3Dko miaketa audiometrikoak diagnostiko zehatzagoak lortzeko
Nafarroako Unibertsitate Klinikoko Otorrinolaringologiako espezialistek eta Ceit-IK4 ikerketa-zentroko ingeniariek teknologia aurreratuak erabili dituzte entzumen-urritasunak baloratzeko sistemak hobetzeko
Nafarroako Unibertsitate Klinikoko Otorrinolaringologiako espezialistek eta Ceit-IK4 ikerketa-zentroko ingeniariek osatutako lantaldeak benetako entzute-egoerak errekreatzen dituen miaketa audiometrikoko areto bat garatu du. Instalazioa 3Dko soinuez eta irudiez baliatzen da entzumen-urritasunen diagnostiko zehatzagoa lortzeko.
Aretoa, ezaugarri horiek dituen Estatuko lehenengoa, Nafarroako Unibertsitate Klinikoko Otorrinolaringologia Sailean kokatu da. Intsonorizatutako esparru honetan, soinuak hiru dimentsiotan berregiten dituzten bozgorailuak eta pantailak jarri dira, eguneroko bizimoduko egoerak errekreatu ahal izateko.
Esparru berri honen planteamenduak entzumen-urritasunetan orain arte erabiltzen zen balorazio-sistema aldatu du, Ceit-IK4 zentroak zabaldutako ohar baten arabera
Lotutako albisteak

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute