material jakin batzuen gabezia arintzen lagunduko duten fabrikaziorako soluzioak bilatuz edo grafenoa bezalako materialak ikertzaileen eskura jarriz.

Euskadik, Biocruces Osasun Ikerketarako Institutuaren bidez, ‘remdesivir’ farmakoaren eraginkortasuna frogatzeko nazioarteko proiektuan parte hartzen du. Sendagai antibiral horrek COVID-19k hedatzeko behar duen entzima inhibitzen du. Entzima hori, RDA polimerasa, blokeatzeko eraginkortasuna probatzean oinarritzen da saiakuntza klinikoa. Beste herrialde batzuetako kasu espezifikoetan jada erabili da aukera hau baina segurtasun klinikoa bermatzeko beharrezkoa da ikerketaren III. fasea egitea. Lehen frogen arabera, COVID-19ren familia berekoak diren SARS eta MERSen aurkako botika hauek koronavirusaren hedapena geldiarazteko balio dezakete.

Gurutzetako Ospitaleak, La Paz Carlos III eta Bartzelonako Clinic ospitaleek, eta Frantziako, Italiako eta Alemaniako beste hainbat ospitalek eta ikertzailek ikerketa honetan parte hartzen dute. Bi azterketa kliniko egingo dira, lehenengoa paziente larrienekin eta bigarrena egoera hobeagoan dauden pertsonekin. Osakidetzak adierazi du datozen egunetan Euskadin probak hastea espero duela, 30 paziente ingururekin, ikerketa gauzatu ahal izateko. Guztira, 400 gaixo larriek eta egoera hobean dauden beste 600k hartuko dute parte.

Bestalde, Graphenea, kalitate handiko grafeno-olatek egiten dituen euskal start-up-a, COVID-19ren inguruko ikerketei laguntzeko, grafenoa ikerketa-taldeen eta enpresen eskura jarri du. Grafenoa atomo bakarreko grafito geruza bat da, eta medikuntzaren alor honetan erabilgarriak izan daitezkeen ezaugarriak ditu.

Jesús De la Fuentek, Graphenearen sortzaileak dionez, “grafeno-formatu ezberdinak ikerketa-fasean dauden aplikazio medikoetan erabiltzen ari dira eta, bereziki, diagnostikoan eta terapietan lagungarriak izan ahal diren biosentsore aurreratuetan erabiltzen ari dira grafenoa”. Grapheneak Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan duen egoitzan dagoeneko eskaerak jaso ditu, eta ikerketa taldeekin harremanetan dago euren beharren arabera laguntza eskaintzeko.

Sortu diren beharrei lotutako hainbat ekimenetara beste enpresa eta zentro teknologiko batzuk batu dira ere. Osasun-agintariek maskarak, arnasgailu artifizialak eta gela hidroalkoholikoak osasun-sistemen esku jartzeko deia egin duten egoera honetan, euskal enpresa-mundutik behar zehatzak identifikatzen eta behar zehatz horiei erantzuna emateko lankidetza-sareetan parte hartzen hasi dira, fabrikazio gehigarriaren teknologia eta bestelakoekin aukera berriak sortzeko.

Lotutako albisteak

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female  Founders  Day:  Emakumeen  talentua  eta  ekintzailetza  sustatzeko  ekitaldia  Bilbon
20/02/2025 Ekintzailetza

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon

Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.

Fisioterapiaren  aro  berria  diseinatzea  du  helburu  Fisifyk
20/02/2025 Emprendimiento

Fisioterapiaren aro berria diseinatzea du helburu Fisifyk

Bilboko startup honen xedea da bere zerbitzu digitala fisioterapiaren etorkizuna izatea, etengabeko zerbitzu hibrido eta publiko guztientzat irisgarria eskainiz.

AcroBioPLASTek  bioplastikoen  aplikazioa  hobetzen  du  gailu  biomediko  bihurtzeko
19/02/2025 Up Euskadi

AcroBioPLASTek bioplastikoen aplikazioa hobetzen du gailu biomediko bihurtzeko

Proiektuak material biodegradagarriak eta birziklagarriak garatu nahi ditu, bioplastikoak dituzten mugei aurre egiteko

Talleres  Altube,  doitasuna  nortasunean  daraman  Gipuzkoako  mekanizazio-enpresa
19/02/2025 Ciberseguridad

Talleres Altube, doitasuna nortasunean daraman Gipuzkoako mekanizazio-enpresa

Bergarako konpainiak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza bat jaso du, eta negozioa % 50 handitzea espero du 2027rako

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.