Telekomunikazioen konpainiak, negozio esparru horien garapenaren bitartez bere hazkundea bultzatu gura du
Informazioaren teknologietan espezializatutako Serikat enpresak, aurten, zibersegurtasuna eta 4.0 industria bezalako negozio esparruen garapenaren bitartez bere hazkundea bultzatu gura du. Erhardt taldeko kide den enpresak, teknologia berrietan oinarritutako proposamenen garapenak nabarmendu nahi izan ditu, hala nola, produkzioko eginbeharreko soil eta errepikakorrak automatizatzeko aukera eskaintzen duen softwarea.
Zibersegurtasunarekin harremana duten proposamenen garatzeari dagokionez, Serikat-en, taldeko beste konpainiekin sinergiak lantzearen aldeko apustua egin dute, guztien eskuduntza eta ezagutzen baturak, arrisku zibernetikoen analisirako bere produktu berria bezalako negozio-lerro berriak aztertzeko aukera luzatu diezaion.
Horrez gain, enpresak I+G+b laborategi bat martxan jarri du eta bertatik, 4.0 industriarekin, data analytic-ekin, blockchain teknologiekin, gauzen internetarekin, zibersegurtasunarekin eta mugikortasunarekin erlazionatutako ekimenak bultzatuko ditu.
Iturria: Estrategia Empresarial
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?